2013/06/02

BIHARAMON POLITA!!!

   Atzo arratsaldeko eta gaueko futbol partiduen emaitzak ezin hobeak izan ziren. Gure azken partiduan, itxura eta joko ona eginez garaipen polita, eta gaueko hamaiketan Donostiar guztiak bere taldeak lortutakoaz  oso harro geunden.

   Cesar Beniton izan zen norgehiagoka.  Ali berandu iritsi zenez  Maurizzio jarri zen atepean, bere  aurrean Asteinza Bob eta Astudi(lo) , Eralntz, Joseba eta Espi zelairen erdian eta Falop aurrelari.  Pablo kanpoan…

   Lehenengo zatia oso ona egin genuen. Irmo defendatu genuen eta gure gol aukerak oso ondo probestu genituen, oker ez banago 4 aldiz iritsi ginen eta bi gol egin genituen. Erlantzek lehenengoa eta Asteinzak bigarrena.  Oreka hori izan zen gakoa.

   Bigarren zatian taldeari tokia hartzea kosta egin zitzaion eta aurkariak asko estutu gintuzten. Hala ere, guk 3. gola sartu genuen, Maurizzioren golak pixka bat baretu gintuen beraien azken joko ufadari esker 2 gol sartu zizkiguten.  Guk ere kontraerasoan gol aukerak izan genituen baina ez genuen asmatu. Azkenean 3-2 irabazi genuen.

   Aurtengo denboraldiak amaitu da eta pozik egoteko modukoa izan da. Talde barruko giroa oso ona, eta futbol zelaian erakutsitakoa ere ez da nola halakoa izan. Horregatik zorionak guztioi!! Harro nago Estankotar izateaz!!

Nor Baino Nor:

Ali RILAMENTE bien (7,25). Integraziorako bidean beste urrats bat. Atezain ona, hobetzea zaila izango du hurrengo denboraldian.

Asteinza KAISSER (7) Gola sartzeaz gain taldeari ematen dion sendotasuna. Hurrengo urtean gurekin nahi zaitugu!!

Astudi(lo) IRMOA  (6,75) Lan eta lan etengabe  borrokan. Fisikoki ez dago une onenean, eutsi goiari!!  

Erlantz PITXITXI (7) Aurtengo golegilea eta eskerrak asko pikutara bidaltzen dituen bestela Mesiren zenbakiak edukiko lituzke.

Joseba LANGILE (6,75) Ezker polita eta borrokarako beti prest. Hurrengo urtean gurekin behar zaitugu.

Espi U.F (6,75) Era bat inplikatuta eta onena burua bere lekuan daukala.

Falop TXUKUN (6,75) Asistentzi ona eta partiduan era bat sartuta.

Pablo KORRIKALARI (6,75) Lan handia taldea orekatzen.


Maurizzio HOR (7) Futbolari bezela beti dago egon behar duen tokian.

P.D: Asteinza oraindik alta eta bajen papera non dagoen bila dabil!!!

No hay comentarios: