Besainen jokatu partiduan hortzak estutu genituen eta azken
orduko gol bati esker, Migelek faltaz, berdinketa on bat lortu genuen. Pozik
itzuli ginen gipuzkoako hiriburura eta egindako lanaz oso harro…
Larunbatean ordea, norgehiagoka galtzea egokitu zitzaigun.
Emaitza txarra izan bazen ere, taldeak erakutsitako izpiritua kezkatzeko
modukoa izan zen. Argi eduki beharko genuke edozein norgehiagoka irabazteko
lehen urratsa intentsitatea dela eta gure atea irmo defendatzea. Hortik
aurrera, gol aukerak iritsiko dira…
Atsedenaldira 3-2 irabazten iritsi ginen baina bigarren
zatiko lehenengo 10 minutuetan norabidea galdu eta 3 gol jaso genituen
jarraian. Marakagailuan atzetik eta taldea burumakur. Ez genuen sinisten
partidua irabazi genezakeenik.
Astebete daukagu burua altxatzeko eta gure ibilbidean
aurrera egiteko. Irabazten dugunean ez gara hain onak eta galtzen dugunean ere
ez gara horren txarrak. Gora Estanko!!!
Nor baino Nor:
Ali PATTAL (5) Azken aldian ez dago joko onena egiten baina
goruntz egingo du.
Asteinza LESIONATUTA (-) Partidua hasi eta berehala
lesionatu zen. Taldeak gehiegi nabaritu zuen bere hutsunea. Animo!
Astudi(lo) Azpilemazain (5) Saiatzen da; temati eta langile.
Miguel NAHIA (5) Taldearen lehiakortasunean eragiten du.
Batzutan burua gorputza baina azkarrago joaten da.
Unai F PATTAL (5,01) Baloia duenean sakontasuna ematen digu
baina honek ere erretrobisoretik begiratu beharko luke.
Trolebusa BARRIGETXE (5) Hainbeste denbora jokatu gabe
egoteko lehiakor aritu zen.
Dlc LANGILE (5) Talde lana eta arima.
Joseba JUSTU (4,5) Honek ere lesio txiki batekin bukatu
zuen. Animo!!
Pablo INDARTSU (5) Indarrari kontrola gehitzen bazio,
biderkatu egiten da eragina.
Popes GIDARI (5) Azken aldian horrela tokatu zaizu. Taldearen mailan.
Falop GALDUTA (4,5) Tokia hartzea kostatzen ari zaio. Badoa...
P.D:Laino atzean beti dago eguzkia!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario