Azken bi jardunaldietan Estanko Mendizabal futbol7 taldeari euripean jokatzea egokitu
zaigu. Joan zen astebukaeran aurtengo lehenenengo garaipena lortu genuen eta
larunbat honetan bigarrena erantsi behar zaio.
Gure
historia laburrean lehenengo aldiz jokatu genuen Fanderia futbol zelaian.
Ezaugarri berezi xamarrak ditu futbol zelai honek baina azken emaitza ikusita
oso ondo egokitu ginen.
Azkenean
9 taldekide gerturatu ginen. Jokin atezaina etorri zen eta lan asko izan ez
bazuen ere, merituzko zenbait geldiketa egin zituen eta eskertzekoa bere
jarrera. Mila esker!! Astudilo eta
Pablo olentzero atzelari, DLC euskarri, golak sartzeaz gain taldea orekatzen laguntzen
du, Joseba urrezko ezkerra eta Popes hegaletan ; Falop aurrelari. Maurizzio eta
Erlantz!! Aulkian, luxu handia.
Partidua hasi eta taldeak zelaiaren gainean lekutzen
ari zenean, Josebak bere ezker hankaren erakustaldia eskeini zuen taldearen
lehenengo hiru golak sartuz. Batzuk bere jaurtiketa izugarriak izan ziren eta besteak
atezainaren laguntza ere izan zuten…
Defentsan irmo egon ginenez; atsedenaldira 3-0 iritsi ginen.
Sentsazioak
onak izan ziren baina oraindik 2. zati osoa genuen aurrean. Aldaketak zentzuz egin
genituen eta norgehiagoka amaiera arte kontrolatu genuen. Zenbait unetan
aurkariek estu hartu gintuzten baina baloia mugituz, nahiko erraz iritsi ginen
bere atera.
Hala
ere bigarren zatian 3 gol jaso genituen baina zorionez guk 4 sartu genituen.
DLCk area barruan zeinen ondo bukatzen duen erakutsi zuen eta Maurizziok ere
beste gol bat sartu zuen.
Azken
emaitza 7-3 izan zen. Talde garaipen handia! Gainera jarraian lortutako
bigarrena eta maila honetan finkatzen lagunduko gaituena.
NOR BAINO NOR:
Jokin HANDIA (7,25) Alde batetik etortzeagatik eta beste
alde batetik erakutsitako jarreragatik. A ze bi geldiketa egin zituen.
Pablo GORABEHERATSU (6,25) Atzean balio asko moztu zituen
baina akatsak ere tartekatu zituen.
Astudilo LANGILE (6,5) Langile eta irmo fisikoki bere onenean
ez badago ere. Txaaaaaaaaatxo!
Dlc OREKA (7,25) Taldea oreketazen du euskarri lanetan ari denean, gola du eta lemazain
izatea ere gogoko du.
Joseba URREZKOA ((7,5) A ze partidu hasiera!! Hiru zartako
eta hiru gol!! Horrek gainontzekoak lasaitzen asko lagundu gintuen. Jarrera
ezin hobea.
Erlantz HASIERA (6,25) Lehen partidua eta erritmo falta
nabaritu zitzaion. Goruntz ondo iritsi zen.
Popes HANDITZEN (6,5) Jokaldiak bukatzea falta zitzaion, bestela langile eta ez zen anarkiko
egon.
Maurizzio
HOR (6,75) Isil isil baina beti hor. Ekarritako txandala zer zen
Errealak liga irabazi zuenekoa? Retroman :)
Falop AURRELARI (6,25) Fisikoki estu xamar baina presioan
eta defentsa lanetan langile.
P.D:Nire txikekin sarri abesten dudan abesti bat datorkit
burura “ Txiki txiki txikia ikusten naiz kalean, handitzen handitzen, hasi naiz
handitzen…”
1 comentario:
Lop!! Itzel!! Partid polita ilunpean et euripean!
Bai 80-81 ko txandala!!! Talisman!!!
Maurizzio!
Publicar un comentario