Ez zirudien ,konbo ikusita ondoren, gauzak ondo aterako zirenik Fanderiatik. Baina futbolak gauza hauek dauzka, eta again horregatik, gustatzen zaigu. Larunbatean agertu ginen Oreretatik lehenengo deialdian 6 lagun. Horrek esan nahi du, taldea egina zegoela. Beste bi falta ziren, horiek bigarren deialdirako. Berotu genuen pixka bat eta saiatu ginen partidua atzeratzea , baina epaile kixkurdunak ez zigun asko lagundu.
Horrela hasi ginen: Popes atepean, Espi eta Monto atzekaldean eta Lander, Alvarito ta Pablo erdian… aurrelari gabe. Omenaldi polit bat Trolebusarentzako. Aurkariak ezagunak ziren. Amara Berrin jokalari ohiak. Merinoren kideak. Bazegoen erronka polita. Baina beraiek zeukaten baloia eta bazekiten nola mugitu. Guk saiatu ginen zentzus defendatzen baina agian kostatu zitzaigun partidan sartzen. Gola sartu zuten 5. min agian, eta guk jarraitu genun berdina egiten, emaitza berdinarekin noski. Azkar galtzen genuen baloia. Aukerak izan zuten gol gehiago sartzeko baina…barkatzen duena, futbolan behintzat, badaki zer gertatzen den…
Bapatean Maurizzio eta Ali agertu ziren. Orduan gauzak aldatu ziren… Pixkanaka baloiaz jabetu ginen. Hori bai, Alik, bi geldiketa izugarriak erremate berberan egin zituen. Horrek salbatu gintuen. Hortik aurrera kapaz ginela berdintzeko konturatu ginen eta nabaritu zen lehen zatian. 0-1 atsedenaldian.
Hitz egin genuen ta hobeto geundela barneratu genuen, eta bigarren zatian irudikatu genun zelaian. Hori bai kostata baina ondo mugituz baloia eta gogokin azkenean berdindu genuen jokaldi on bat bukatuz. Agian, orduan, gauzak parekatu ziren pixkat. Aurkariek irabazi nahi zuten eta guk pixka bat atzeratu ginen lekua emanez. Hori bai kontraerasoak egin genitun ondo bukatu gabe… Bi minutu falta zirenean, jokaldi arrisku gabe beraientzat bere defentsa buruz despejatu nahiean, bere atean sartu zun gola. Eta denok geratu ginen bera bezala, harritutak. Baina bai, partida bukatu zen ta guk irabazi genun 2-1.
Ez dakit merezita ala ez, beraik barkatu zuten lehenengo 10/15 min baina gero guk hobeto jolastu genun, aukerarekin ere.Emaitza ona, partidu arraro batean. Mila esker Lander, Alvarito eta Alientzat. Beraiek gabe garaipena ez zen izango posible.
NOR BAINO NOR
ALI (Salvatore)(7): Veni, vidi, vici. Geldiketak, segurtasuna, jarrera. MVP
ESPI (Aita) (6,50): Ez zen gogo askorekin hasi partidua baina gero oso ondo bukatu zun. Goruntz.
MONTO (Kapitaina)(6,50): Berak agindu zun eta ondo defendatu ere. Ondo.
PABLO (Kalitatea) (6.75): Erdian edo atzean ondo ta teknikoki hobeto. Partidu on egin zun. Behar zaitugu.
LANDER (Pujol) (6.50): Horrela esan zion Maurizziok. Borrokatu zuen asko eta ondo jolastu zuen. Bejondeizula.
MAURIZZIO (Fitipaldi) (6,25): Nahiz eta berandu iritsi, guztia eman zuen eta bere ezkerra nabarmendu zun. Taldegizona.
ALVARITO (Ariete)(6.50): "El que tuvo, retuvo" ez dauka aurreko azkartasuna baina hor dego beti kanaberakin. Gola eta listo.
POPES (Polivalente) (6,25): Porterian jarri eta gero eskuin-ezker aldean. Saiatu zen emaitz pobrearekin…. Animoooooo
p.d: ea beste baterako kamisetaren asuntoa konpontzen dugun lehenago eta kanpotik jende etorri behar bada, eduki dezaten elastikoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario