2011/11/20

BIGARREN MAILAKO GARAIPENA!

Ausnarketa egunean, Estanko Mendizabal taldeak norgehigoka garrantzitsua zuen. Cesar Benito futbol zelaian sailkapeneko azken sailkatuaren aurka jokatu zuen. Partidu hauetan normalean galtzeko asko izaten dugu eta irabazteko gutxi. Zorionez taldeak aurten erakusten ari den maila onari eutsi zion.

Larunbatean jokalari kopuruz nahiko larri baguenden ere, nahiko ondo erantzun genion egoera honi, talde handi handi bat bezala. Atezain bat fitxatu genuen eta gainontzekoak taldekideak izan ginen.

Gure zazpikoa honako hau izan zen: Atepean Aldapekok ekarritako bermeadun atezaina, Espi eta Asteinza atzean oso sendo aritu ziren, zelai erdian eta taldearen gidaritza Aldapeko Impugneitorrentzat, Joseba eta Falop hegaletan eta Maurizzio golegilea aurrelari. Estankovich larri larri iritsi zen eta Popesek ia beti bezala beroketa saioa luzatu zuten.

Partidua hasi eta futbol zelain lekua hartzea kosta egin zitzaigun. Gure zelaian hasi genuen gure presioa, eta agian aurkariari bere jokoa egiten utzi genion. Ikuskizun zegoen zer gertatuko zen. Bi taldeen artean ez zegoen alde handiegirik eta inork ez zuen golik sartu; aukera onak izan baziren ere.

Atsedenaldira berdinketarekin iritsi ginen. Bigarren zatian burua galdu gabe garaipenaren bila joan behar genuela hitz egin genuen. Oso ondo ez genuen hasi eta une batean markagailuan atzetik jarriko ginela uste nuen. Baina une horretan, taldeak burua altsa zuen eta Mauruzziok eta Josebak egundako jokaldia egin zuten; azken aldian egiten ari den bezala atea zulatzen asmatu zuen Maurizziok. Taldeak arnasa hartu zuen eta aurkariek aurrera egin behar zuten eta guk hutsune horiek probestu.

Edozein gauza gerta zitekeen, baina Espik Falopen pase bat jaso eta gero lasaitasunaren gola sartu zuen. A ze poza! Garaipena bideratu genuen. Taldeak aurtengo mailari eutsi zion eta edozein egoeretan leihakor izan daitekeela erakutsi zuen. Horregatik zorionak guztioi! Gogora ezazue zein den nire futbol axioma…

Nor Baino Nor:

Atezaina MILA ESKER (7) Gurekin jokatzera etortzeak, lasaitasuna ekarri zigun. Geldiketa onak egin zituen.

Asteinza HORMA (8,25) Atzekaldea sendotu zuen eta taldeak asko eskertu zuen. Defentsa izateko luxu handia!

Espi GORUNTZ (8,25) Atzean oso sendo eta ahal izan zuenean gora iritsi zen. Golegile!

Aldapeko LEMAZAINA (8) Eneeeeeee…..ko! ardurak hartzen ari da futbol zelaian eta futbol zelaitik kanpo.

Joseba IMPLIKATUTA (8,25) Enekoren azpilemazaina. Zenbait momentutan taldearen ardura hartu zuen.

Popes PIXKANA (7,5) Langile eta ia golegile… korrika egitera joango al gara?

Maurizzio GOLEGILE (8) Gola sartzen asmatu zuen, baina beste jokaldi batzutan ez zuen asmatu.

Falop HOBETO (7,5) Fisikoki hobeto, taldearen mesedetan lan egin zuen.

Estankovich LARRI (8) Iritsi zen, eta erritmoa hartzea kosta egin zitzion. Zenbait unetan taldeari falta izan zitzaion ausardia erakutsi zuen.

P.D1:Talde izaeran dago gure indarra.

P.D2: Gu ikustera etorri zinetenei MILA ESKER!

15 comentarios:

espi dijo...

falop, esto si son puntuaciones te estaré vigilando la prosima semana jajaja

Gorka dijo...

Kronika ona Lop!

Partido zaila baina ondo bideratuta!!

Y este finde partido clave!

Anónimo dijo...

kronikon!!!!!!!!!!!!!!!

estankeros!!, hurrengo asteburuko paridua nos dirá si somos hombres o niños, ganadores o loseers, conformistas o luchadores....je,je, estanko is more than a club, we need all the help and power!!!

YES WE CAN!!!!!!!
Maurizzio ( que malo es tener una hora libre en el curro!!)je,je

Gorka dijo...

Me mola Maurizzio, me mola lo que dices... se que no vamos a perder la cabeza por ganar este partido y eso es lo q de verdad me motiva...

Ese reto de ganar y meternos de lleno en la pomada para disfrutar y demostrar q este equipo es algo más..es la mejor motivación posible

GOAZEEEENN

Anónimo dijo...

BAIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIII

MAURI

Antropos dijo...

Partidua larunbatean 17:00 La Salle Zarutzen lehenengo sailkatuaren aurka:

1.-Falop

Antropos dijo...

Mauruzzio errepikatuko al dugu Zarautzen jokatu genuen aurreko bazkaria? Hitz egingo dugu... Popes etorri ahal badek, gerturatu adi!

Anónimo dijo...

lop, partidua daukat neskekin 15.30tn, justu justu iritsiko naiz partidura, hurrengoan fijo!!!!
Maurizzio

Anónimo dijo...

Partidua larunbatean 17:00 La Salle Zarutzen lehenengo sailkatuaren aurka:

1.-Falop
2. Maurizzio (justu justu)

erlantz dijo...

Partidua larunbatean 17:00 La Salle Zarutzen lehenengo sailkatuaren aurka:

1.-Falop
2. Maurizzio (justu justu)
3. Erlantz
4. Unai
5. Miguel

Trole dijo...

Larunbatean 17:00 La Salle - Zarautzen

BAI:

1.Falop
2.Maurizzio (justu justu)
3.Erlantz
4.Unai
5.Miguel
6.Trole

EZ:

1.Meri


Ez dugu atezainik, empezar a mover hilos!!

Espi dijo...

Larunbatean 17:00 La Salle - Zarautzen

BAI:

1.Falop
2.Maurizzio (justu justu)
3.Erlantz
4.Unai
5.Miguel
6.Trole
7.Espi
EZ:

1.Meri

Trole dijo...

Larunbatean 17:00 La Salle - Zarautzen

BAI:

1.Falop
2.Maurizzio (justu justu)
3.Erlantz
4.Unai
5.Miguel
6.Trole
7.Espi

EZ:

1.Meri
2.Gari
3.DLC

Astu dijo...

Larunbatean 17:00 La Salle - Zarautzen

BAI:

1.Falop
2.Maurizzio (justu justu)
3.Erlantz
4.Unai
5.Miguel
6.Trole
7.Espi

EZ:

1.Meri
2.Gari
3.DLC
4.Astu

Trole dijo...

Larunbatean 17:00 La Salle - Zarautzen

BAI:

1.Falop
2.Maurizzio (justu justu)
3.Erlantz
4.Unai
5.Miguel
6.Trole
7.Espi
8.Joseba
9.Asteinza

EZ:

1.Meri
2.Gari
3.DLC
4.Astu

FALTA DIRA:
-Popes
-Pablo