Orokorrean igande goizean jokatzen dugunean taldeari tentsioa faltatzen zaio. Lekua hartzea kosta egiten zaigu eta horrela partiduak irabaztea askoz neketsuagoa da...
Ali ilegala atepean jarri zen,benetan txalotzekoa da denboraldiaren bigarren fasean erakutsi duen inplikazioa eta jarrera. Montoia eta Espi atzeko lerroan; Erlantz, Popes eta Joseba zelai erdian; Trolebusa beti bezain barrebusa aurrelari. Barrilete eta Falop nahiko larri iritsi ziren eta aulkian geratu ziren.
Partiduari ez genion bat ere ondo ekin, lekua ezin harturik eta nola jokatu ez genekiela. Hasi eta berehala aurkarien gola, azken aldian maiz gertatzen ari zaigun bezala berriro atzetik markagailuan. Garaipen beharrak eragiten zuen tentsioari,markagailuarena eransten badiogu...
Taldeak borrokan jarraitu zuen burua makurtu gabe eta berdintzea lortu zuen Erlantzen gol bati esker. Hala ere,pozak gutxi iraun zuen, beste gol bat jaso baikenuen. A ze amorrua!!
Orduan
gure aldeko lehenengo penaltia adierazi zuen epaileak. Espik galoiak erakutsi
eta duen lehiakortasuna agerian utzi zuen baloia hartuz!! Berdinketa ia
atsedenaldian.
Bigarren
zatian beste horren beste... aurkariek 3. gola eta berriro ere atzetik. Beste
penalti bat alde eta Espik Mvp aldarrikatuz baloia hartu eta bere bigarren gola
eta berdinketa markagailuan 3-3.
Minutuak
aurrera eta gol bat behar genuen igoera lortzeko. Orduan Josebaren ezker
zangoak baloia astindu eta atezainaren laguntzaz
atea zulatu zuen. Oraindik
minutu batzuk falta ziren baina zorionez horrela bukatu zen partidua.
Zelairen
gainean aurkari txikirik ez dagoela berretsi da igande honetan. Asko sufrituta
garaipen handia lortu dugu, hurrengo denboraldian 2. mailan egoteko aukera
emango diguna.Orain kopari ekingo diogu igoerak eragiten duen pozaz...
Nor baino Nor:
Ali MADE IN EUSKADI (7) Euskadi/Euskal Herriko
kamisetarekin gure atea defendatzen eta oso inplikatuta.
Espi
GOSEZ (8) Inplikatuta era bat eta bere indarra taldearen mesedetan jartzen
duenean... aurtengoa zure urtea!! Gainera 2 gol!!
Montoia
BELDURREZ (6,5) Normala da lesio batetik atera berria baita. Talde izaera
indartzen asko laguntzen du. Mila esker negro!!
Erlantz
GOLEGILE (7) Golak arnasa harzten utzi digu, aurrera begira atea begiz
hartzen du baina bizkarra deskiudatzen du.
Joseba
UMIL (7) Hitz gutxiko gizona baina bere jaurtiketek porterira zuzentzen
badira...
Popes
ASTORATUTA (6,5) Langile baina gauza bategatik edo besteagatik errazegi
ateratzen da partidutik.
Trolebusa
AURRELARI (6,5) Lana eta gogoa. Bigarren lerroarekin lehenago
jokatu beharko luke.
Estankovich GALDUTA (6,75) Horregatik iritsi omen zen
hain larri. Lemazain ona taldea orekatzen asko laguntzen du.
Falop
BORROKALARI (6,5) Gogotsu baina batzutan burua gorputza baina azkarrago doa.
P.D:
Bigarren mailan izango gara hurrengo urtean baina lehenengo mailako afizioa
dugu. Zuei ere mila esker!!
7 comentarios:
zorionak ekipooo!!! a ze poza!!! paregabea.
oso ona lop
guazennnnnnnnnnnnnn bigarren mailara
ZORIONAK EKIPO!!!!!
Zorionak guztioi!!!!!
Maurizzio
Aupa Stankers!!
Klub bat baino askoz gehiago!!
Zorionak denoi!!!
Gure lehenengo igoera zelaietan landuta eta merezita.
P.D.: Falop, partida hontako nire nota gehiezkoa.
Miguel zure nota ondo dago jarrita, gutzigo ez dezu merezi.
GORA ESTANKO!!!
Miguel zure nota ondo dago jarrita, gutzigo ez dezu merezi.
GORA ESTANKO!!!
Publicar un comentario