2013/10/07

JOKO ONA, EMAITZA EZINHOBEA!!

Larunbatean aurtengo bigarren partidua jokatu zuen Estanko Mendizabalek. Lehenengo jardunaldian porrot mingarria jaso eta gero, taldeak emaitza on bat behar zuen eta zinez lortu zuela.

 Epaileak partiduari hasiera eman zionetik antzematen zen taldeak partiduan era bat leihakor izateko aukera izango zuela eta akatsik egin ezean garaipenak ere gertu beharko lukeela.Zorionez sentsazioak azken markagailuan isla izan zuen.

 Ali jarri zen atepean, Asteinza eta Astudi(lo) atzelari lanetan, Falop eta Joseba hegaletan, Estankovich euskarri eta Dlc aurrelari. Mauruzzio eta Erlantz kanpoan. Guri begira lehenengo mailako afizioa eta bertan ikusi zenez harrobia bermatua daukagula esan daiteke.

 Partidua pixka bat berdinduta hasi zen baina baloiaren jabetza gurea zenean eta zentzuz  mugitzean min egiten genien  aukerak egin genizkien, beraiek guri ere, baina baloiak ez zuen sartu izan nahi. 

Honela  iritsi ginen atsedenaldira... jakitun ginen aukerak izaten jarraituko genuela eta burua galtzen ez bagenuen baten bat sartuko zela.

Bigarren zatiari irmo ekin genion a ze gol aukerak izan genituen baina ez genuen asmatzen. Orduan gure aldeko kornerra izan genuen. Josebak bere ezker zangoa atera zuen, a ze erdiraketa jarri zuen Asteinzaren buruan; honek burukada izugarria eman eta 1-0 igoarazi zuen Puioko markagailura. Azkenean lortu genuen aurretik jartzea. Zailena egin genuen!!

Aurkariek ere, sustoren bat edo beste eman ziguten baina Falopek kontraeraso bat ondo bukatu zuen garaipena gure esku utziz.  Eskeinitako joko maila ona izan bazen, emaitza askoz hobea.

Nor baino Nor:

Ali TXUKUN (7) Hori da atezain bati eskatzen ziona, geldiketa onak egin behar direnean egitea. Baloia hartzen duenean azkarregi ateratzen du, ea denen artean lasaitzen dugun.

Asteinza LUXUA (8) Bere sasoi onenean ez badago ere taldeari sendotasun handia ematen dio atzean. Gainera kornerretan arrikutusua da aurkarientzat.

Astudi(lo) LANGILE (6,5) Taldearen dinamika ona bezala, batzutan gogoratu furtbola gauzak erraz egitea dela.

Estankovich  AGINATRI (6,75) Langile eta agintari. Burua gorputza baina azkarrago doakio. Taldeak zelaian duen arimaren zati bat.

Joseba EZKERTIAR (7) A ze erdiraketa. Langile eta borrokalari.

Falop GOGOSTU (7) Gogotsu ekin dio denboraldiari eta aurredenboraldia egiten ari dela nabaritzen zaio. Gutxi jokatu arren golegile!

Dlc OKER (6,75) Hor dago aurrelariari eskatzen zion tokian baina ez zuen asmatu. Erretrobisoretik begitzea ere ez legoke gaizki.

Erlantz PATTAL (6,5) Txispa falta zaio, berreskurtzen badu taldeak eskertuko du!! Albora begoratzea ere ez letorkioke gaizki.

Mauruzzio NEKATUTA (6,5) Ahal zuen egin zuen baina gorputzak ezin zion buruari jarraitu.

P.D Gaizki esanak barkatu eta ondo esanak kontuan hartu!!


No hay comentarios: