2013/07/08

ZORIONAK ESPI ETA GUZTIOI!!

   Denboraldi guztietan bezala, Estanko Mendizabaleko jokalariak Aitzaki elkartean elkartu ginen 2012-2013 denboraldiari amaiera emateko eta Urrezko Faloparen saria bere garailerari emateko.

   Gaua itzela izan zen. Hasieratik taldean dagoen giro ona agerian geratu zen, alde bateko zein besteko komentarioak, hitz jokoak, txisteak, bi hitzetan Estanko Mendizabal. 

   Miguel sukaldari lanetan aritu zen eta gure  taldeko Maste Chefa dela agerian geratu zen. Mila esker egindako lanarengatik eta beti bezain goxo sentiaraztegatik, bejondaizula!!

   Aurtengo denboraldiko U.F saria Espirentzat izan zen. Oso leiha estua izan da eta ia azken partidura arte ez dugu jakin nork irabaziko zuen. Badakizue sari honen ezaugarrietako bat kirol jarduera kontuan hartzeaz gain, beste gauza asko ere kontuan hartzen direla. Espiren aurtengo kirol maila ona izan bada ere, azpimarratzeko da ere taldearekin izan duen inplikazioa eta ardura. Guzti horrenagatik zorionak!!

  Baina afariaren ostean zenbait erabaki ere hartu genituen. Alde batetik hurengo denbo- raldirako ekipazio berria izatea, Trolebusa beti bezain barrebusa, arduratuko da bere erosketaz eta antolamenduaz. Beste alde batetik bertan geundenon ustetan hobe datorkigu igandetan jokatzea, beraz, Gure Sporti adieraziko diogu larunbat arratsaldetan jokatu ordez nahiago dugula igande goizetan jokatzea.  Maletaz ere hitz egin genuen eta berriro gogorarazi genuen maleta partidu ostean etxera eramatea guztion ardura dela, hurrengo denboraldian kopa joktzea ez duela merezi...

  Tira ba, uda honetan pilak kargatu eta hurrengo denborladian erronka polita daukagu bigarren mailan.

P.D: Se abre el telón y aparece un equipazo de fútbol7...

1 comentario:

Meri dijo...

PRETEMPORADA EN EL FRIENDS. :)