2009/02/16

GIRO ONARI EMAITZA HOBEAK ERANTSI BEHAR DIZKIOGU!

Iragan den astebukaeran Estanko Mendizabal futbol7 taldeak Klausura faseko bigarren partidua jokatu zuen. Zapore gazi gozoa utzi zuen norgehiagokak ; alde batetik emaitzak uzten duen atsekabea eta beste alde batetik talde giroak guregan uzten duen bizi poza.

Donostiako Gros auzoan dagoen futbol instalakuntzetara 7 jokalari bertaratu ginen. Jakina da aurten jende kopuruarekin dugun arazoa baina honi beste zerbait erantsi behar zaio mugikor berak jo eta jo aritzen direla ostiraletik larunbatera beste batzuena erabat ixilik geratzen dierenean. Alabaina geundenak geunden eta kito!

Popes atepean jarri zen, mugikorra jo eta jo eta gainera atepean… G handi txikia Stoper lanetan ezarri zioten partidu bateko santzioari muzin eginez, Gari aspaldiko partez gure artera gerturatu zen eta lehenengo zati txukuna burutu zuen. Zelai erdian Astudillo, Julen eta Lisen aritu ziren eta Falop aurrelari. Partidua hasi eta 10 minututara Lander apaiza agertu zen…

Joan zen astean geratu bezala partidua ez genuen bat ere gaizki hasi. Julenek burututako jokladi oso on bat bikainki bukatu zuen eta mutu utzi gintuen.. 1-0 aurreratu ginen eta bazidurien partidua borrokatu ahal genuela eta horrela izan zen. Gure kolkorako honela genion “zergatik ez dugu gaur irabaziko?”.

Baloiaren jabetza aurkariari eman eta berehala ikusi genuen beraien jokalari pare bat 3. maila honek baina joko gehiago zutela. Defendatzea asko kostatu zitzaigun eta gure ipurdiak Popesi hain gertu erakusteak bere arriskua dakar. Honela konturatzerako 2-1 aurreratu ziren eta etsipenak aregotzen hasi zen. Hala ere etsipenak ezin izan zuen gure borrokatzeko borondateraekin… Garik berdinketa igoarazi zuen markagailura eta atsedenaldira berdinketarekin iritsi ginen.

Atsedenaldian gure aurpegiek emitza on bat lortzeko esperantza islatzen zuten eta gogotsu ekin genion bigarren zatiari. Gari atzean jarri beharrean hegal batean jartzea erabaki genuen eta bere ezaugarriengatik zelai metro gehiago behar du, azkarra da bai baina bost metrotan ez du aurkaria maretazerik lortzen, beste batetarako badakigu… Lander apaizak arrazoia zenuen!

Bigarren zatiaren hasieran, taldeak burututako jokaldi on bat Falopek amaitu zuen eta partidu hasieran bezala aurretik jartzea lortu genuen. Arritzekoa baina 3-2 aurreratu ginen. Genuen guztia emateko prest geunden.

Beste behin baloiaren jabetzari uko egin genion eta beraien gol aukerak gero eta nabariagoak ziren, guk ere kontraerasoren bat edo beste burutzen genuen baina ez genuen gola sartzen jakin. Momentu horretan partidua gelditu behar genuen eta polikiago jokatu baina erabat apurtu zen norgehigoka. Honela golak jasotzen hasi ginen azkeneko 5-3 arte. Ze pena genuen guztia eman eta emaitza horrekin bukatzea!

Datorren astebukaeran ez dago partidurik, ihauteriak direla eta. Tamalez hasi dugun bigarren fase honetan ez dugu emitza onik lortu baina taldearen bizi poza aregotu da eta ez da gutxi. Giro onari emiatza onak erantsen badizkiogu…


Nor baino Nor:

Popes OINARRI (5,5) Taldeak zerbait behar badu beti hor dago isil isil lanean… mugikorrari etengabe eragiten dio talde ahalik eta hobekien egoteko. Guztiek zerbait eman behar dugu bakar batzuk dena eman ez dezaten… Atepean txukun!

G Handi txikia SENDO (5,5) Ahal zuen egin zuen bain ez zuen egun onena izan. Galoiak hartrzeko prest!

Gari ONGI ETORRI! (6) Lehenengo zati txukuna. Taldeak behar du bere borroka eta adorea. Zelaia behar du duen potentziarekin aurkariak gailentzeko, hegalean teknika behar da..

Astudillo LANGILE (5,5) Lan eskerga handia baina emitza onik gabe. Defentsa gizona da zelai erdiko jokalaria baino. Baloi arriskutsuak galtzen ditu… Atzealdea sendotzen du.

Lisensiado ANTZU (5,5) Guztiok bezela lan handia egin zuen baina ez zuen golik sartzea lorti bi gol aukera garbi izan arren. Joan zen astebukaeran sartu al zituen guztiak?

Julen MVP (6,25) Gola, jarrera, inplikazioa… hauxe da ikusi nahi dugn jokalaria! Bere Joko maila goruntz doa. Bejondaizula!

Falop POZIK (5,5) Honela iritsi zen Falop partidura, eguna ezin hobeto hasi baitzuen. Ahal zuena egin zuen eta gainera gola sartu zuen. Denak nola ospatuko zuen adi eta konturatu ez bazineten ere ospakizunak bere mezua bazeraman…

Lander TALDEKIDE (5,5) Berandu abisatu genion eta eta berandu iritsi zen. Oraingoan ere Gominga utzi al zenuen gurekin jokatzegatik?. langile fina baloiarekin zailtasunak baditu ere askok bezala.

P.D:Para saber hablar es preciso saber escuchar (Plutarco)

19 comentarios:

Anónimo dijo...

Kaixo ekipo!

Asko gustatu zaizkit lehengo asteko partiduari buruzko komentarioak... egia da, hobe da zelai gainean hitz egitea!

Badakit Astelehena dela baina iada partiduaren ordua jarri dute. Larunbatean 15:00etan ZUBIETAN.

1.-FALOP
2.-...


P.D: Larunbatean berrestu nahi nuke Gola sartzearena ez zela kasualitatea izan... Alabaina nahiago dut taldeak irabazi eta nik golik ez sartzea eta zuk?

Anónimo dijo...

Goming:
Aupa jende, blog hau Polloe bezain hilda dago.
Badaezpada idazten dizuet jakinarazteko larunbatean bartzelonara noala eta beharrean ezin izango det zuekin jolastu.
Ea emaitza ona lortzen duzuen.
Ongi izan!!

Trole dijo...

Ni duda naiz,

Ez dakit seguru ahalko dudan, astean zehar informatuko det.

Beste asuntu bat...

Talde afaritxo baten beharrean gaude, ponemos fecha?

Nik Otsailak 13 ostirala proposatzen det. Data danboraz jartzen badegu jendeak errexago edukiko du.

Konbokatoria:

1- Falop
2- Trole???
3-

Anónimo dijo...

Ze ordu txarra...ea nire partidua baino lehen joan nahiteke...

Gorka dijo...

Lop horrela gara..aste batean komentario pilo batzuk te beste batean inor ez...badirudi jendea bereganatu zun partidua oso ondo jeje..

Printzipioz zubietan egongo naiz...

1.-FALOP
2.-POPES
3.-
4.-
...


p.d: Pujolen fitxaketa ofiziala egingo dugu gaur bertan...ea etor daiteken larunbatan.

p.d: Ianluk lo de la cena perfect...revisa la fecha porque como no hagamos un viaje hacia atras en el tiempo chungo no?

Gorka dijo...

Email mandado por Gure Sport:

"Sanción económica de 3 euros por no presentar el acta oficial del torneo en el último partido de su equipo. Gure Sport"

Vaya banda de recaudadores!!

Anónimo dijo...

hemen maurizzio!!!

k pasa team!!!
nik oraindik ez dakit neskekin ze ordutan izango dudan partidua, baina supongo juteko moduan egongo naizela!!
Afariarena perfekt!!!
Ah!!!!!
ese espiritu hay k rekuperarlo, y k mejor k ganando larunbatean?
Lop, artikuloa os ondo zegoen, pero al haber parón, jendea ez da sartu:(
Ondo izan!!!!!!1.-FALOP
2.-POPES
3.-Maurizzzio??? kasi fijo baietz

Anónimo dijo...

Epa Team!

Maurizzio ikusi dudanez oraindik Copiar/pegar ez duzu guztiz menperatzen....

Ba bai, 3 eurotako santzioa jarri digute eta erantzun diet esanez onartzen dugula baina larunbatean ez zegoela ur berorik aldageletan...

Pujol Martiri fitxa gaur egingo diogu.

konbokatoria:
1.-FALOP
2.-POPES
3.-Maurizzzio??? kasi fijo baietz
4.-Trole?

P.D: Iganderako bozka abertzaleak behar ditugu...

Trole dijo...

Bueno, afaria Martxoak 13 esan nahi nuen.

Igandean notatu dedila taldean zinegotzi bat daukazuela!!

;)

Trole dijo...

Berri berriak!

Trole prest eta Gari ere!!

1.-Falop
2.-Popes
3.-Maurizzzio??? kasi fijo baietz
4.-Trole
5.-Gari

Anónimo dijo...

jode, tengo partido neskas a las 15.30 usurbil, aber como andamos, agian me largaré un poko antes.k kasualidad!!!!
maurizzio

Anónimo dijo...

apa ekipo!!
astu eta julen partidurako prest.
1.-Falop
2.-Popes
3.-Maurizzzio??? kasi fijo baietz
4.-Trole
5.-Gari
6.-Julen
7.-Astu

Anónimo dijo...

maurizzio se ofrece de goal keeper

Segun vaya el tema me quedaré todo el mach o no, fale?
Si hay txandal de portero, wai, Ah!!Lop, unas rodilleras de sobra tienes???je,je

Anónimo dijo...

Goming:
Jode maurizzio, como suena eso de las rodilleras.
Los de gehitu las usan mucho para ....sela.
Bueno, zorte on partiduan.
Trole lehendakari!!

Trole dijo...

Bueno,

ez dakit nola ibiliko gean jendez.

Falta saber kosas de algunos..

Zein da goming? ando un poco muztio...

Larunbaterako jendea behar badegu gure lagun zahar bat gurekin jolasteko prest dago.

1.-Falop
2.-Popes
3.-Maurizzzio??? kasi fijo baietz
4.-Trole
5.-Gari
6.-Julen
7.-Astu
8.-(Lagun zaharra) - behar badegu


du Ron?
Gazta?
Meri?
Pujol?

Anónimo dijo...

Aupa Team!

Momentuz:
1.-Falop
2.-Popes
3.-Maurizzzio??? kasi fijo baietz
4.-Trole
5.-Gari
6.-Julen
7.-Astu
8.-Pujol
9.-Gazta?

Miguelek ez dut uste erregionalek partidua baitute, Meri ez eta Espi ezte ere....

Taldekide batzuk DANAONAn bazkalduko dugu gero partidura joateko, agertu nahi duenarentzat 13:00etan Jatetxean . DANAONA Lasarteko hipodromoaren parkingean dagoen jatetxea da. Aio eta izan zoriontsu!

P.D:Maurizzio "las Rodilleras nire esku..." eta jaboia Popesek? Como sea como el de la temporada pasada! Elurra teilatuan......

Trole dijo...

nola? 13tan bazkaldu? Eta 15tan partidua? Ze gaude txoratuta? Bazkaltzen bukatzerako 14ak edo gehio. Gero partiduan denak barriletes.

Gorka dijo...

No se trata de comer se trata de picar algo hombre!!
Algo ligero...pero no es obligatorio ir jeje

Meri confirma su NO asistencia...yo habia tanteado a Borja pero no ha dado señales d vida asi q no hay goalkeeper...

GOAZEN ESTANK!!

Gorka dijo...

Konbokatoria def??:

1.-Falop
2.-Popes
3.-Maurizzzio (medio tiempo??)
4.-Trole
5.-Gari
6.-Julen
7.-Astu
8.-Pujol