2013/05/12

ZORIONAK GUZTIOI!!

  Orokorrean igande goizean jokatzen dugunean taldeari tentsioa faltatzen zaio. Lekua hartzea kosta egiten zaigu eta horrela partiduak irabaztea askoz neketsuagoa da...
 
  Ali ilegala atepean jarri zen,benetan txalotzekoa da  denboraldiaren bigarren fasean erakutsi duen inplikazioa eta jarrera. Montoia eta Espi atzeko lerroan; Erlantz, Popes eta Joseba zelai erdian; Trolebusa beti bezain barrebusa aurrelari. Barrilete eta Falop nahiko larri iritsi ziren eta aulkian geratu ziren.
 
 
  Partiduari ez genion bat ere ondo ekin, lekua ezin harturik eta nola jokatu ez genekiela. Hasi eta berehala aurkarien gola, azken aldian maiz gertatzen ari zaigun bezala berriro atzetik markagailuan. Garaipen beharrak eragiten zuen tentsioari,markagailuarena eransten badiogu...
 
 
  Taldeak borrokan jarraitu zuen burua makurtu gabe eta berdintzea lortu zuen Erlantzen gol bati esker. Hala ere,pozak gutxi iraun zuen, beste gol bat jaso baikenuen. A ze amorrua!!
 
 
  Orduan gure aldeko lehenengo penaltia adierazi zuen epaileak. Espik galoiak erakutsi eta duen lehiakortasuna agerian utzi zuen baloia hartuz!! Berdinketa ia atsedenaldian.
 
  Bigarren zatian beste horren beste... aurkariek 3. gola eta berriro ere atzetik. Beste penalti bat alde eta Espik Mvp aldarrikatuz baloia hartu eta bere bigarren gola eta berdinketa markagailuan 3-3.
 
  Minutuak aurrera eta gol bat behar genuen igoera lortzeko. Orduan Josebaren ezker zangoak baloia astindu eta atezainaren laguntzaz
atea zulatu zuen. Oraindik minutu batzuk falta ziren baina zorionez horrela bukatu zen partidua.
 
  Zelairen gainean aurkari txikirik ez dagoela berretsi da igande honetan. Asko sufrituta garaipen handia lortu dugu, hurrengo denboraldian 2. mailan egoteko aukera emango diguna.Orain kopari ekingo diogu igoerak eragiten duen pozaz...
 
Nor baino Nor:
 
Ali MADE IN EUSKADI (7) Euskadi/Euskal Herriko kamisetarekin gure atea defendatzen eta oso inplikatuta.
 
Espi GOSEZ (8) Inplikatuta era bat eta bere indarra taldearen mesedetan jartzen duenean... aurtengoa zure urtea!! Gainera 2 gol!!
 
Montoia BELDURREZ (6,5) Normala da lesio batetik atera berria baita. Talde izaera indartzen asko laguntzen du. Mila esker negro!!
 
Erlantz GOLEGILE (7) Golak arnasa harzten utzi digu, aurrera begira atea begiz hartzen du baina bizkarra deskiudatzen du.
 
Joseba UMIL (7) Hitz gutxiko gizona baina bere jaurtiketek porterira zuzentzen badira...
 
Popes ASTORATUTA (6,5) Langile baina gauza bategatik edo besteagatik errazegi ateratzen da partidutik.
 
Trolebusa AURRELARI (6,5) Lana eta gogoa. Bigarren lerroarekin lehenago jokatu beharko luke.
 
Estankovich GALDUTA (6,75) Horregatik iritsi omen zen hain larri. Lemazain ona taldea orekatzen asko laguntzen du.
 
Falop BORROKALARI (6,5) Gogotsu baina batzutan burua gorputza baina azkarrago doa.
 
P.D: Bigarren mailan izango gara hurrengo urtean baina lehenengo mailako afizioa dugu. Zuei ere mila esker!!

7 comentarios:

pablo dijo...

zorionak ekipooo!!! a ze poza!!! paregabea.

espi dijo...

oso ona lop


guazennnnnnnnnnnnnn bigarren mailara


ZORIONAK EKIPO!!!!!


Anónimo dijo...

Zorionak guztioi!!!!!
Maurizzio

Trole dijo...

Aupa Stankers!!

Klub bat baino askoz gehiago!!

Spirou dijo...

Zorionak denoi!!!
Gure lehenengo igoera zelaietan landuta eta merezita.

P.D.: Falop, partida hontako nire nota gehiezkoa.

Espi dijo...

Miguel zure nota ondo dago jarrita, gutzigo ez dezu merezi.

GORA ESTANKO!!!

Espi dijo...

Miguel zure nota ondo dago jarrita, gutzigo ez dezu merezi.

GORA ESTANKO!!!