Aurreko larunbatean bezala, zelaia ta ordua errepikatzen zen, eguraldia ere nahiko antzekoa eta aurkariak ere sailkapenean goran zauden... baina oraingoan emaitza ez genun errepikatu nahi...ta horatarko asko korritu behar izan genun.
Gure staff-teknikoen esanetara, zelaian Merino izan genun aterpean, Asteinza eta Monto defentsa lanetan, Pablo, Eneko eta Espi zelai erdian majia sortzen ta Josu jokaldiak bukatzen. Aukeraren zain Miguel, Erlantz eta Astu egon ziren.
Partidu hasiera ez zen oso ona izan. Beraiek baloia ondo mugitzen zuten ta gu baloiaren atzetik pasa genun lekua aurkitu arte. Aukerak izan zituzten, ta azkenean eskuadra guztitik beraien lehen gola lortu zuten, Merinok ezer egin ahal izan gabe. Hala ere ez ginen atzeraka bota eta piskanaka lekua irabazten jun eta gure lehen aukerak iritsi ziren... berdinketaren gola lortu arte. Miguelek golera bota, atezainak gaizki gelditu ta Erlantzek oparia aprobetsatu zuen.
Hortik aurrera partidua nahiko berdindua egon zen. Baina beste behin, ta dagoeneko askotan, gehiegitan, pasa zaigun bezala, baloi erraz bat galdu, eta beraien bigarren gola bandejan utzi genien. Oso zaila jarri zan dena, urduritasunak ere agertu ziren, ez geunden ondo jolasten ari, baian azkeneko minututan, Espiren erdiratze bikain batek.... Pabloren burua (plantxan) aurkitu zuen ta berdintasuna ekarri zuen markagailura. Azkenean emaitza justua zelaian ikusitakoaren ondoren.
NOR BAINO NOR:
Meri (6.5): Salbatzailea. A ze geldiketa egin zuen lehenengo zatiaren hasieran...eta bukaerako emaitza ikusita... puntu bateko geldiketa izan zen.
Ateinza (6). Gozada. Beti da gozada bat Asteinzarekin jolastea. Ez dago bere forma onenean baina...quien tuvo retuvo.
Monto (6) Egokitzen: Beste liga batetik dator... ta oraindik ikasi behar du ez dauzkagula 20 urte... baina gure taldearentzat lujo bat.
Miguel (6) Antolatzaile: Beti dabil taldearentzat taktika onenen bila.
Astu (6). Gogotsu. Defentsa lanetan konpetentzia haundia etorri zaio, ala ere bere borrokaz bere papera primeran egiten du. Konfiatza piskat falta zaio baloia anketan duenean.
DLC (6) Insistentzia. Bere burua beti dauka golera begira. Lan haundia eta arriskua beti. Aukera polita izan zuen...
Erlantz (6). Entrenatzen: Poliki poliki hasi da forma artzen...
Espi (6) Karakterra. Borroka gizona. Gauzak ondo edo gaizki egin, ezin zaio gehiago eskatu.
Pablo (6) Kalidadea. Baloia anketan duenean... gauza desberdinak egin dezaken pertsona bakarra da. Gure Zurutuza.
No hay comentarios:
Publicar un comentario