Larunbatean
Matigoxotegi futbol zelaian norgehiagoka garrantzitsua jokatu genuen. Azken
jardunalditan goikaldean sailkatuta dauden taldeen aurka jokatu dugu eta
taldeak bi partiduetan aurpegia eman du. Atzokoan ere aurkaria ez zen nola
halakoa eta beste horrenbeste gertatu zen.
Partidua
ia ordu erdiko atzerapenaz hasi zen, Baten batek Migelen presentzia faltan bota
bazuen ere, ikusgarria izan zen beroketan taldeak erakutsitako giroa. Hori bai,
zalantza handiz zelairatu ginen, hainbeste irrifarrek tentsioa gutxitu
baizezaketen.
Pablok atepean
dituen abileziak erakutsi zituen, Asteinza Gin Tonic eta Espi atzean geratu
zire, DLC euskarri aritu zen, Maurizzio eta Popes hegaletan ; Trolebusa Oseis
II aurrelari. Falop eta Gari aulkia berotzen.
Partidua
hasieratik antzeman genuen partidua ez zela erraza izango. Beste behain
partiduan sartzea kosta egin zitzaigun baina taldea oso lehikorra denez, gol
aukera ere izan genituen. Hala ere 1-0 aurreratu ziren aurkariak baina
Trolebusak beraien atezainaren huts galanta probestuz beti hor dagoela aldarrikatu
zuen.
Bigarren
zatian beraien bigarren golak psikologikoki astindu gintuen eta taldeari burua
altsatzea kosta egin zitzaion. Minutu horiek iraganda, burua altsa eta minutu
onenak jokatu genituen. Berdinketa lortu genuen DLC k ondo probestu genuen
Falopen asitentzia. Baina horrekin ez ginen konformatu eta garaipenaren bila
joan ginen.
Tamalez
ez genuen irabaztea lortu, agian ikusitako ikusita gehiegi zatekeen. Azken
emaitza 2-2 izan zen eta aldagelan zapore gazi gozoa utzi zigun.
Sailkapenari ez diogu gehiegi begiratzen baina ez dugu
ahaztu behar 4 talde jeisten direla eta lehia horretan egongo garela bukatu
arte. Hala ere beroketako giroa ikusita…
Pablo HANDIA (6) Ez, ez da uste duzuena…J atepean jartzen da
ezer esan gabe eta bigarren gola arraroa izan bazen ere, geldiketa onak egin
zituen.
Asteinza
GIN TONIC (5,75) Lekuan egon zen eta zenbait momentutan bere oihuekin taldeari
tentsioa eman zion.
Espi NEKATUTA (5,75)
Horrela zegoen beroketan baina gero partidu on egin zuen.
DLC LEMAZIANA (6,5) Zelaian eta zelaitik kanpo partidak
planteatzean. Gola baina batzutan albora begiratu behar du De Paulak!!
Maurizzio DIARRA (5,75) Aste zaila baina itxura txukuna,
batzutan baloiarekin azkenera iristean erdiraketa atera behar du!!
Popes
LANGILE (5,75) Tokian jokatzen badu txukun. Motoz bidalia polita…
Trolebusa OSEIS II (6) Don Perignonek gola sartu zuen. Gola
sartu eta defentsan kornerretan laguntzen du.
Gari HEMEN (5,75) Azken aldian desagertuta, azldu zen. Ondo
baina batzutan baloia lehenago askatu beharko luke.
Falop TXUKUN (5,75) Fisikoki bere onenean egon ez arren defentsan
ondo eta aurrera begira txukun.
P.D1: Eskerrak Patakonik ez dugula inguruan…
P.D2: Aste bukaera honetan gure aurtzaroko zati bat joan da. ¿Como están ustedesssssss?
No hay comentarios:
Publicar un comentario