2014/03/16

Burua altxatzen hasteko ordua da!!


Larunbatean aspaldiko partez garaipen polita lortu genuen; igande bezpera izan arren partiduari aurre egiteko baldintzak ez ziren egokienak izan. Gainera partidua hasi eta gure defentsaren zutabe garrantzitsu bat lesionatu egin zen.Zailtasunei aurre eginez, Iboni garaipena eskeintzea lortu genuen.

Ali atezain lanetan aritu zen eta nahiko txukun aritu zen; Asteinza eta Astudi(lo) atzerlari lanetan baina partidua hasi eta berehala Bob Astein lesionatu egin zen ; Pablo Handiak bere tokia hartu zuen eta ondo bete zuen hutsunea. Dlc euskarri lanetan aritu zen, Joseba eta Falop hegaletan; Trolebusa beti bezain Barrebusa aurrelari.

Partidua hasi eta berehala ohartu ginen zerbait lortzeko aukera izango genuela. Baina markagailuan aurretik jarri arren bagenekien sufritzea egokituko zitzaigula. Partidua hasi eta hamargarren minuturako Asteinza gabe, 7 jokalari bakarrik partidu osorako. Badakizue gure taldearen egoera fisikoa zein den… Zalantzak areagotui ziren!

Orokorrean hartuta partidua nahiko kontrolatua izan genuen eta zenbait unetan zalantzak sortu baziren ere partiduaren irakurketa egokia egin genuen. Ez ginen zoratu, taldearen lerroak nahiko gertu egon ziren eta fisikoki ahal genuenean goruntz joan ginen.

Azkenean 5-3 irabazi genuen eta bigarren fase honetan lortzen dugun lehenengo garaipena eskuratu genuen….

NOR BAINO NOR:

Ali BERMEA Lana txukun egiten du, batzutan baloia hartzen duenean azkarregi ateratzen du.

Astudi(lo) KAISER Lan izugarria egin zuen,fisikoki hobeto dago eta atzean ez zen gehiegi konplikatu. Ahal zuenean aurrera egin zuen.

Asteinza MINDUTA Kili kolo zebilen eta azkenean krak! egin zuen. Fisikoki gainonmtzekoak bezala hobetu behar du. Taldeak behar zaitu!

Dlc GIDARI Taldearen lemazaina izan zen eta irakurketa ona egin zuen. Taldea handitzen asko lagundu zuen.

Joseba GOLEGILE Oso langile eta umil gainera gol polita sartu zuen. Zorionak golagatik eta datorrenagatik!

Falop IMPLIKATUTA Taldearen ezaugarriak zeintzuk ziren ikusita lasaiago jokatu zuen tokia galdu gabe. Taldea orekatzen lagundu zuen.

Trolebusa KILLER Aurrean erreferentzi handia izan zen. Golak sartzea ez zaio ahaztu!!

Pablo LANGILE Indartsu eta sendo. Eskerrak motoa martxan jarri zela bestela…garaipen egarriz!

Unai Dlc HARROBIA Baloiari ondo ematen dio, harrobi ona dugu!!


P.D:Zauriak lehenago isten dira garaipenarekin!

No hay comentarios: