2012/11/08

TALDEAREN BI AURPEGI

Tokatu zitzaigun larunbatean gaueko 21:00tan eta Matigoxo futbol zelaian erronka polita bat aurrera egitera.Hor gerturatu ginen taldeko hamar lagun. Denbora eman zigun hitzegiteko eta beroketa txukun bat egiteko.Jarrera ona partidu hasi baino lehen.Hori azkenean, partiduan nabaritzen da.

 Merino aurten debuta egin zuen eta atepean jarri zen, atzean Astu eta Monto, Espi ta Pablo hegaletan, DLC erdian eta Popes aurrelari bezala. Gure betiko eskemarekin. Alboan Miguel, Erlantz eta Trole (aspalditik eta debuta) geratu ziren.

Bagenekien aurkariek salikapenan lehenengoak zijoazela baina hori gogo gehiagorekin ateratzea eragin zigun. Argi geneukan baita ordenatuta hasi behar genuela eta lasaitasunarekin. Horrela hasi ginen, baina partida guk kontrolatzen. Kontraerasoak egiteko asmoa geneukan baina pixkana ondo jolastuz aukerak sotru genituen. Azkeneko 5 min ezik lehengo zatia gurea izan zen. Beraien aukera bakarra langan jo zuen, hori bai. Baina markagailuak 0-0 bukatu zuen atsedenaldian.


Hitzegin genun pixkat gauzak zuzentzeko eta berriro gogoz atera ginen baina partidaren halabeharra aldatu zen.

Hasi bezain laister galdu genun erdian baloi bat presiorik gabe ta 1-0 jarri ziren irabazten. Hortik aurrera partidua oso zaila jarri zen. Beraiek beteranoak ziren eta bazekiten nola jarri zelaian, nola defendatu tarteak utzi gabe…

Denbora zegoen oriandik baina eroso egon zelaian ez ziguten uzten. Horrela, beste baloi bat galduz bigarrena sartu ziguten. Orain bai zaila zegoela. Baina segituan esku bat bete arean epaileak penaltia seinalatu zuen. DLCk irmo bota zuen eta 2-1tekin partiduan sartu ginen berriro. 10 min baino gehiago geratzen ziren. Baina gauzak ez ziren gehigi aldatu. Guk nahi genuen baina gauza bat da nahia ta bestea izana. Aurkariek atzean itxoin zuten lasai ondo defendatuz eta berriro beste baloi bat galduta aprobetzatu zuten 3 gola sartzeko. Saiatu ginen bukatu arte baina ez zen markagailua mugitu.

Nahiz eta galdu, orokorrean ez genuen partidu txarra egin. Gauzak hobetzeko daude baina tadearen futbol ideia ez dugu ahaztu. Niretzat abagune dakagu oraindik zuzentzeko baina jarrera honekin denboraldi polita egin dezakegu.

Nor Baino Nor:

 MERINO (6): Lehenengo partida aurten baina beti prest.Pare bat geldiketa onak. Goletan ezin zun ezer egin. Azkeneko jokaldian berotu arren jarrera ona eduki zun.

ASTU (6): Lehenengo zatian ondo jolastu zuen ondo jarrita zelaian gainera. Bigarrenean gehiago kostatu zitzaion ta fisikoki justu bukatu zuen.

MONTO (6): Atzelari guztiok bezala ondo lehenengo zatian, ondo kokakuta ta irmo bere lanetan. Biagarrenean gehigo sufritu izan behar zun aurkariek gelditzeko.

MIGUEL (6): Taldekide besteok bezela bi zati eduki zitun. Kapitain lana egin zuen momentu guztietan,Falta on bat bota zuen ia gola eginez bigarren zatian.

ERLANTZ (5'5): Saiatu zen erdialdean, baina ez zen erreza izan. Fisikoki ez dago bere punttu onenean.

ESPI (5'5): Ondo hasi zuen partidua, eskuin hegalean sartzen ondo baina bigarrenean pixkana bere animoak jeitsi ziren eta taldeak nabaritu zuen. Animo Arkaitz!!

PABLO (5,5): Bi partida kanpo jokalari bezala eta uste dut bere potentziala ez diogu ateratzen. Nere iritziz eh. Asko gehiago eman dezake. Ez dakit ez dagoelako ados bere kokapenarekin edo zergatik den. Alaia da zelaitik kanpo baina barruan badirudi ez duela gozatzen. Hemen usten det erronka hau guretzat…ea lortzen degun Casper deitzen ziotenek arrazoia kendu…

DLC (6,5): Hobetu du asteetan zehar. Ondo jolastu zuen, gogotsu, lehiakor… Erdialdean ta hegalean berdin zaio. Penalti behartu ta sartu zuen. Taldearen MVPa.

TROLE (5,5): Borrokatu zuen baina nabaritzen zen aurten bere lehen partida zela. Ez da aitzakia. Ikusiko dugu nola moldatzen gure futbol proposamenari.

POPES (5,5): Gutxi lagundu zun aurrekaldean. Ez da aurrelaria baina gustora jolasten du taldean behar duen lekuan.

Berriro aipatzeko taldearen giroa ta jarrera. Bai, badirudi beti berdina esaten dudala baina egitan, ez da erreza hori mantentzea eta zuek/guk lortzen duzute/dugu… Eskerrik asko guztei Estanko horrela egiteagatik.



No hay comentarios: