Igande honetan garaipen polita lortu
genuen;gure taldearen lan ildoak zein izan behar duten erakutsiz gure atean
golik ez jasotzea eta aurkarien atean eraginkor izatea. Zinez lortu genuela.
Partidua minutu batzutako aurrerapenez hasi
zen eta “Estanko beti izango denez Estanko” honela ekin genion partiduari. Astu atezain Mr proper Monto eta Dlc atzean,
Popes, Joseba eta Falop zelai erdian eta Unai F aurrelari. Partidua hasita
Asteinza Boben laguna eta Meri iritsi ziren.
Partidua nahiko orekatua hasi zen, egia esan
aurkariek hasieran estu hartu gintuzten eta euren gola gertuago zegoela
zirudien. Hala ere, gure lehenengo erasoan Unai F baloia sarera bidali zuen.
Hasi eta berehala 1-0 aurretik!!
Orokorrean hartuta, partidu orekatua izan zen
; gol aukerak bi porterietan gertatu ziren. Jakingo duzuenez azken markagailuak
2-0 adierazi zuen baina gol gehiago ez ziren egon atezainek egin zuten lanarengatik.
Gure atezainak
geldiketa onak egin bazituen beraienak ere beste horren beste egin zuen.
Gure bigarren gola ere Unai F sartu zuen,
harrigarria da ezer ez duen jokaldi batetik sortzen duen gol aukera. Gainontzekoek
zegokiguna egin genuen eta badakizue sarritan zer idatzi izan dudan…..
Nor Bainoi Nor:
Merino BARVISSSSSSIMO (8,1)
A ze erakustaldia!! Berak amaieran aitortu zuen infantiletatik ez zuela porteri
0ean utzi. Zorionak!!
Asteinza HESI (7,5)
Fisikoki ez dago bere onenean baina ate azpian ateratakoak puntuazioa merezi
du.
Astudi(lo) GOGOTSU (7,5)
Fisikoki ez dago punturik onenan, taldeko gehienok bezala baina taldearen
mesedetan lan eskerga handia egin zuen.
Montoia MR PROPER (7,5)
Nahiko gora beheratsu, gauza on eta ez hain onak tartekatzen ditu. Baloiak
galtzearekin kontuz!
Popes LEIHAKOR
(7,5) Maila txukuna eta langile….
Falop AHUL (7) Defentsan
temati eta aurrera begira ezinean..
Joseba LANGILE (7,5)
Taldeari asko lagundu zion, ezker zangoa ere gutxi baina atera zuen.
Dlc BADOA (7,5) Gola
garesti dago eta atea ikustea kostatzen zaio. Baloia hanketan duenean erretrobisoretik
begiratzeaz ahazten da.
Unai F HARRIGARRIA (8) Ezerezetik gol aukerak sortzen
ditu. Agertu zen gure Mesi(as)!!
P.D: Aldagelan esan zutenaren arabera lehengo
partiduko putuazioekin ez zeuden ados. Estankovichek -2 merezi omen zuen.
Zergatik niri ez galdetu!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario