2012/10/22

Lehenengo garaipena euri artean!!



Agian whatsappetik eta bukatu bezain laster, sentzazioak agerian daudela dirudi. Horregatik idatzitakoa.Orduak pasata eta lasaiago gauzak bere sentzuan ikusi daitezke. Horregatik kronika hau.

Arratsaldeko 20:00tan deituta geunden Matigoxo zelai erdian denboraldiko 3.en partida jolasteko. Pixkana joan ginen agertzen aldagelatik. Ea lortzen dugun egunen batean ordu erdi baino lehen denok edo ia denok egotea, jeje.


Beroketa txiki bat egin ondoren, 7 lagun hasi ginen partidua. Pablo atepean, Astu ta Miguel uste dut atzekaldean, Monto euskarri, Espi ta Popes hegaletan ta UnaiF aurrelari bezala. DLC ta Joseba agertu ziren partida hasita. Eskerrak!! 2 aldaketak dira azkenean.

Baina, 7 jokalari hasieran egoteagatik, agian hori lagundu zitzaigun lehenengo minutuetan partidari ondo eusteko. Atzean bikain kokatu ginen, tarte gutxi utzi genitun eta azkar ateratzen ginen kontraeraso egiten. Aurkariak talde ona zen. Bazekiten jolasten baina azaldu behar da zein ondo defendatu genuen. Beti orekatutak. Horregatik lehenengo zatian bukatu zen hutsna.



Garbi geneukan egindakoa bidea zela. Fisikoki nahiko ondo geunden, salbuespen batzuk ezik, jeje. Gogotxu atera ginen bigarren zatian eta hori nabaritu zen jolasterakoan.
Berriro ondo defendatuz eta aldaketak sentzuz egiten, eta ez hori bakarrik, maiztasunekin. Miguelek ez dakit falta batean edo nola baina jaurtiketa zorrotz eta gurutz batekin baloi zutoin ondoan jarrin zun DLC atezain nahastu ondoren. Aktan garbi jartzen du nork sartu zun, Eneko.


Hortik aurrera, partida eroso jarri zen guretzako. Gure futbol proposamena ez genun aldatu ta talde guztia kriston jokaldi bat egin ondoren, Popesek bigarren gola sartu zuen. Oraindik denbora geratzen zen. Bagenikien horregatik berdin jarraitu genun. Hori bai, aurkariek guztia eman zuten zerbait lortzeko eta 8 min falta zirenean, gol bat sartu zuten jokaldi on bat egin ondoren. Bigarren jaurtiketa zen.



Normalen urduri jartzen gara egoera horietan, baina ona hemen gure beteranotasuna. Asko nabaritu da nola psikologikoki hobetu dugun. Eta azkenean sufrimendu gabe gure

lehenengo garaipena lortu genun. Landuta eta disfrutatua. Zorionak guztiei!

Nor Baino Nor


PABLO (9,5): Niretzat MVPa. 3 partidu atepean ezer esan gabe. Jarrera ezin hobea eta gainera dena konpondu zun arazorik gabe. Golan ezin zun ezer egin. Eskerrik asko!

ESPI (9): Partidu ona gure hegalarena.Sakontasun ematen dio taldeari. Asko borrokatu zun. Eta hori dena lasaitasunarekin. Bikain Arkaitz!

ASTUDILLO (9): Esperientzia, ondo erabaki zun jokaldi guztiak. Borrokatu ere. Ta gainera paseko golak ematen. Zentratuta ikusi nion. Fisikoki hobetzen duenean kontuz!!

MIGUEL (9,2): Gidaria. Leku guztietan, sentzua ematen jokuari. Hitzegiten, agintzen, animatzen... Gustora ikusi nion. Taldeak asko nabaritzen du hori. Gainera gol batekin... zer gehiago? Ondo kapitaina ondo

MONTO (9): Ondo irakurtzen du partiduak. Horregatikan beti egon behar den lekuan dago. Oreka ematen dio taldeari. Baloia mugitzen. Erderaz esaten den bezala "polivalente". Jokalari garrantzitsua. Bejondeizula!

DLC (8,7): Pixka bat kostatu zitzaion partiduari sartzea. Hori lortu bezain laster bere kalitatea azaldu zun. Ez dago fisikoki bere momentu onenean baina egongo balitz, kontuz!Borrokatu zen beti bezala eta aukera eduki zitun golen bat sartzeko sasiaurrelari bezala.

JOSEBA (8,7): Lesiorekin jarraitzen du gorabehera. Nahiz eta fisikoki ondo ez egon bere kalitatezko ezkerra azaldu zun. Borrokatuz gain, taldeari aukera asko ematen dio. Ea sendatzen zaren berriro disfrutatzeko a topeeee!

POPES (9): Disfrutatu zuen. Gol bat, borroka pixkat eta zelai barruko giroarekin gustora. Ea berdin jarraitzen duen.

UNAI F (9): Bere kalitatea garbi dago.Sobran ezagutzen dugu. Baloia hartzen duen bakoitzean, aurkariek sufritzen dute normalean. Aukerak sortu eta eduki zituen.
Gero sartzea beste gauza da. Baina ez du amore ematen, borrokatzen eta laguntzen du. Golak iritsiko dira.


p.d: Etorri ezin zutenei, jakin dezazue behar zaituztegula. Taldean giro ona dago baina aurten lehiagokorrak garela dirudi ta hori disfrutatu dezakegu gure talde
izaera galdu gabe.

No hay comentarios: