Larunbateko partiduan
korrika eta presaka aritu ginen, alde batetik futbolean aritzeko botak etxean
utzi ; korrika eta presaka etxera … eskerrak semaforoak berde harrapatu
genituela ! Beste alde batetik futbol zelaiaren gainean zenbait unetan taldearen bihotz taupadak arinegi zihozen.
Etxerako bidean
nidoala, talde hau zelairatu genuen: Ali atepean jarri zen, apenas izan zuen
lanik, Asteinza, eta Dlc atzelari?,
Maurizzio , Popes eta Espi hegaletan eta Barrebusa aurrelari. Pablo eta Erlantz
kanpoan , eta ni partidua hasita iritsi nintzen.
Markagailuan atzetik jarri ginen baina Dlck gola sartu eta
berdinketa berehala igoarazi zuen markagailura. Hasieratik taldeak urduri
jokatu zuen, jakitun baikinen zer zegoen
jokoan. Maurizziok bigarren gola sartu
eta atsedenaldira 2-1 aurretik!! Edozein gauza gerta zitekeen…
Bigarren zatian
berdinketa sartu ziguten eta etsipena berriro ere. Taldeak burua altxa eta
presioa handitzea erabaki zuen. Talde indartsuek bezala apostu latza egin
genuen; ondo atera zitzaigun.
Aurkariak apenas
iragaten zuten zelaiaren erdia, eta gol aukerak izan genituen markagailuan
berriz aurretik jartzeko. Kosta egin zitzaigun baina azkenean Espik gola sartu eta taldeak lasaitu ederra
hartu zuen. Lasai joan ez zena Asteinza izan zen sudurra eta txonkatila
handituta.
Azkenean 3-2 irabazi
genuen. Beste partidu bat eta gure erronkatik gertuago… horrelaxe laburbilduko
nuke astebukaera honetako partiduak utzitako sentsazioa. Uste baino gehiago
kosta zitzaigun garaipena lortzea,
badakizue futbolean ez omen dagoela arerio txikirik eta gure kasuan are
gehiago.
NOR BAINO NOR:
Ali ONDO (6,5) Apenas
izan zuen lanik… baloia eskuetan duenean eta atera behar duenean azkarregi
ateratzen du. Lasaituko balitz hobe.
Espi GOGOTSU (7,5) Gola sartzeaz gain sortzen eta eragiten
duen arriskua. Duen indarra ondo bideratzen bada, arriskutsua izan daiteke eta
sakontasuna ematen digu.
Asteinza MINDUTA (6,5) Atzean sendo.. sudurra eta txonkatila
handituta. Zaindu!!
Dlc ERAGINKOR (6,75) Golegile eta eraginkorra. Era bat
inplikatuta!!
Erlantz LANGILE (6,5)
Taldearen mesdetan langile, batzutan bigarren aurrelari bezala aritzen bada
ere.
Maurizzio HOR!!
(6,75) Beti hor… gola eta lana.
Popes
HASERRE (6,5) Zenbait unetan txinaraaa..
gola sartzeko ere aukera izan zuen!! Zenbait unetan anarko xamar baina
oso langile.
Trolebusa MOTEL (6,5) Bere jokoa eraginkorra egiten duena,
buruz borrokatzen dituen baloi luzeak dira, baina baloia jaso ahala atzekoari
ukitzea hobe.
Pablo BORROKALARI
(6,75) Atzeko hesia sendotzen asko laguntzen du, baloia hanketan…
Falop ABREU!! (6,5)
Gola sartzea merke dagooooo! Hala ere langile eta garaipen gosez.
P.D: Gailurra gertu ikusteak ea ez digun bertigorik
sortzen!!!
1 comentario:
oso ona lop
Publicar un comentario