Larunbat arratsaldean jokatu genuen partidua ez zen beste norgehiagoka bat. Horren adibidea gutxitan bezala 11 jokalari joan ginela eta gainera garaipenak edo berdinketak mailari eusteko balio zigukeen.
Partiduari gaizki ekin genion oso gaizki. Jokoan genuena asko zen eta horrek lehiakorragoak egin behar gintuen. Ba ez! Gutxitan zelairatu gara horren tentsio gutxirekin… horren adibideak jasotako gol kopurua, lehenengo zatian 5. Egia da aurrean lehenengoak zeudela baina markagailuak ez zuen erakusten bi taldeen joko maila.
Hasi eta berehala 1-0, atzetik, kk!! Egoera iraultzea eta berdintzea lortu genuen Pabloren jokaldi on batekin. Baina pozak gutxi iraun zuen, 2-1 atzetik berriro…. Atsedenaldira 5-1 iritsi ginen. Burumakur...
Bigarren zatian barruan genuen amorrua zelairatu genuen eta liderra estu hartu genuen. Une batean 5-4 jarri ginen eta miraria gerta zitekeela uste izan genuen. Baina ezin izan genuen markagailua irauli eta azkenean 7-5 galdu genuen. Gure golegileak Pablok , Aritzek, Asteinzak gol bana eta Miguelek 2.
Tamalez Klausura 3. mailan jokatuko dugu, bertan ahalik eta lehiakorrenak izaten jarraitu behar dugu gure talde izaera galdu gabe. Partiduak jokatu ahala jakingo dugu zerengatik borrokatu beharko dugun.
Nor Baino Nor:
Ali AHUL (4,5) Eskertzekoa bere jarrera… ez zuen egun onena izan.
Asteinza (5) GOGOTSU Defentsa lanetan irmo, egun onena izan ez bazuen ere.
Montoia (4,75) OCEANO Gogoko dut bere esaldi bat “ tengo muy mal perder” Batzutan hori falta zaigu. Dena beltz ikusi zuen...
Erlantz (4,5) ABREU Larunbaten balioak ez zuen sartu nahi!!
Joseba ( 4,5) ITZALITA Borrokalari baina taldeak zelai erditik gora bere beharra du.
Pablo (4,75) CORRECAMINOS Gora eta behera beti, baloia hanketan duenean batzutan nahasten da
Falop (4,5) ESKAS Lehenengo fasean gutxi eman du.
Estankovich (5,25) GOLEGILE Bi golek MVP balio dute.
Dlc (4,75) AITA Zaletu berriak ekarri zituen partidura, hiru generazio. Penaltia zergatik ez zenuen bota?
Maurizzio (5) NEKATUTA Lehertuta bukatu zuen…
Popes (4,5) NAHIA Nahi du baina baloia duenean kosta egiten zaio.
P.D: Estankotar naiz eta harro nago!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario