2011/11/28

PARTIDUEK MINUTU BAT GUTXIAGO BALUTE...

Larunbaten Zarautzeko La Sallen aurtengo sailkapeneko lehenengoak eta hirugarrenak aurrez aurre egon ziren. Ikusitako maila ona izan bazen ere, argi zegoen hiru puntu baino gehiago jokoan zeudela… tentsioa, irabazteko irrika, bi talde nor baino nor, etsipena, poztasuna...

Aurtengo kroniketan behin baino gehiagotan azpimarratu ditu bi ideia nagusi. Alde batetik taldearen izaera lehiakorra eta futbol maila gora doala eta bestalde talde izaeran oinarritzen direla gure garaipenak, talde sendo bat bezala aritzen bagara zaila da gu irabaztea. Larunbatean argi geratu zen hori.

Erlantzen azken orduko fitxaketa bat dela eta atea ondo zainduta egon zen. Bere aurrean Espi eta Asteinza, a ze luxua bikote hau atzean izatea, Erlantz euskarri aritu zen, Joseba eta Falop hegaletan eta Trolebusa aurrelari. Popes eta Migel nahiko larri iritsi zirenez kanpoan geratu ziren. Partidua hasita Maurzzio etorri zen.

Hasieran lekua hartzea pixka bat kosta egin zitzaigun eta lehengoen aurka jotzeak sortzen deun tentsio puntua kendu genuenean eta baloia zentzuz mugitzen hasi ginenean, erosoago sentitu ginen. Orohar lehenengo zatia nahiko orekatua izan zen eta beraien jokaldi on batek aurretik jarri zituen.

Atsedenaldira penaz baina partiduan era bat sartuta iritsi ginen. Bigarren zatian ordea gauzak aldatu egin ziren. Beraiek ere gol aukeraren bat edo beste egin bazuten ere, jokoaren pisua eta kontrola guk ezarri genuen. Asteinzaren golari esker berdinketa lortu genuen eta markagilua era bat iraultzeko aukera onak izan genituen. Partidua irabaztekotan egin ginen baina ez genuen asmatu…

Futbolean barkatzen duenari badakizue zer geratzen zaio ezta? Bigarren zatian emandako zutoinek eta izandako gol aukerak ez probesteak ondorio latza izan zuten. Azken minutuan korner baten ondorioz 2-1 igoarazi zuten markagilura. Amorrua sentitu genuen baina sinistu iezadazue gutxitan sentitu naizela larunbateko partiduan egindako lanarekin baina arroago. Gailurra zapaltzear egon ginen.

Guztio ZORIONAK!! Jokalariei baita gu ikusleei ere!. Handiak zarete!

Nor baino Nor:

Atezaina SEGURU (7,5) Horrelakoetan atezain bat izatea behar beharrezkoa da. Badakizu Meri ez badator nahi duzunean etor zaitezkela. “Esku txiki” baina geldiketa handiak. Eskularruak ahaztu al zenituen?

Asteinza KAISER (8,25) Defentsan irmo aritu zuen eta atzekaldean a ze nolako hesia dugun. Jasotako goletan bere ustetan gehiago egin zezakeen baina partidu itzela egin zuen. Gainera golegile!

Espi ESPIBILATZEN (7,75) Atzean sendo, formal eta ahal zuenean goruntz egin zuen. Talde gutxik ateratzen dituzte hainbeste Korner eskuekin! Gora autobotoa!

Erlantz GOGOTSU (7,5) Etengabe lanean aritu zen taldearen mesedetan. Ia Jainkoaren eskua atera zuen!

Joseba ARDURATSU (7,75) Partiduak aurrera egin ahala goruntz doa, ezker polita du eta aurrera begira zertan dabilen badaki.

Falop POZIK (7) Taldean dagoen mailara iristea kosta egiten zaio baina bere ahalegina txalotzekoa da.

Trolebusa ERREFERENTEA (7,25) Taldeari lagundu zion defentsa lanetan ere. Lasai golak iritsiko dira……………. Baita 8ak ere.

Mauruzzio BERANDU (7,25) Kosta egin zitzaion partiduan sartzea. Defentsa lanetan ere langile aritu zen.

Popes LEHIAKOR (7) Pixkanaka taldea bezala goruntz doa. Tamalez bere futbol axioma bete zen; barkatzen duenak…

Barrilete KOSMIKOA(7,5) Taldearen arima zenbait momentutan, beti lema hartzeko prest.

P.D:Gora estankeruak!!

5 comentarios:

Erlantz dijo...

Una Unai!!
Arro egoteko partidua! Zorionak guztioi!!! Pena orain bi aste partidu gabe, ala ere, igande honetan errealak 4 tan jokatzen duela uste dut, bazkaritxo bat prestatzen degu??? Ni lanerako prest! Aupa Estankeros!

Gorka dijo...

Lop kronika ederra!! Partidu bezala...

Erlantz gustora prestatuko nuke bazkaria baina igande hontan lana dakat ta ezin det...

Anónimo dijo...

oso ongi Lop!!!
nik ere, neskekin hondarribin dakat partidua...
Maurizzio

erli dijo...

Unai, partiduek minutu bat gutxiago balute......errealak 5 puntu gutxiago izango zitun....

Antropos dijo...

Kaixo ekipo!

Maurizzio eta Falopek Laguardiatik idazten dugu. Pilak kargatzen ari gara; spa, masaje, jan eta lo.... Beno ondo izan eta gora Estanko Mendizabal!