Igande honetan
garaipen garrantzitsua lortu genuen.Emaitza honek bigarren faseari ekin genionean jarritako erronkarekin amesten
jarraitzeko aukera eskeintzen digu. Ez dakit denboraldia bukatzean zein mailatan
egongo garen baina zinez horretan ahaleginduko garela.
Norgehiagoka ez zen nola edo halakoa, alde
batetik azken porrrotak utzitako zapore gazia eta horrek sortu zituen zalantzak beste alde
batetik beste porrot batek helburua asko zailduko zuelako.
Alabaina, taldeak
oso ondo erantzun du!! Ali jarri zen
atepean, bigarren fase honetako fitxaketa onena eta hurrengo denboraldian
gurekin egotea espero dut. Pablo eta Dlc aritu ziren atzean eta ze nolako lana
egin zuten… Joseba, Popes eta Maurizzio V zelai erdian eta Trolebusak erakutsi
zuen gutxi etorri arren golak sartzea ez zaiola ahaztu. Falop eta Erlantz
7kotik at geratu ziren.
Ondo hasi genuen
partidua hasi eta berehala 1-0 aurreratu baikinen. Gola ez dakit nori eman baina Trole inguruan zebilen. Hasierako zalantzak uxatzen joan ziren eta
lehenengo zati oso ona burutu genuen. Gero etorri ziren Troleren 2. eta Dlcren burukada ona… Guk 3 gol sartu genituen eta
beraiek ez.
Bigarren zatian
normala denez aurkariak aurrera egin zuten eta apenas ateratzen ginen gure
zelaitik. Horrela gola sartu ziguten eta zenbait momentutan urduru xamar jarri
ginen. .. Hala ere kontraerasoan min handia egiten genien ; Maurizzio Vk 4-1ekoa igoarazi zuen markagailura
gure lasiatasunerako.
Baina gutxi iraun zuenen, epaileak penalti bat
aurka pitatu zuen eta berriro ere urduri baina Alik gelditu zuen gure pozez
zoratzen. Gero epaileak bereak eta bi egiten jarraitu zuen eta Joseba bota
zuen.
Gaurkoa urrats
garrantzitsua izan da, baina helburura iristeko burubelarri jarraitu beharko
dugu jo eta ke!. Gora Estankoooooooooo!
Nor baino nor:
Ali HANDIA (8) Geldiketa oso onak. Agian baloia duenean
azkarregi ateratzen du…
Pablo TODOTERRENO (7,5) Etengabe defensa lanean, oso langileeeeee!
Dlc DE PAULA (7,5) Oscarren zenbakia eta buruz gol polita.
Defentsan ere oso langile.
Erlantz LEMAZIAN (7) Taldearen dinamikan langile.
Joseba INPLIKATUTA (7) Langile eta gogotsu. Beti dago
lehenengo aldia!!
Popes HEGALARI (7) Anarkia albo batera utzita txukun…
Maurizzio V (7,5) Langile eta golegile. Dianarekein zein une
goxoak!!
Trolebusa GOLEGILE (8.01) Bi golek merezi dute MVP.
Erreferentzia argia!! Bejondeizula.
Falop SALTSERO (7) Fisikoki hobeto eta baloiarekin ez hain
gaizki. Borrokalari!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario