Aurtengo urte amaiera luzea izaten ari da. Azken bi
partiduetan taldeak ez du punturik lortu eta kezkagarriena erakutsitako joko maila da. Denboraldi hasieran taldeak
joko ezaugarri batzuk zituen eta albo batera utzi ditugu; psikologikoki ahulago
gaude eta jokatzeko era egokia aurkitu ezinik gabiltza. Oraindik gure eskutan
edo hobeto esanda gure hanketan eta burutan dago mailari eustea eta ziur nago
lortu dezakegula!!
Gure taldekide kopurua handia bada ere, 8 jokalari urbildu
ginen Matigoxotegi futbol zelaira eta batek ez zuen fitxarik. Eskerrak 15 bat
jokalarik osatzen dugula taldea ze bestela partidu batzutan ez ginateke ez eta
7 jokalarira iritsiko…
Ali atepean jarri zen, geldiketa onak egin zituen eta mesede galanta egin zigun, Espi eta Pablo
atzelari, Erlantz aspaldiko partez titular eta euskarri lanetan, Maurizzio eta
Joseba hegaletan ; Falop barrebusa aurrelari.
Partidua hasita Montoia azaldu zen zure erreguei kasu eginez, Gari ere
gurekin egon zen animoak ematen!!
Orokorrean partidua oso orekatu izan zen. Inork ez zuen
baloiaren jabetza izan eta gol aukerak bi atetan izan ziren. Guk ia ez genuen
porterira bota eta bere atezainak apenas egin zuen lan. Beraiek ordea, iritsi
bai eta baten batean gola sartu ziguten. Berriro ere atzetik 1-0 eta berdintzea
lortu genuen Espiren gol bati esker baina berriro aurreratu ziren.
Sentsazio
txarrez baina emaitzari begira partiduan sartuta geunden.Hirugarren gola jaso
eta taldeak kontreraso batez 3-2 sartu zuen baina beranduiegi zen.
Akatsetatik ikasten omen du gizakiak.. nire ustetan beste
gauza batzuez gain taldeak bi hutsune nabramen izan zituen; alde batetik
aurrean ez genuen erreferente argi bat izan baloia eusteko eta zelai erdikoekin
jolasteko horregatik gure baloiaren
jabetzak oso laburrak ziren eta beste alde batetik taldea errezegi apurtzen zen
bitan… errua ez da inorena guztiona baizik! Guztion ardura da horretaz jabetzea
eta sahiestea.
Oraindik 2 partidu geratzen zaizkigu eta amaiera arte
borrokan aritu beharko dugu. Ez dugu ahaztu behar talde izaeran dagoela gure
indarra. Albokoak egiten gaitu hobe!
GUZTION ARTEAN LOR DEZAKEGU!!
Nor baino Nor:
Ali TXUKUN (5,5) Geldiketa onak eta mesede galanta egin
zigun, hala ere ez du seguritatea transmititzen. Sukram!
Espi LEHIAKOR (5) Gola sartu eta beti leihan. Batzutan
gehiago eman dezakeela dirudi.
Pablo HASERRE (4,5) Ados nago bere komentario batekin, ezin
dugu Errealaren goletaz hitz egin jokatzen ari garenean. Pixka bat galduta!!
Erlantz GOLEGILE
(4,75) Gola sartu eta pozik… hala ere euskarriari eta gainontzekoei zerbait gehiago
eskatu behar zaie.
Montoia BERANDU (4,5) Berandu eta lekua hartu ezinik,
taldeak bertsio onenean behar zaitu!!
Joseba GALDUTA (4,5) Apenas agertu zen partiduan zehar eta
bere jaurtiketetarako partidu aparta zen.
Falop ITZALIA (4) Asmatu ezinik, txispa gabe, estatiko xamar…
Maurizzio ERTAIN (4,5) Taldearen mesedetan lanean, nik bai
eskertzen dudala zure lana. Baloiarekin ez zuen asko asmatu.
P.D: Harro nago estakotar izateaz!!
1 comentario:
animo ekipo...hurrengoan bai! asteinzak esana!
Publicar un comentario