2009/03/11

Zoriontsu izango al gara?

Denbora dezente neraman nire egoera pertsonalarengatik, duela urte batzuk egiten nuen kirol maratoirik egin gabe. Igande egun osoa kirol instalakuntzetan pasa nuen; hasteko Bruesak goizean jokatutako partidu harrigarrian eta arratsaldean Anoetako futbol zelaian… goi mailan, edo hobeto esanda kirol profesionalean dabiltzan bi taldeek emaitza onak lortu arren, pena da E.M futbol7 taldeak aste-bukaera guztiz ez borobiltzea.

Larunbateko norgehiagoka honetan ez zegoen aitzakiarik futbolean ondo ez aritzeko , bigarren fase honetan bere lehen partidua jokatu baitzuen Merinok eta aldez aurretik ikusita talde txukuna baikenuen edozein talderi aurre egiteko modukoa…

Merinok bi Stopper izan zituen aurrean G handia eta Astudillo, lehenengoak zelai erdian jokatu nahi zuen baina taldearen beharrek atzera jokatzera bota zuten. Maurizzo jarri zen euskarri lanetan, eskuinean Espi, ezkerrean Popes eta aurrelari Oseis II, ez barkatu barrebusa, ez e.. Trole ilegala. Falop eta Gari zelaitik at jokatzeko irrikan eta taldeari ahal zuten neurrian lagunduz.

Joan zen astean, hasieratik lehenengo 7koa egiteko arazoak izan baziren ere, aste-bukaera honetan asmatu genuen, hori guztia 20 segundo eskasetan, ez zen gehiegi eskatzea ezta? Taldearen jokoari hasieratik mesede egin zion erabaki honek eta partiduaren hasiera txukuna izan zen.

Gure aurkariek hasieratik harritu gintuzten burutu zuten presioarengatik. Goiko jokalariek gure joko sorrera gogor estutu zuten, nonbait badugu noski, eta baloiarekin zer egin ez genekien eta luze jokatzen hasi ginen. Aurrean zegoena oso talde oldarkorra zen, gogor estutzen baitzuten lerro guztietan. Gu ere etengabe korrika aritu ginen, borroka eta lan eskerga handia eginez eta era bat buru-belarri sartuta. Askotan aldarrikatu dut gure talde izaera eta horrela arituz, askoz zailagoa da gu gailentzea.

Asteak daramatzagu bermedun atezainik gabe. Ba partidu honek argi eta garbi erakutsi du gure atezaina 3. maila baino gorago jokatzeko modukoa dela. A ze nolako geldiketak egin zituen! Une batean Arconadaz oroitu nintzen… tamalez, Platinaren falta korner batetik bota ziguten…

Lehenengo zatia 0-0 amaitu genuen eta bigarren zatian edozein gauza gerta zitekeela uste genuen.Aurkariak ere fisikoki jaitsiko zirela pentsatzen genuen baina gure usteak erdi ustel.Berriro ere defendatzea tokatzen zitzaigun eta ahal zen neurrian sustoren bat edo beste ematea.Zoritxarrez korner batean jaso genuen 1-0ekoa eta etsipenaren atzaparrek zauri latza utzi ziguten.Une batez zauria ez zela hain handia izango uste genuen… taldeak oso ongi burututako TALDE JOKALDI baten ondorioz gure aldeko penaltia adierazi zuen txapelketa honetako epailerik onenetarikoa denak. G handiak baloia hartu zuen eta kanpora bota zuen, badakizue dabilenari soilik gerta dakiokeela huts egitea.

Oro har harro egoteko partidua jokatu genuen. Pozik egoteko modukoa ez, futbolean zoriona emaitza onek ematen baitute.


Nor Baino Nor:


Merino ARMIARMA (8) Jasotako golean akats larria egin bazuen ere, egindako geldiketak itzelak izan ziren. Datorren denboraldirako berritu beharreko jokalaria!

