2009/02/09

IKASLEEK IRAKASLEA IRABAZI ZUTEN...

Urtarrilaren amaierarekin batera. Estanko Mendizabal futbol7 taldeak bigarren faseari ekin zion. Denboraldi honetan emaitza onak eduki arren, bada taldeak denboraldi osoan daraman gainzama, jokalari kopuru eskasarena. Hori dela eta zazpi taldekide joan ginen Gros auzoan dagoen futbol zelaira, Pujol Marti ere iada taldekide kontsideratzen baitut.

Aldez aurretik begiratuta gogoz hartzen den norgehiagoka horietakoa zen. Alde batetik fase berri batek sortzen duen poza, ilusioa, itxaropena eta beste alde batetik aurrean genuen taldea Amara Berri K.Ean, guk entrenatutako zenbait jokalariz osatua zegoen.

Bertaratu ginenak, Merino atepean, G handia eta Astudillo Stoper lanetan, Pujol Marti zelai erdian, Espi eta Falop ezker eskuinean eta Mortensen aurrelari. Jakitun ginen zein talde genuen eta partidua luze egingo zitzaigula eta tamalez horrela izan zen…

Hasieratik baloiaren jabetza gure aurkariena izan zen. Tokiak hartuta txukun egin genuen gure atearen zaintza. Gure kontraerasoek arrisku handia sortzen zuten eta konturatzerako 2-0 aurreratu ginen Trolek duen gol sena berriz agerian utzi baitzuen. Lehenengo zatia amaitu aurretik 2-1ekoa sartu ziguten eta gu estu hartzen hasi ziren… Ordurako Pujol Martik eta Falopek txartel ori bana ikusi zuten.

Bigarren zatia hasi eta berehala Alvaro Anzak berdinketa jarri zuen; ondarrez eraikitako dorrea aizeak eraman zuen. Gol hau jasotzeak zama handia izan zen guretzat eta psikologikoki asko eragin zigun. Momentu horretan noraezean ibili ginen , aurkariek egoera probestu zuten markagailua iraultzeko.

Galtzen gindoazen, zangoek gero eta gehiago pisatzen zuten ...une horretan G handiaren txartel gorria iritsi zen. Egia da partidu osoa koskobiloak ikutzen aritu zirela baina ezin gara honelako probokazioetan erori. Jokalari bat gutxiagorekin oso zaila zen puntaren bat eskuratzea. Ondorioz, beste gol bat jaso genuen eta 4-2 aurreratu ziren.Partidua erabakita zegoela zirudien baina azken minutuetan Espik gola sartu zuen defentsaren laguntzari esker eta 4-3ko igoarazi genuen markagailura eta partidua estu jarri zen. Azken minutuan bi korner atera genituen baina ez genuen berdinketa egiterik lortu.

Lehenengo fasean lortutako emaitzak iragana dira. Aurrera begira jarri behar dugu eta denboraldi erdiko lana berrestu. Horretarako datorren astebukaeran beste aukera bat izando dugu. Tamalez astebukera honetan…

Nor Baino Nor:

Merino GOGOTSU (4,5) Partidua jokatzeko irrikitan zegoen eta guztiok bezela azkenean galtzearen penaz joan zen. Ahal zuena egin zuen…

Astudillo KILI KOLO (5) Fisikoki ez zegoen egoera onean eta dezente nabaritu zuen. Taldearekin inplikatuta, etengabe borrokatu zen.

G Handia TXIKI (3,5) Zelai gainean akatsak egitea zilegi da, baina horrelako jarrera ez! Beti? “la veteranía es un grado?”…

Pujol Marti TALDEKIDE (5,75) Taldea antolatzen aritu zen eta zenbait momentutan galoiak hartu zituen. Partidu dezente daramatza gurekin, beti laguntzeko prest! Fitxa egingo al diogu behar dugunean deitzeko eta arazorik ez izateko?

Espi BADATOR (5) Kirola egiten hasi omen da Logroñokoarekin egiten duenaz aparte. Bere besoetatik gure aukerarik onenak atera ziren. Guztiz etortzen bada…

Falop LANGILE (5) Ahal zuena egin zuen baina beti bezala defentsa lanetan aurkaria gailendu zitzaion. Fiskoki ez dago partidu osoa erritmo altuan jokatzeko.

Trole MAITEMINDUTA (6,5) Datorren larunbatean da San Valentin eguna baina golarekin zein nolako hartu eman polita duen. Pena da atzera jokatu behar duenean baloi arriskutsuak galtzen dituela.

P.D: Hay que estudiar mucho para saber poco (Charles de Montesquieu)

14 comentarios:

Anónimo dijo...

Aupa gende, Lander naiz. Atsegin ditut Falopen komentarioak eta ahal dudanean irakurtzen ditut.
Hemendik aurrera geihagotan egongo naiz prest zuekin jolasteko behar duzuenean, ze printzipioz ez errealeko partiduetara ez naiz joan behar.
Animo estanko, dale dale!!!
P.D.:copy pastereko mezua(ea noiz deitzen didazun parrandaren bat botatzeko!!)

Anónimo dijo...

landerxu!!!!!!

hori hori, zu lasai, zurekin kontatzen dugu, bai futbolean eta bai juerga izugarriak egiteko!!!
Eso es hacer grupo!!je,je
Animo talde, badirudi partidu nahasia izan zela, baina, hau hasi besterik ez da egin!!!
Copy paste!!!!!!

Anónimo dijo...

Lop!!!!!!

konturatu zara, zure media 4,75 dela?
viciosillo!!!!!je,je

MAURIZZIO

Trole dijo...

jejejeje

4.75 bai, baina bere buruari erreklamatu behar dio... mal asunto!

Anónimo dijo...

Poco nota me parece para los pelotazos que recibí y lo herido que se me quedó el orgullo.

Este finde no estoy aqui chavales, estoy en ROMA. Un abrazo MARICAS.

Trole dijo...

Kaixo elements,

Salvo milagro Bigol no podrá asistir.
Dios!! hau pena!!
Se interrumpe la racha goleadora.

Anónimo dijo...

Ea KONBOKATORIA HORI!!

MAURIZZIO prest,

Anónimo dijo...

EPA!

Larunbata 17:30 Grosen..

1.-MAURIZZIO
2.-FALOP
3.-...



P.D:Gaztari partidu bateko zigorra ezarri diote...Dale Estanko dale,dale!

Trole dijo...

Baina beste baten fitxakin jolastu dezake. ez?

Anónimo dijo...

bai

Spirou dijo...

Aupa chavales!!

Amara Berri K.E. Regional juega a las 16:00h. en Lezo, o sea que me resulta un tanto difícil llegar a jugar.

Sólo me escaparía de allí en el hipotético caso de que fueramos ganando 3-0 sobre las 17:00h., o sea, 10 min. después de haber empezado la segunda parte.

Por ahora, no contéis conmigo.

Un saludo!

Anónimo dijo...

ok! etor dadila
1.-MAURIZZIO
2.-FALOP
3.-G HANDI txikia...

Anónimo dijo...

Kaixo taldekideaok!

Astebukaera honetan ere gauzak larri: popes ez dator, Miguel ere ez, trole ere ez, Merik ezin du... Zer dakigu Astudillo, Espi eta Julenez eta Gari? Landeri ere abisatu beharko diogu... Beno aio eta izan zoriontsu!

Trole dijo...

Bueno, Gari badoa, igual juxtu iritsiko da, Popes azkenean ere joango da:

1.-MAURIZZIO
2.-FALOP
3.-G HANDI txikia...
4.-Gari
5.-Popes