2012/12/20

URRATSEZ URRATS


   A ze poza hartu genuen Igande goizeko partiduan!! Taldeari antzematen ziotzaion ez zela edozein partidu irabazi genuena. Tentsio handiko minutuak izan ziren baina azkenean 2-1eko garaipena lortu genuen eta azken jardunaldira bizirik iritsiko gara.

   Astearen azken egunak nahiko aldrebesak izaten dira. Hala ere norgehiagokaren garrantziaz jabeturik formal formal urbildu ginen Don Bosco aldera. Bederatzi gerlari eta laguntzaile bat.

   Epaileak hasteko agindua eman zuenetik, tentsioa antzematen zen.Normalean baino zerbait gehiago zegoen jokoan, mailari eusteko azken aukera.

   Gol aukerak ez ziren asko izan, baina atezainek ere lan egin zuten. Tamalez azken aldian gertatzen ari den bezala markagailuan atzetik jartzea egokitu zitzaigun.Jakitun ginen emaitzak ez zigula balio eta aurrera egin genuen burua eta taldearen joko norabidera galdu gabe. Horrela Maurizziok berdinketa lortu zuen eta garaipena gertuago utzi zuen.

    Oso orekatu izan zen partidu amaiera ere, baina 5 minutu faltan Estankovichen erdiraketa on batek Erlantzek oso ongi probestu zuen garaipenaren gola lortuz. Azken minututuetan gure portería babestu eta behar beharrezkoak diren 3 puntu lortu genituen.

    Azken urratsa ematea falta zaigu eta urtarrilean izango da hori. Badakizue ibilbidea urratsez urrats egiten dela.

NOR BAINO NOR:

Ali BRAVO (7) Geldiketa onak eta errekurtso 1 gehiago dugu.

Asteinza HESIA (7) Eskerrak sukarra zuela,serio eta era bat lehikor.

Estankovich GORA BEHERATSU (6,75) Azken goleko pasea itzela baina baloi arriskutsuak galdu zituen. Lemazain!

Dlc  LANGILE (6,75)  Baloiaren jabetz nahi du eta lezain izan nahi du.

Joseba GERLARI (6,5) Langile baina zelai erditik gora gozenean gehaigo eman behar du.

Erlantz BURUA (7,25) Bizirik irauteko gola. Handia!

Trolebusa LESIONATUTA (6,5) Txispa bereskuratu behar du, animo!!

MaurIzzio HEMEN (7) Bigarren zatiko 10 minutu onek merezi dute.

Falop LANGILE (6,75) Batuztan estatistikek ez dute guztia islatzen.

P.D: Urtea amaitzear dago, ea 2013.ondo hasten dugun!!

No hay comentarios: