2014/02/09

HANDIAK ZARETE, GORA ZUEK!!

Igandeko partiduarekin batera bigarren faseari ekin genion. Maila bat beherago, baina tamalez bigarren maila galtzeko antzeko akatsak errepikatuz. Ez naiz hemen hasiko guztiak zerrendatzen baina agian unea da ausnarketa txiki bat egiteko. Batzutan barnera begiratuz eta kanpokoa alda dezakegu.

Azkenean 7 jokalari joan ginen Goierri aldera. Ali Rial jarri zen atepean eta sekulako lana egin zuen atezaina izan zen bitartean, askotan salduta utzi genuen eta sekulako geldiketak egin zituen. Asteinza Kaiser eta Astudi(lo) Cloreti(lo) atzean jarri ziren, eta zelai erdia hiru mosketeroentzat Falop eta Popes hegaletan Murizzio euskarri eta Erli aurrelari. Azken posizio aldaketarekin aurkaria arritzeaz gain taldeari oreka gehiago eman nahi izan genion.

Orokorrean aurkeriek guk baino gol aukera gehiago izan zituzten eta zorionez bitan bakarrik sartu zuten gola. Guk gure lana nahiko txukun egin genuen eta zinez ahalegindu ginela kontrerasoen bidez golen bat sartzen baina badakizue gola sartzea asko kostatzen zaigula.

Atsedenaldira 1-0 eta nahiko burumakur; taldeak zeuzkan aukerak eskasak zirelakoan. Bigarren zatia orketauagoa izan zen  partidua era bat zoratu baitzen. Honela elkar jotze horretan beraien bigarren iritsi zen eta gure usteak gauzatzen hasi ziren.

Alabaina geneuzkan errekurtso eskasekin beraien area ingurura gerturatu ginen beraiengan nerbioak azaleraziz. Honela minutu eta erdi faltan Falopek buruz gola sartu zuen eta markagilua estutu. Tamalez beranduegi izan zen eta 2-1 galdu genuen.

Klausurako lehenengo garaipena zai dugu; ea lehen bait lehen lortzen dugun eta konfiantza berreskuratzen dugun. Emaitza txarra izan zen baina igande goiz osooan bizi izandakoak  ia asetu ninduen….

Nor baino nor:

Ali Rial   OSO ONGI    (7) Atezain lanetan oso ongi eta jokalari lanetan ahalegindu zen baina duen indarra bideratzen ikasi behar du. Aupa (Al)hi!

Asteinza BADATOR (6,5) Atzekaldea zaintzeaz gain gure izpirituaren adierazle. Fiskoki hobetzen badu, gainontzekoak bezela, taldeak eskertuko du. Gora Bob!!

Astudi(lo) Cloreti(lo) LANGILE (6,75) Je,je… fisikoki hobeto eta nabaritzen da; lan eskerga handia egin zuen. Zu ere ongi etorri! Handiaaaaaaa!!

Maurizzio   ERREN (6) Zegoen bezela etortze hutsa meritu handi du. Gora zu!

Popes GIDARI (6) Langile eta inplikatuta, jokaldiak bukatzea kostatzen zaio hala ere gora zu!!

Erlantz  TEMATI (6) Nahi du baina aurkarien atea zulatzea kosta egiten zaio.  Erliiiiiii!!

Falop GOLEGILE (6,25) Gola eta gainontzekoen bezala lan handia. Goraaaaa!


P.D: Hirugarren maila jokatzen dugu baina lehenengo mailako afizioa dugu. Gora zu!


No hay comentarios: