2012/10/28

HANDITZEN HANDITZEN...


         Azken bi jardunaldietan Estanko Mendizabal futbol7 taldeari euripean jokatzea egokitu zaigu. Joan zen astebukaeran aurtengo lehenenengo garaipena lortu genuen eta larunbat honetan bigarrena erantsi behar zaio.
         
         Gure historia laburrean lehenengo aldiz jokatu genuen Fanderia futbol zelaian. Ezaugarri berezi xamarrak ditu futbol zelai honek baina azken emaitza ikusita oso ondo egokitu ginen.
  
         Azkenean 9 taldekide gerturatu ginen. Jokin atezaina etorri zen eta lan asko izan ez bazuen ere, merituzko zenbait geldiketa egin zituen eta eskertzekoa bere jarrera. Mila esker!! Astudilo eta   Pablo olentzero atzelari, DLC euskarri,  golak sartzeaz gain taldea orekatzen laguntzen du, Joseba urrezko ezkerra eta Popes hegaletan ; Falop aurrelari. Maurizzio eta Erlantz!! Aulkian, luxu handia.
  
         Partidua  hasi eta taldeak zelaiaren gainean lekutzen ari zenean, Josebak bere ezker hankaren erakustaldia eskeini zuen taldearen lehenengo hiru golak sartuz. Batzuk bere jaurtiketa izugarriak izan ziren eta besteak atezainaren laguntza ere izan zuten…  Defentsan irmo egon ginenez; atsedenaldira 3-0 iritsi ginen.

        Sentsazioak onak izan ziren baina oraindik 2. zati osoa genuen aurrean. Aldaketak zentzuz egin genituen eta norgehiagoka amaiera arte kontrolatu genuen. Zenbait unetan aurkariek estu hartu gintuzten baina baloia mugituz, nahiko erraz iritsi ginen bere atera.

         Hala ere bigarren zatian 3 gol jaso genituen baina zorionez guk 4 sartu genituen. DLCk area barruan zeinen ondo bukatzen duen erakutsi zuen eta Maurizziok ere beste gol  bat  sartu zuen.

         Azken emaitza 7-3 izan zen. Talde garaipen handia! Gainera jarraian lortutako bigarrena eta maila honetan finkatzen lagunduko gaituena.

NOR BAINO NOR:

Jokin HANDIA (7,25) Alde batetik etortzeagatik eta beste alde batetik erakutsitako jarreragatik. A ze bi geldiketa egin zituen.

Pablo GORABEHERATSU (6,25) Atzean balio asko moztu zituen baina akatsak ere tartekatu zituen.

Astudilo LANGILE (6,5) Langile eta irmo fisikoki bere onenean ez badago ere. Txaaaaaaaaatxo!

Dlc OREKA (7,25) Taldea oreketazen du euskarri  lanetan ari denean, gola du eta lemazain izatea ere gogoko du.

Joseba URREZKOA ((7,5) A ze partidu hasiera!! Hiru zartako eta hiru gol!! Horrek gainontzekoak lasaitzen asko lagundu gintuen. Jarrera ezin hobea.

Erlantz HASIERA (6,25) Lehen partidua eta erritmo falta nabaritu zitzaion. Goruntz ondo iritsi zen.

Popes HANDITZEN (6,5) Jokaldiak bukatzea falta  zitzaion, bestela langile eta ez zen anarkiko egon.

Maurizzio HOR (6,75) Isil isil baina beti hor. Ekarritako txandala zer zen Errealak liga irabazi zuenekoa? Retroman :)

Falop AURRELARI (6,25) Fisikoki estu xamar baina presioan eta defentsa lanetan langile.

P.D:Nire txikekin sarri abesten dudan abesti bat datorkit burura “ Txiki txiki txikia ikusten naiz kalean, handitzen handitzen, hasi naiz handitzen…”

1 comentario:

Anónimo dijo...

Lop!! Itzel!! Partid polita ilunpean et euripean!
Bai 80-81 ko txandala!!! Talisman!!!
Maurizzio!