Gaurko kronika DeLaCreme-ren eskutik!
Egoera partidu bezperan ez zen nolanahikoa. Tadekide gehienak ez zuten joaterik eta bost bakarrik ginen. Eskerrak Berro, De la Crema Junior eta Diego gure S.O.S deialdiari baiezkoa
eman zutela. Impugnatzeko modukoa, ezpairik gabe. Zortzi aurkeztu ginen
Berio-ko futbol zelaira, hirugarren garaipena lortzeko helburuarekin.
Erdibidean geratu ginen. Lastima, irabazteko partida bait zen.
Berro jardun zen atepean. DLC Jr. eta Astu atzealdean, Espi, Diego eta
Joseba erdian eta DLC killer moduan, egoerak derrigortuta. Asteinza geratu zen
kanpoan hasiera batean.
Partida, zalantza izpirik gabe, gure taldeak defentsarako orduan egindako
hutsegiteek desorekatu zuten. Jasotako lau goletik hiru gure erruengatik izan
ziren eta, horrela, zaila da partidu bat irabaztea, zuk lau gol sartuta ere.
Azkenaldian gertatzen ari zaigun modura, galtzen hasi ginen. DLC-k, buruz,
berdinketa gauzatu zuen, baiana haiek bigarrena ere lehen zatian lortu zuten.
Diegok 2-2-koa egin, Josebak 3-2-koa eta atsedenaldira joan ginen. Ordu
txarrean. Bigarren zatia lo hasi genuen eta arerioak beste bi gol sartu zituen.
Diegok egin zuen, berriro, laugarrena eta horrela amaiatu zen norgehiagoka.
Pena bat, hasieran esan bezela, irabazteko aukera bikaina zelako. Halere, hor
jarraitzen dugu, galdu gabe, eta zapi puntu pilatuta lehengo hiru
jardunaldietan.
NOR BAINO NOR:
BERRO (7) (YUPPI) Bi falta adierazi zizkion epaileak baloia eskuetan zuela
areatik ateratzeagatik. Bat, golean amaitu zen. Bestela, lasaitasun haundia
eman zuen. Gelditu paregabea egin zuen partida amaitzear zela. Noizko fitxa?
ASTU (7) (KAPITAIN) Beterano askoren faltan berak hartu zituen galoiak.
Sendo atzekaldean, ez zen konplikatu. Pase arriskutsuren bat edo beste, baina
orokorrean, ondo.
DLC Jr. (7.25) (KAISER) Fisikoki oso sendo eta atzetik baloia ondo jokatu
zuen. Beti kontzentratuta eta laguntzetan adi. Madril aldetik datorrenean
laguntzeko prest dago. Ongi etorria izango zara, seguru.
ESPI (7) (SUPERMAN) Eskuin hegala berea egin zuen. Bere hegaleko sakeak
aprobetxatu behar ditugu. Lehenengo gola horrela iritsi zen. Goruntz.
DIEGO (7.75) (CRACK) Kalitatea poro guztietatik ateratzen zaio. Indartsu
eta jaurtiketa bikainak. Bigoleatzailea. Defentsan pixkat gehiago laguntzea
falta zaio bakarrik.
JOSEBA (7.50) (OBUS) Ezker fina. Gol bikaina, urrutitik, bere hanka
onenarekin. Jokoan asko sartu zen. Asko lagundu zuen atzean eta aurreraka ere
arriskuarekin.
ASTEINZA (7) (TOP) Mourinho-ri gustatuko litzaioke. Ez zen bere onenean egon, baina atzean gogor aritu zen eta aurrera joan
zenean arriskua egin zuen. Seguru goraka joango dela.
DLC (7.50) (PANZER) Killer moduan aritu zen. Ahal zuen moduan erdialdean
lagundu eta aurrean aukerak sortzen. Buruz gola. Konfidantzarako beharrezkoa
zuena. Lastima ezkerrez izandako bi aukera garbiak probestu ez izana.
No hay comentarios:
Publicar un comentario