2012/11/26

Nahia eta ezina!!

   Astebukaera honetan Goierri aldean izan genuen gure futbol zita. Jakitun ginen ez dagoela partidu errezik eta azken postuetan daudenen aurkako norgehiakak zailtasun handiagoa dutela. Tentsio falta, gehiago garenaren usted e.a…


   Ibaetatik Beasainerako bidean gure kotxean partidu tranpa izan zitekeela hitz egin genuen, eta tamalez horrela izan zen. Bertaratu ginenak ahalegindu egin ginen baina ezer ez zitzaigun atera.
   Pablo atepean jarri zen, ez du txintik esaten horrela jokatu behar duenean eta beti du irrifarrea ahoan, Joseba eta Astudi(lo) atzeko lerroa zaintzen, DLC nola edo ala taldeari eusten, Popes eta Falop bakoitza bere errailean eta Trolebusa aurrerlari. Erlantz 4 . partidu jarraian aulkian hasi zuen partidua, beranduxeago Asteinza iritis zen.

   Hasieran nahiko txukun ekin genion partiduari eta sentsazioan onenak ez baziren ere, taldea nahiko erraz iritsen zen aurkarien ate aurrera. Ez genuen asmatu eta beraiek ordea ezer gutxi egin gabe atea zulatu ziguten, 1-0 markagailura igoararaziz. Ez genuen partidu osoan burua makurtu baina apenas ematen gentuen bi pase jarraian eta taldea urduri antzematen zen.

   Beraiek bigarren gola sartu zutenean argi gorri piztu zen, zorionez deskantsua baino lehen Josebak gure eta bere lehenengo gola sartu zuen.

   Gauzak nahiz eta oso ongi ez egin hortxe geunden!! Eta bigarren zatian edozein gauza gerta zitekeen. Gaizki ekin genion norgehiagokari eta beraien atera nola iritis ez genuen asmatu.

   Taldea ez zuen ondo defendatu, tentsioa falta zitzaigun eta beste bi gol jaso genituen. Gero Josebaren 2. golarekin zerbait zuzpertu ginen baina bere kontraerasoek min handia egin ziguten azkeneko 5-2koa markagailuan utziz. Partidua bi hitzetan laburtu daiteke: Nahia eta ezina!!

   Denboraldi hasieratik bagenekien taldearen leih zein izango zen eta partidu honek hori berresten du. Gura ahalegin guztiak bideratu behar ditugu 2. mailari eusteko. Taldea badugu eta jokoa ere bai!!

Nor baino Nor:

Pablo POZIK (4,5) Beti umoretsu eta ahal zuena egin zuen, ezin zaio gehiago eskatu. Agian golen baten zerbait gahiago egin zezakeen baina geldiketa onak ere tartekatu zituen.

Asteinza BAJU (4,25) Taldeari irmotasun ematen laguntzen dio baina eguna ona ez badu atzekaldeak nabaritzen du. Zure eta guztien bertsio ona behar dugu.

Astudi(lo) LANGILE (4,25) Langile bada, eta taldeak eskertzen du, fisikoki hobetzen badu goruntz joango da.

Dlc GALDUTA (4) Kosta egin zitzaion taldeari eusten eta ez genuen lortu baloia jeistea. Lemazin lanetan ere aritu zen bai zelaian baita kanpoan ere.

Joseba GOLEGILE (4,6) Bi golek Mvpa balio dute!!

Popes LARRI (4) Legua hartzen hobeto baina baloia hanketan zailatsaun handiagoak ditu.

Falop GOIZTIAR (4) Gizetan jokatzea ez du oso gogoko, gorputzari esnatzea asko kostatzen baitzaio. Fisikoki justu teknikoki…

Trolebusa ANTZU (4) Golik e zeta baloia bizcares jasotzen duenean erabkiak artesa kosta egiten zaio. Animo golak iritsiko dira!!

Erlantz KOSTATA (4) Tokia artesa kosta zitzaion eta guztio bezala baloia meneperatzea asko kostatu zitzaion. Zure gola ere behar ditugu!! Animo Erli!!


P.D: Estakotarra izateaz harro nago! Eusti goiari!!

No hay comentarios: