2007/10/14

EGINDAKOAZ ZENBAIT HAUSNARKETA

Arraro egin zait futbol7 gabeko asteburua. Botak albo batera utzi eta korrika egiteko zapatilak jantzi ditut. Urtero egiten dudan bezala hiru hondartzetako herri lasterketan parte hartu dut , guztira 10 Km, Donostian antolatzen den proba politenetakoa da.

Aurtengo denboraldia hasi eta hiru jardunaldi bakarrik jokatu ditugunean lehenengo geldialdia egin dugu. Badakizue Espainiako selekzioak jokatzen zuela eta goi mailako liga guztiak gelditzen direla. Hausnarketarako garaia da.

Orain arte egindako lana pozik egoteko modukoa da; joan zen urteko bataz bestekotik gora gabiltza. Zortzigarren goaz sailkapenean, dagoeneko hiru partidu jokatu ditugu, irakur dezakezuenez “ hiru JOKATU ditugu” jarri dut eta ez bi, garaipen bat , berdinketa bat eta partidu bat galdu dugu. Guztira bost gol sartu ditugu Iosuk (3), Garik (1) eta Miguelek (1) baina 6 jaso. Golak sartzea kostatzen zaigu eta partiduko 2 jasotzea, ez al da askotxo?

Hiru jardunaldi hauetan, gizaki guztiak bezala, nahiko jarrera poliedrikoa azaldu dugu. Argi eta ilunak azaleratu ditugu, jokatzeko era ere ezberdina izan da, arrazoi izango du futboleko sasijakintsu batek honako hau zioenean “ El futbol es un estado anímoco…”(Jorge Valdano)

Partidu guztietan hiru defentsa bi pibote eta aurrelari batekin zelairatu gara. Lehengo astean Blogean zenbait iritzi eman zenituzten nola jokatu beharko genukeen eta sistema aldaketa proposatu zenuten. Guztiz aberasgarria izan zen sortu elkarrizketa baina dudan eritzia emango dut. Agian, partidu hasieran 3-2-1 sistemarekin ekin diezaiokegu eta aurkariaren arabera 2-3-1 aldatu. Oso zaila da golik jaso ez eta gol aukerak gauzatzeko oreka hori bilatzea …

Astero nor baino nor atalean taldekideen lana baloratzen dugu eta denboraldi amaieran “Urrezko Falopa” emango dugu. Guztiek dakizue nork hartu duen hori egiteko ardura eta oso gustura egiten duela. Normala da irakurle eta idazlearen artean aldea egotea , guztiek ez ditugulako partiduak era berean ikusten , arrazoi du Xabier Azkargortak futbolsofia izeneko liburuan zera idazten duenean “ Bakoitzak ez ditu gauzak diren bezala ikusten baizik eta antzematen dituen bezala” (16. or)

Orain arte egindako lana kontuan hartuta zenbakitan 2007-2008 denboraldiko Urrezko Falopa honela doa:

Taularen egilea Trole

Alabaina zenbaki hauei zenbait ñabardura gehitu behar zaizkio:

Merino: Orain arteko berririk onena atezain baten fitxaketa izan da. Non sinatu behar da hiru partiduetatik bi gurekin aritzeko?

Julen: Partidu bakarra jokatu du, hobetzen ari da baina taldeak bezala sufritzen du.

Dabid: Jokalari berri honi denbora eman behar zaio, oraindik goiz da balorazio bat egiteko. Saiatzen da eta talde dinamika hartzen ari da. Ez dugu ahaztu behar bakarkako kirol batetik datorrela.

Gazta: Talde jokalaria, oso txukun aritzen da defentsan eta baloia zentzuz mugitzen du baina duen hanka txiki horrek ez dio gehiegi laguntzen. Atzea sendotzen du.

Oier: Dauzkan zailtasun fisikoek ez diote mesederik egiten, atzean sendo aritzen da baina baloia duenean gauza zailak egiten ditu.

Popes: Jarrera ezkorrek errez ateratzen dute partiduetatik, pixkanaka hobeto ari da baina gehiago eman dezake. Futbolean ahal bada ondo pasa behar dugu honela ikusiko dugu faltan botatzen dugun Figo.

Falop: Neure buruaz hitz egitean ezinegona sortu omen dut, beraz , norberak egin dezala nire jokaeraren juzgua.

Kike: Partidu bakarra jokatu du eta defentsan aritzeko jokalari egokia zirudien. Goiz da epai zuzen bat emateko.

Gari: Bere izaera lehiakorrak onura egingo dio taldeari baina bere indarra neurtu behar du. Korrika saioei zentzua gehitu behar zaie.

Miguel: Talde honetako lidertza hartzeko prest agertu zen azkeneko norgehiagokan eta eskertzekoa da. Futbola gauzak errez egitea da.

Quintana: Ari da lehengo urteko mailara hurbiltzen, batzutan taktikoki anarkiko xamarra da.

Aritz: Baldin eta burua partiduan badu azken pase hori eman dezakeen jokalaria. Bigarren mailako liderra.

Iosu: Aurrelari peto petoa, dagoeneko hiru gol daramatza baina taldeak defendatu behar duenean desagertzen da.


Datorren aste-bukaeran Piperita taldearen aurka jokatzen dugu, seigarren postuan doaz, guk baino puntu bat gehiago dute 9 gol sartu eta 7 jaso dituzte. Orain arteko lan txukuna berresteko aukera paregabea dugu. Aupa Estanko Mendizabal! Eutsi goiari!

P.D: “Oso zaila da partidua irabaztea, modu bakarra dago horretarako. Dakiguna eginez, ondo eginez gainera. Guk dena ondo egiten badugu (…) aukerak izango ditu guri irabazteko, jakina baina ezin irabaziko diogu (…) guk partidu handi bat jokatzen ez badugu. Horixe da garaipenerako lehen baldintza.” Xabier Azkargorta Futbolsofia (80 or)

17 comentarios:

Gorka dijo...

Aste hontako idazlana gustiz literarioa izan da lop jauna...oso interesgarria...orain bakarrik falta dana "Falopsofia" argitaratzea da ..."el futbol es idiosincrasia" ta gauz hoiek badakizu lop...jejeje...bromaz aparte gustora irakurtzen da...
Nor baino nor
(Fa)Lop: nik bi partidutan ikusi dut, ta urduri pittin bat egia esanez...iaz gozatu saitzen zen jolasterakoan ta hori bilatu behar du bestela ni bezala bukatuko du ta hori ez da osasuntsua jeje..
Animo lop oraindik ez dugu "baloia kanpora!!" entzun ta hori oso sintomatikoa da
Ea asteazken hontan jolasten dugun partida bat Erlantz taldearen kontra...ea jendea apuntatzen den eh
aupa estanko mendizabal!!

Trole dijo...

jejeje

Popesek dioen bezala oso artikulu FALOPSOFIKOA.

Eskerrak lanegun gogorrak zure artikuluekin animatzen dizkiguzun.

Aupa ESTANKOOOOOOOO!!!!!

Anónimo dijo...

joder unai, menuda chapa!!!!!!! ez dezu asteburu guztian inorekin hitzegin edo?????

Anónimo dijo...

Domingo 9:30 en Urnieta (q recuerdos...)!! Tiene pinta de lo de Usurbil...no? en fin lo salva el almuerzo de despues q sino...

Anónimo dijo...

Earki Lop!
Idazteko garaian trebea zara oso. Estadistika gehiegi agian.
Entrenatuko al deu?
Puto horario! Agggghhhh!!!

Anónimo dijo...

Jeje, volvera el drink team???? domingo 9.30??? ke peligro. el sabado hay barra libre en el ZM, para el que le interese.... animo.

Gorka dijo...

Esta semana el blog hilda dago eh!! jode poca ilusion veo pal match del domingo ... wapo madrugon por cierto...kienes vamos? he hablado con Kint ,q supongo q entrara por aki, y me ha dicho q Kike y el vienen..a meri le voy a madar un sms pero a esas horas y domingo va a ser dificil...
a ver si hacemos una convocatoria decente y para el sabado sabemos cuantos vamos
ESE ESTANKOOOO!!

Spirou dijo...

YO estoy pendiente de si me voy a Durango o no... Hemos organizado una escapada para el fin de semana y todaví no sé si voy a ir o no... Cuando lo sepa seguro escribo.

Trole dijo...

Ya estamos con escapadas y ostias!!

Vemos las 9.30 y to pitxitxi atxantando no?

Diosssss la ke nos espera!!!

Aran dijo...

yo si me konbokais voy, je,je, prometo lucha y entrega, y luego hamaiketako de fijo, e?
El mister sabe k puede kontar knmigo, haber k dice en la rueda de prensa

Anónimo dijo...

Haritz tu pilla unos croissants calentitos para antes del match q van a entrar finos finos y asi se va bajando el ciclon wapo q traeran unos cuantos jeje..Como no va estar convocado nuestro de piter particular?!! El otro dia falto magia por la ezkerra asi q jun zaitez berotzen
meri no da señales de vida a fecha y hora indicada en el post asi q...where is Valde?
Venga chavales...arriba ese animo! q vamos a ir 4 y un tambor el domingo a este paso

Spirou dijo...

Lo de la escapada de fin de semana lo he dejado en comida el domingo... Y en principio no voy a hacer farra el sábado noche, así que el domingo voy convocado -si me dejáis, claro está-.

Por cierto, necesito que alguién me acerque a Urnieta, porque después del partido viene Gazta a buscarme con su coche para irnos directamente a Elorrio.

Spirou dijo...

Alguién sabe algo de Gari?????

Gorka dijo...

Ese Migueltxo!
Si es necesario yo te llevo pero por lo q deduzco en tu post es q Gazta no viene no?

Spirou dijo...

Correcto... Gazta no puede venir porque se hizo un esguince leve en el tobillo el domingo pasado jugando con unos amigos en el Torneo de Irún.

Te llamo el fin de semana para quedar, Popes!!!

Trole dijo...

Bieeeen!!

esto me va gustandoooo.

Asi me gusta!! gente comprometida.

Comentaros que Gari esta prest para jugar, y comenta ke vendra sin alcoholizarse.

GOOOOORA ESTANKOOOOO!!!!

Anónimo dijo...

Vale Miguel hablamos o en Anoeta en el descanso o by mobile o com sea...desde aqui un abrazo para Gaztakus (q se recupere pronto!!)..
Comentaros q Merino tiene q pitar el domingo en Irun y no viene..me manda saludos para el team.
Asi q Valde sera el goalkeeper si es q sabemos algo d él y de Oier (creo q mañana Lop posteara algo con lo q sepa).
Solo falta saber de Vicentin (alias Dabid) si viene o q carajo va a hacer..no tengo so movil aunq iwal entra y nos comenta su plan...
Por lo demas la convocatoria queda d la siguiente manera a no ser q el Mister cambie de idea in the last moment..
1. Valderrama ?
2. Oier ?
3. Gari
4. Kint
5. Kike
6. Lop
7. Haritz
8. Popes
9. Josu
10. Miguel
11. Dabid ?

GORA ESTANKOTARRAK!!