Bigarren faseari ondo ekin diogu. Aurrean
izan dugun aurkariak hasieran sustotxoren bat eman badigu ere, garaipenaren
bidea erraz aurkitu dugu eta zelaiarena gainean norbaitek merezi izan badu hiru
punutak lortzea, gu izan gara
.
Talde
orekatua eta jendetsua elkartu gara Klausurako lehenengo norgehiagokan.
Estankovich ateazian aritu, Sara etxean geratu omen da; aztelari Astudi(lo) eta
Oceano, zelai erdian lemazain DLC; Joseba eta Espi alboetan zituela, Falop
aurrelari. Beste behin eta honi buruz ez
dago estatistikarik baina Popes, Maurizzio eta Unai F Mesi(as) kanpoan.
Partidua
hasi eta berehala lehenengo ezustekoa, beraien gola jaso dugu. Kopetak belztu
zazkigu eta lehenengo zalantzak sartu dira. Taldeari lekua hartzea kosta egin
zaio eta minutu dezente igaro dira baloiaren jabetza hartu arte. Orduan taldeak
bere jokoan oreka bilatu du eta gol aukerak iritsi dira. Aukerak bai baina
golari iristea kosta egin zaio.
Unai Fk
sartu du berdinketaren gola eta horrela iritsi gara atsedenaldira. Sentsazioak
ez dira txarrak izan… bigarren zatian jakitun ginen gol aukerak izango
genituela eta zinez izan ditugula eta pare bat baino ez ditugu sartu.
Falopek
erdiraketa baten bidez taldea aurreratu du eta honek lasaitasuna eman digu.
Gero Mesiren bigarrena iritsi da eta garaipena gurea zela argi zegoen. Hala ere
asko erlaxatu gara azkenean eta zertxobait sufritu dugu.
Burua
galdu gabe baina lehenengo urratsa eman dugu ea helmugara iristen garenean
mailot horiari eusten diogun.
Nor baino
Nor:
Astudi(lo) LANGILE (6) Gutxitan etortzen da eta txispa falta
bazio ere langile aritu da.
Oceano IRRIFARTSU (6) Zelai gainean jokalari ona eta talde
dinamikarako izugarria.
Dlc ANTZU (5,5) Aste honetako kremazko bonbak ez zaitu
lagundu… lasaia golak iritsiko dira.
Joseba APAL (5,75) Langile
baina zelai erditik gora gehiago eman
dezake.
Espi SAKON (6) Bandatik ateratzean ia kornerra dugula dela dirudi.
Falop POZIK (6) Lehenengo gola, beste bat ondo anulatu diote,
hori bai a ze gol aukerak
izan dituen.
Maurrzio NEKATUTA (5,5) Fisikoki justu baina maila txukuna
eman du.
Popes KORRIKALARI (5,75) Hegalean gora eta behera baina ia
baloirik ez zaizu iritsi.
Unai F MESI(AS) (6,75) Bi gol eta ez da bakarrik golak egitea sortzen
edo eragiten duen jokoa baizik.
P.D:Gogoratu aldamenekoak hobe giten gaituela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario