2012/12/03

AURRERA MUTILAK!!


   Aurtengo urte amaiera luzea izaten ari da. Azken bi partiduetan taldeak ez du punturik lortu eta kezkagarriena erakutsitako  joko maila da. Denboraldi hasieran taldeak joko ezaugarri batzuk zituen eta albo batera utzi ditugu; psikologikoki ahulago gaude eta jokatzeko era egokia aurkitu ezinik gabiltza. Oraindik gure eskutan edo hobeto esanda gure hanketan eta burutan dago mailari eustea eta ziur nago lortu dezakegula!!

   Gure taldekide kopurua handia bada ere, 8 jokalari urbildu ginen Matigoxotegi futbol zelaira eta batek ez zuen fitxarik. Eskerrak 15 bat jokalarik osatzen dugula taldea ze bestela partidu batzutan ez ginateke ez eta 7 jokalarira iritsiko…

   Ali atepean jarri zen, geldiketa onak egin zituen  eta mesede galanta egin zigun, Espi eta Pablo atzelari, Erlantz aspaldiko partez titular eta euskarri lanetan, Maurizzio eta Joseba hegaletan ; Falop barrebusa aurrelari.  Partidua hasita Montoia azaldu zen zure erreguei kasu eginez, Gari ere gurekin egon zen animoak ematen!!

   Orokorrean partidua oso orekatu izan zen. Inork ez zuen baloiaren jabetza izan eta gol aukerak bi atetan izan ziren. Guk ia ez genuen porterira bota eta bere atezainak apenas egin zuen lan. Beraiek ordea, iritsi bai eta baten batean gola sartu ziguten. Berriro ere atzetik 1-0 eta berdintzea lortu genuen Espiren gol bati esker baina berriro aurreratu ziren.

   Sentsazio txarrez baina emaitzari begira partiduan sartuta geunden.Hirugarren gola jaso eta taldeak kontreraso batez 3-2 sartu zuen baina beranduiegi zen.

   Akatsetatik ikasten omen du gizakiak.. nire ustetan beste gauza batzuez gain taldeak bi hutsune nabramen izan zituen; alde batetik aurrean ez genuen erreferente argi bat izan baloia eusteko eta zelai erdikoekin jolasteko horregatik  gure baloiaren jabetzak oso laburrak ziren eta beste alde batetik taldea errezegi apurtzen zen bitan… errua ez da inorena guztiona baizik! Guztion ardura da horretaz jabetzea eta sahiestea.

   Oraindik 2 partidu geratzen zaizkigu eta amaiera arte borrokan aritu beharko dugu. Ez dugu ahaztu behar talde izaeran dagoela gure indarra. Albokoak egiten gaitu hobe!

GUZTION ARTEAN LOR DEZAKEGU!! 
                                                                                      
Nor baino Nor:

Ali TXUKUN (5,5) Geldiketa onak eta mesede galanta egin zigun, hala ere ez du seguritatea transmititzen. Sukram!

Espi LEHIAKOR (5) Gola sartu eta beti leihan. Batzutan gehiago eman dezakeela dirudi.

Pablo HASERRE (4,5) Ados nago bere komentario batekin, ezin dugu Errealaren goletaz hitz egin jokatzen ari garenean. Pixka bat galduta!!

Erlantz  GOLEGILE (4,75) Gola sartu eta pozik… hala ere euskarriari eta gainontzekoei zerbait gehiago eskatu behar zaie.

Montoia BERANDU (4,5) Berandu eta lekua hartu ezinik, taldeak bertsio onenean behar zaitu!!

Joseba GALDUTA (4,5) Apenas agertu zen partiduan zehar eta bere jaurtiketetarako partidu aparta zen.

Falop ITZALIA (4) Asmatu ezinik, txispa gabe, estatiko xamar…

Maurizzio ERTAIN (4,5) Taldearen mesedetan lanean, nik bai eskertzen dudala zure lana. Baloiarekin ez zuen asko asmatu.

P.D: Harro nago estakotar izateaz!!

1 comentario:

Anónimo dijo...

animo ekipo...hurrengoan bai! asteinzak esana!