Astudillo LANGILE (6) A ze nolako lana burutu zuen, sendo atzean eta aurrera egin zuenean kanpotik jaurtiketak egiten ahalegindu zen

G Handia TALDEGIZONA (6) Gure mesedetan lan handia egiten du baina batzutan taldearen zama hartu behar duenean astunegia egiten zaio. Herrare humanum est…

Maurrizzio HUSTUTA (6) Ia gehienak bezala bere zapatek astindu ederra hartu zuten, gomak ere gastatuko zitzaizkion,je,je.. Gripea gainetik ezin kendurik dabil.

Espi KOLPATUTA (6) Hori da hori egurra jasotzea... zure jokatzeko erak horrelako ekintzak laguntzen dute.Bere besoetatik bere hanketatik adina gol aukera sortzen dira.

Popes HASERRE (6) Partidua hasi eta berehala marmarka hasi zen.Gainontzekoak bezala saiatu zen baina ez zuen bere egun onena izan.

Ian Luka ANTZU (6) Bi partidu daramatza golik sartu gabe... aukerarik sortzen ez badugu zaila da golak egitea

Gari SALTSERO (6) Normalean Espik jaso zituenak berak jasotzen ditu.Borroka guztietan sartuta eta taldeari bizi poza eragiten dio.

Falop HOBETO (6) Kanpotik agian antzematea zaila da baina astean zehar kirola egiteak mesede egiten dio.Sasoiak laguntzen badio gorantz joan beharko litzateke


P.D: Larunbat gauekoa polita izan zen...




12 comentarios:

Anónimo dijo...

Kaixo!

Bi ohar: lehenengoa partidua 18:00tan Zubietan Kybren aurka bi taldeek 0 puntu ditugu! Bigarrena atzo goizean Carlos Albistur hil egin zen bihotzekoak jota. Goian bego!

Konbokatoria larunbata 18:00tan Zubietan:

1.-Falop
2.-

Anónimo dijo...

1.-Falop
2.-G Handia
.......

Spirou dijo...

1.-Falop
2.-G Handia
ASPALDIKO PARTEZ!!
3.-Barri... White? Ez, du Ron.

Anónimo dijo...

1.-Falop
2.-G Handia
ASPALDIKO PARTEZ!!
3.-Barri... White? Ez, du Ron
4. Maurizziio ere!!!
Por cierto, no es mucho mas cutre hacer corta-pega con la fecha y tó!!je
Si al final, voy a tener que daros clases...gg

Trole dijo...

1.-Falop
2.-G Handia
3.-Barri... White? Ez, du Ron
4.-Maurizziio ere!!!
5.-Trole

Gorka dijo...

1.-Falop
2.-G Handia
3.-Barri... White? Ez, du Ron
4.-Maurizziio ere!!!
5.-Trole
6.-Popes

Ojo que no vamos a tener atezain...!! Yo tanteare a Borja una vez mas pero lo veo dificil...

Si a alguno se le ocurre...wapamente

Anónimo dijo...

Elementossssssssssss!

Ez dakit seguru joaterik izango dudan... esango dizuet! Aiooooo Pelaiooooo!

1.-Falop???
2.-G Handia
3.-Barri... White? Ez, du Ron
4.-Maurizziio ere!!!
5.-Trole
6.-Popes

Anónimo dijo...

1.-Falop???
2.-G Handia
3.-Barri... White? Ez, du Ron
4.-Maurizziio ere!!!
5.-Trole
6.-Popes
7.-julen
8.-astu
a ver ekipo, azkenean zer gertatzen da afariarekin?
nik nahiago dut larunbatean egin zeren larunbat goizean txapuzatxo bat egin behar det, ala ere nahi baldinbaduzue ostiralean egin ez dago problemarik,pero venga respuestas ya!!!!!!

Trole dijo...

Lasai Astu!

Azkenean 20ean izango da.

Portzierto! Gari ez dator!

Anónimo dijo...

popes, y el lazkaotarra portero del año pasado?Aio!!!!!!!!!!

Gorka dijo...

el lazkaotarra esta lesionado...sino mañana estaba ahi...

he hablado con borja y hay alguna posibilidad de que mañana venga...tiene un compromiso pero cabe alguna posibilidad...eso si necesita ropa d portero

Gorka dijo...

Q va

No hay portero...no puede venir...asi q...