Larunbat honetan beste garaipen bat lortu zuen Estanko
Mendizabal futbol taldeak. Klausura hasi zenetik, ez dugu partidurik galdu eta
azken jardunaldira arte igotzeko borrokan burubelarri arituko gara oker
handirik ezean.
Sarri
xamar gertatzen ari bazaigu ere, bertaratutako jokalari kopurua ez zen oso
handia izan. Hori dela eta, Barri eta Falop era bat osatuta egon ez arren,
taldeari ahal zuten neurrian laguntzen ahalegindu ziren.
Gure
zazpikoa honako hau izan zen; Ali atepean jarri zen, a ze nolako erakustaldia
egin zuena, Barri eta Espi atzekaldea zaintzen, Dlc, Maurizzio, Popes eta
Eralntz zelai erditik gora. Aulkian Trolebusa, ez hain barrebusa ,eta Falop
geratu ziren. Azken honek jokatzeari uko egin zion bere eskuin zangoko giharrea
era bat osaturik ez baitzuen.
Norgehiagoka ez genuen bat ere gaizki hasi eta
konturatzerako 2-0 aurreratu ginen Erlantzen golei esker. Hala ere, taldeari
lekua hartzea kosta egin zitzaion eta aurkariek zenbait aukera izan zituzten
gola sartzeko baina gura atezainarekin topo egin zuten.
Guk ere gure gol aukerak izan
genituen baina markagailuak ez zuen islatzen zelaiaren gainean gertatzen ari zena.
Gure beste jokaldi on bat oso ondo bukatu genuen. Popesek pase on bat eman zion
Maurizziori eta azken honek 3. gola igoarazi zuen markagailura…
Atsedenaldira horrela
iritxi ginen eta jakitun ginen oraindik zenbait estuasun pasa beharko genituela
eta horrela izan zen.
Bigarren zatian gol aukerak bi
ateetan egon ziren baina azken unera arte ez genuen 4. egin, jokaldi horretan
Trolek erakutsi zuen golak sartzea ez
ziola ahaztu, denbora luzez jokatu gabe egon den arren.
Errealak Cahmpionsarekin amesten
du, GBCk maila eustearekin eta Estankotarrak…
NOR BAINO NOR:
Ali BABA (8) Altxorraaaaaaaaaa, bera gure atezaina izatea. A
ze geldiketak!! Sukram!!
Espi AHURDUN (7,25) Zein dago ahurdun? Je,je.. Defentsan
tinko eta bere alboko sakeak
gehiago probestu beharko genituzke.
Erlantz MVP (8,01) Bere bi golek garaipen bidea asko erraztu zuten.
Maurizzio
HIZLARI (7,5) Besteak entzuteko prest, baina hizlari trebe eta ona. Gol
polita!!
Popes GOGOTSU (7,25) Pase onaaaa eta defentsan nahiko
langile!
Dlc LEMAZAIN
(7,25) Taldearen beharretara egokitu zen.
TroleONGIETORRI
(7,5) Txispa falta bazio ere,
errefentzi argia aurrean izateak talde jokoari zenbaiten laguntzen dio.
P.D:Estatistikak berritu gabe daude, barkatu eragozpenak!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario