2013/04/28

EZ DAGO ARERIO TXIKIRIK!!


   
  Larunbateko partiduan korrika eta presaka aritu ginen, alde batetik futbolean aritzeko botak etxean utzi ; korrika eta presaka etxera … eskerrak semaforoak berde harrapatu genituela ! Beste alde batetik futbol zelaiaren gainean zenbait unetan  taldearen bihotz taupadak arinegi zihozen.

  Etxerako bidean nidoala, talde hau zelairatu genuen: Ali atepean jarri zen, apenas izan zuen lanik, Asteinza,  eta Dlc atzelari?, Maurizzio , Popes eta Espi hegaletan eta Barrebusa aurrelari. Pablo eta Erlantz kanpoan , eta ni partidua hasita iritsi nintzen.

  Markagailuan atzetik jarri ginen baina Dlck gola sartu eta berdinketa berehala igoarazi zuen markagailura. Hasieratik taldeak urduri jokatu zuen,  jakitun baikinen zer zegoen jokoan. Maurizziok bigarren  gola sartu eta atsedenaldira 2-1 aurretik!! Edozein gauza gerta zitekeen…

  Bigarren zatian berdinketa sartu ziguten eta etsipena berriro ere. Taldeak burua altxa eta presioa handitzea erabaki zuen. Talde indartsuek bezala apostu latza egin genuen; ondo atera zitzaigun.

   Aurkariak apenas iragaten zuten zelaiaren erdia, eta gol aukerak izan genituen markagailuan berriz aurretik jartzeko. Kosta egin zitzaigun baina azkenean  Espik gola sartu eta taldeak lasaitu ederra hartu zuen. Lasai joan ez zena Asteinza izan zen sudurra eta txonkatila handituta.

   Azkenean 3-2 irabazi genuen. Beste partidu bat eta gure erronkatik gertuago… horrelaxe laburbilduko nuke astebukaera honetako partiduak utzitako sentsazioa. Uste baino gehiago kosta zitzaigun garaipena lortzea,  badakizue futbolean ez omen dagoela arerio txikirik eta gure kasuan are gehiago.

NOR BAINO NOR:

Ali  ONDO (6,5) Apenas izan zuen lanik… baloia eskuetan duenean eta atera behar duenean azkarregi ateratzen du. Lasaituko balitz hobe.

Espi GOGOTSU (7,5) Gola sartzeaz gain sortzen eta eragiten duen arriskua. Duen indarra ondo bideratzen bada, arriskutsua izan daiteke eta sakontasuna ematen digu.

Asteinza MINDUTA (6,5) Atzean sendo.. sudurra eta txonkatila handituta. Zaindu!!

Dlc ERAGINKOR (6,75) Golegile eta eraginkorra. Era bat inplikatuta!!

Erlantz  LANGILE (6,5) Taldearen mesdetan langile, batzutan bigarren aurrelari bezala aritzen bada ere.

Maurizzio  HOR!! (6,75) Beti hor… gola eta lana.

Popes HASERRE (6,5) Zenbait  unetan txinaraaa.. gola sartzeko ere aukera izan zuen!! Zenbait unetan anarko xamar baina oso langile.

Trolebusa MOTEL (6,5) Bere jokoa eraginkorra egiten duena, buruz borrokatzen dituen baloi luzeak dira, baina baloia jaso ahala atzekoari ukitzea hobe.

Pablo  BORROKALARI (6,75) Atzeko hesia sendotzen asko laguntzen du, baloia hanketan…

Falop  ABREU!! (6,5) Gola sartzea merke dagooooo! Hala ere langile eta garaipen gosez.

P.D: Gailurra gertu ikusteak ea ez digun bertigorik sortzen!!!

1 comentario:

espi dijo...

oso ona lop