Larunbata egun zoragarria zen. Eguzkitsu zegoen eta hego aize ukitua bazegoen ere, futbolean ondo aritzeko ez zegoen inongo aitzakiarik. Eguerdia ezin hobeto hasi genuen, Danaona jatetxean bazkaldu eta mokautso bat jan eta gero Zubietara urbilduz. Bazkaldu genuen tokiaren izenak ondo islatzen du bertan gertatu zena. Alde batetik bazkaria ona eta beste alde batetik mahai ingurua osatzen zuten gizonak oso lagun onak dira. Bejondeizuela!
Gipuzkoar hiriburuko taldeak entrenatzen duen instalazioetara garaiz iritsi ginen. Gure aurrelariak 9 zenbakia zuen parkinean kotxea utzi zuen, Maurizzio eta Falop 11. zenbakian… harro utzi genituen gure kotxeak bertan, baina zelai gainean ikusitakoak benetako errealitatera itzularazi gintuen.
Bertaratu ginenak guztira 9 jokalari izan ginen. Gure artean bazegoen kamisetaren koloreari begiratu gabe jokatzeko prest dagoen tronpeta jole bikaina... garaiz iritsi ginenez denbora dezente izan genuen ondo berotzeko eta partidua ahalik hobekien hasteko… Alabaina luze egin zitzaigun beroketa aldia eta partidua zer esanik ez!
Geunden jokalariak zeintzuk ziren kontuan hartuta ez genuen hasierako 7koa ondo aukeratzen jakin. Gauzak zentzuz egin behar dira eta futbolean zentzu eta orekak elkarrekin joan beharko lukete. Gauzak sarri esateagatik ere gizakia behin eta birritan harri berarekin topo egiten du. Maurizzio jarri zen atepean, 6 gol jaso arren partidu txukuna burutu zuen, kontuak hortik atera! Atzean Astudillo eta Pujol Marti hasi ziren, Falop eta Popes hegaletan, Julen euskarri eta nola ez Ian Luka aurrelari, badugu Oseisen oinordekoa izan nahi duenik. Gari eta Trompeta jolea kolore morea aldenduz albo batean geratu ziren.
Hasieratik taldeak ez zekien nola jokatu behar zuen. Lerro hauek baliatu nahi nituzke presioa egiteari buruz uasnartzeko. Nire ustetan presioak gure zelaian hasi behar du eta gure aurrelaria hor hasi behar da estutzen. Hiru lerroek gertu egon behar dute. Honela presio ez da norbanakoa talde osoaren baizik. Zertarako balio du 3k presio egotea aurkariaren zelaian gure defentsa gure arean badago? Zulo erraldoia dago aurre eta atzekaldearen artean.
Bestalde zelai erdian jokatzen dugunok taldea orekatu behar dugu. Pibotea ez da bigarren aurrelaria eta ezin ditugu gure jokaldiak 4 jokalarirekin goian bukatu… baloia galtzen badugu akabo! 2 jokalari soilik geratzen zaizkigu atzean. Beti aldarrikatu izan dut talde izaeran dagoela gure indarra.
Partidua orohar eskasa izan zen gure aldetik. Atsedenaldirako 2-0 galtzen genuen eta gure jokoak zentzu gutxi erakusten zuen eta okerrena taldearen alde psikologikoa okerrera doala… Bigarren zatian Garik egindako jokaldi batek 2-1 jarri zuen eta nahi genuen baina ezinezkoa zen. Golak jasotzen hasi eta hegoaziea basamortuko bero itogarri bilakatu zen. Bi gol jarraian sartu genituen eta 5-3 ez zen emaitza txarra ikusitakoa ikusita. Azken gola sartu ziguten, hobe dugu azken jokaldiaz ahaztea.
Iragan dugun astebukaera honek aldaketa nahaia ekarri omen du gure ingurunera. Azkenean ez dakit egoera guztiz irauliko den ala ez… Argi geratu dena, gure futbol7 taldeak azken asteetako inertzia eta emaitza txarrei buelta eman ezinik gabiltzala, gure kasuan ez da aldaketa handirik egon, datorren astebukaeran…
Nor Baino Nor:
Maurizzio BATMAN (5) Taldeak sei gol jasotzea eta atezaina MVP izatea… merituzko geldiketak egin zituen. Merino faltan botatzen zaitugu!
Astudillo GOGOTSU (4) Gogoz etortzen dela ezin ukatu baina batzutan pultsazioak gutxitu behar dira eta erabakiak lasai hartu. Zure indarrrari etekin gehiago atera behar diogu.
Pujol Marti GORA BEHERATSU (4) Ezagutzen dugunok badakigu zenbat maite duen berotasuna. Ez dago aitzakiarik defentsan nahiko ongi baina baloia hanketan zuela ez zuen asmatu; orekaren zama?
Julen LARRI (4) Bere tokia ez da euskarria. Saiatu zen eta ahal zuen egin zuen baina tokia zaintzea kostatu zitzaion. Taldearen mailan.
Popes GOLEGILE (4,25) Ahalegindu zen baina bukaerarako desesperatuta zegoen taldearen jokoarekin… ekarritako afizioak zenbateraino lagundu zion?...
Ian Luka JOKOZ KANPO (4) Honela iragan du astebukaera osoa tamalez… Izan zuen aukera garbia ez zuen probestu. Lan eskerga handia.
Arpa Jolea STAR SYSTEM (4,25) Beste Jokalari mota batzuekin hobeto egokitzen da. Sakontasuna eman baina ipurdia agerian utzi zigun.
Gari BEHARREZKOA (4,5) Taldeak bere borrokarako ahalmena duen jokalari gehiago behar ditu. Ezaugarri antzekoak genituen jokalari asko geunden. Taldeari indarra eta sakontasuna ematen dio, zenbait momentutan anarkiko xamarra bada ere.
Falop GUSTORA (4) Bazkarian bai baina azken aldian zelaiaren gainean gozatu ezinik dabil.
P.D:En el fondo son las relaciones con las personas lo que da valor a la vida (Guillermo von Humnbolt)
12 comentarios:
MAURIZZIO
benga ekipo!!!!!!!!
Hurrengo astean empieza la remontá!!!!!
Partidu arraroa izan zen, baina bueno, pixkanaka gora!!!!!!
Erreala 1ean!!!je,je
Partidua:
Larunbata 20.15 Mati.
1.-Barrebusa... barkatu, Trolebusa.
2.-
kAIXO TEAM!
1.-Barrebusa... barkatu, Trolebusa.
2.-Falop
3.-
1.-Barrebusa... barkatu, Trolebusa.
2.-Falop
3. MERI (se va si O SI)
P.D. Con MUCHAS GANAS...
1.-Barrebusa... barkatu, Trolebusa.
2.-Falop
3. MERI (se va si O SI)
4.-G Haundia
....animo que ya faltamos menos...
1.-Barrebusa... barkatu, Trolebusa.
2.-Falop
3. MERI (se va si O SI)
4.-G Haundia
5. Maurizzio
Jode estamos escuetos en los comentarios eh...
Lop 100% de acuerdo con la kronika..
1.-Barrebusa... barkatu, Trolebusa.
2.-Falop
3.-MERI (se va si O SI)
4.-G Haundia
5.-Maurizzio
6.-Popes
p.d: solo lo dejo caer eh...la real juega el domingo a las 5...e ikasbide esta a 150 mt...es una ecuacion fazil...
1.-Barrebusa... barkatu, Trolebusa.
2.-Falop
3.-MERI (se va si O SI)
4.-G Haundia
5.-Maurizzio
6.-Popes
7.-julen
8.-astudillo
espi seguruena ez dela etorriko.
neregatik igandeko plana d.p.m,nirekin kontatu
Epa!
Ekipo de lujo!! Gari eta Barrilete? ...Igandean Bruesaren partidua dut. Dale Bruesa, dale,dale!!
Bueno, azkenik:
Gari badator eta Du Ron ez.
Beraz:
1.-Trole
2.-Falop
3.-Meri
4.-G Haundia
5.-Maurizzio
6.-Popes
7.-Julen
8.-Astu
9.-Gari
Dirudienez konbokatoria osatua. Ez da fitxaketarik behar.
Igandean nik ezin det bazkaldu, beste konpromezu bat daukat.
Aiooooooo
Olvidar la bazkari...
Vale!
Pero con la cenita pal dia 13 que pasa?
Animatzen gea o zer?
Publicar un comentario