2013/02/03

ZAILTASUNEI AURRE EGINEZ!!


   Bigarren partidua eta bigarren garaipena jarraian… ezin hobeto ekin diogu Klausurari. Larunbatean zenbait  eragozpenei aurre egin behar izan genien. Alde batetik atezainak kale egin zigun, Barrikeiten lesioa eta bestalde bertako aizea ufadek eragiten zuten ezegonkostasuna. Guztiari aurre egiteko gauza izan ginen.

   Partiduari berandu ekin genion aizeak porteriak mugitzen zituelako….Merinok  kale egin zigun,eta Maurizzio jarri zen atepean. Egia esan ez zirudien gure atezaina normalean jokalaria dela , ze  a ze nolako erakustaldia!! Zutionek ere bere alde jokatu zuten baina ikusgarriak izan ziren bere geldiketak. 

   Astudi(lo) eta  Dlck sekulako lana egin zuten  eta etengabe borrokan aritu ziren. Barrikeit partidua hasi eta berehala lesionatu zen,  hala ere bere aholkuek ere asko lagundu ziguten. Erlantz euskarri aritu zen, Pablo hiruzango eta Falop alboetan ziuela; Mesi(as) killer aurrelari.
   
   Lehenengo zatian aizearen aurka jokatzea tokatu zitzaigun eta  zelai erdia apenas zeharkatu  genuen. Gogor estutu genituen hortzak eta defentsa lanean  irmo aritu ginen, zenbait momentutan 3 atzelarirekin. Horrela baloiak luze bota eta Mesik kontrolatu kontrerasoan aritu ginen. Horrela aurreratu ginen 1-0. Baina lehenengo zatia amaitzear zegoela 1-1 berdindu ziguten. A ze amorrua!

    Bigarren zatian aizea baretu egin zen baina baloiaren jabetza gehiago izan genuen eta gol aukerak izan genituen. Horrela Falopek, bere bigarren gola kalusuran sartu zuen eta berriro aurretik jarri ginen. Fisikoki estu geunden… tamalez 2-2ko berdinketa!!

    Berriro hortzak atera eta Mesik 3-2 aurretau gintuen. Azken minutuan penaltia egin ziguten eta 4-2koa  Erlantzek igoarazi zuen Matigoxotegi futbol zelaiko markagailura.
    
  Larunbatean hortzak estutu eta erakutsi genituen, zailtasunak zailtasun aurrera egin genuen. Jokalari txikiz osatutako talde irmo eta handia izan ginen.

Nor Baina Nor:

Merino XALBADOR (-2) Non zaude zein zelaitan gu alboan utzita…

Maurizzio IKUSGARRIA (7,5) Gutxitan ikusi dut horrelako erakustaldirik atepean. Handia zentzu guztitan!!

Astudi(lo)  LANGILE (6,75) Fisikoki justu baina oso langile eta lehiakor.

Dlc BORROKALARI (6,75) Dena ez da golak sartzea, lan handia defentsan!!

Barrikeit LEMAZIN (6) Nota bajua gutxi jokatu zenuelako baina beti hor!! Bigarren zatin 5 minutu emankor. Nola duzu hanka?

Pablo KORRIKALARI (6,5) Indartsu eta lehiakor baina etekin handiagoa atera behar dio bere ezaugarriei.

Erlantz  SENDO (6,5) Langile eta aurkarien ateari beti begira.

Unai F HANDIA (7,25) Bi gol, penaltia berari egin zioten… ez da golak egitea bakarrik eragiten duena baizik. Luxua.

Falop LEHIAKOR (6,5) Lehen zatian atzelari, gero aurrelari, hegalari… sufritu zuen baina gozatu ere bai.

P.D:Alkate jauna, estatistikak berritu mesedez!!

No hay comentarios: