Larunbatetan jokatu ohi ditugun partiduek beste kutsu berezi bat dute. Normalean taldea hobeto zelairatzen da eta ez zaio hainbeste kostatzen partiduan sartzea...
Hirugarren jardunaldiko norgehiagoka 15 minutuko atzerapenarekin hasi zen eta zelairatu genuen zazpikoa: Merino atean, David Gazta eta Unai defentsan, Quintana eta Miguel zelai erdian eta Iosu aurrean. Popes eta Oier noiz aterako zai geratu ziren.
Hasiera nahiko txukuna izan zen; presa handirik gabe baloia nahiko ongi mugitu genuen zelaiaren alde batetik bestera baina berehala nabaritu zen azkeneko pase erabakigarri hori emateko zailtasun handiak genituela. Gure aurkariak ere baloiaren jabetza nahi zuen eta zenbait arazo sortu zizkigun. Lehenengo zatian bi aukera garbi izan genituen; Miguelek eta Unaik gaizki amaitutako kontraerasoa, "Barrilete do Ron hurrengoan pasa bale?", eta Iosuk egindako erremate bat atepetik atera zuten. Hutsean amaitu genuen...
Bigarren zatia ere antzekoa izan zen, hala ere, gure akats larri batek, zelai erdian galdu ezin diren baloi horietako bat galdu eta gure defentsak azaldutako ahuleziak bat eta hutsekoa jarri zuen Martin Goxotegiko markagailuan. Momentu kritikoa igaro genuen, ez genekien argi nola jokatu, nekatuta geunden. Une latz horietan azaltzen dira liderrak eta Miguelek taldearen lidertza psikologikoa beragain hartu zuen. Alboko guztiak estutu gintuen "!Venga! Que vamos perdiendo!" oihukatzen zuen taldeari falta zitzaion arnasa eman nahiean. Honela partidua amaitzeko gutxi falta zela Quintanak berdinketaren gola sartu zuen eta momentu batez miraria gertatu zen!! lurretik altsa zen eta zelaian zegoen kautso asko bere buru gainean jarri zen ...ai gure Quintanak ilea zuela zirudien!
Orohar ez zen partidu txarra izan, taldeak ahal zuen bezala jokatu zuen ; lehen aipaturiko gabeziak azaleratu bazituen ere. Lehenago berdindu izan bagenu irabazteko aukera gehiago izango genituzkeen.
Baloiarekin zailtasun handiak ditugu, beraz, atzean sendo egoten bagara eta golik apenas jasotzen badugu orduan bai partiduak irabazteko abaguneak izango ditugula. Apurka apurka taldeak nola jokatu behar duen jakin behar du. Egia da batzuk zein besteak egon diferentzia dagoela baina hausnarketarako zenbait galdera plazaratu nahi nituzke. Nola komeni zaigu jokatzea guk baloia izanda nori eman ez dakigula edo hobe da aurkaria itxarotea eta baloia lapurtu eta kontraerasoa antolatzea? Ez da erreza erantzun egokia bilatzea, zenbat buru hainbat aburu!! Astebukaeran jokatzen ditugun partiduez gain astean zehar elkartuko bagina mesede handia egingo loike taldeari eta bere jokatzeko erari.
Bukatzeko eskerrik beroenak gu ikustera urbildu ziren guztiei eta batez ere lehenengo aldiz gerturatu zirenei. Mila esker!
NOR BAINO NOR:
Merino (6) SEGURU Atezain on batek gelditu daitezkeen baloiak bereganatu behar ditu. Taldeak eroso jokatzen du bera atezain dagoenean.
David (4) AHUL Egokitzen ari da eta fisikoki goruntza doa baina baloia jokatu behar denean zailtasun handiak ditu.
Oier (5) URDURI Ona da partidu hasieran tentsio puntu bat izatea, baina horrenbeste... lasaiago aritzeak eta tonu fisiko hobeak asko lagunduko loike.
Falop (5) LARRI Fisikoki partidua oso larri bukatu zuen. Hartu zituen zenbait erabaki ez ziren egokiak izan.
Gazta (6) ZUZEN Ondo dago gauzak errebindikatzea baina norberak dakiena egiten badu taldearen mesedetan izango da. Baietz denboraldia amaitu baino lehen hilerrira baloiren bat bota?
Popes (6) BAIKOR Jarrera aldaketa horrek aprobatzea merezi du, gainera nahiko txukun aritu zen.
Miguel (7) KAPITAIN Partidu honetako kapitaina edo lemazaina, hala ere batzutan jabetu zaitez norekin jokatzen ari zaren, guk ez dugu erregionalen mailarik. TXuuuuuuuuupooooooon!
Quintana (6) BORROKALARI Etengabeko borrokan zelai erdian, taldeak behar zaitu. Berriro idatziko dut asko egiten du nor duen aldamenean . Bera eta Barrilete do Ron ez al dira atzekoegiak?
Iosu (4) UHARTEA Aurrelari honi golak soilik eskatzen badizkiogu eta duen aukera aprobetsatzen ez badu... taldearen mesdetan gehiago sakrifikatu behar du.
22 comentarios:
Eiiii, Unaitxo!!!!
Gol bat sartu eskero, ez eman beste bati...
Jokaldi on bat ondoren, Quintana-kin pareta egin nuen, kontrol pixka bat luze, baina hala ere atezainaren irteera alde batetikan gainditu nuen.
"Txupooonn" buruz...
Bi jokalditan gaizki egin nun ta paserik ez nizun eman, baina partida osoan saiatu nintzan besteei baloiak ematea.
Eta badakit norekin ari naiz jokatzen... Badakizu beste bati zerbait txarto ateratzen bazaio, ni naiz animatzen duen lehena baina nere ustez gehiago eman dezakegu denok...
Goazen Estanco!!!
Besteei... zuri ere bai, eh???
Miguel ondo jolastu zenun lasai ta ez hartu gaizki jeje...Partidu hau lehen urtean galduta zegoen...Nire sentzazioak honak izan dira...egitan..nahiko ondo aritu ginen...
Ta lop azaldu dun galderari zer?..hor dago koxka
AUPA ESTANKO
haritz!!!
Nik argi daukat, 2-3-1 sistema, con dos defensas segurolas atzean, nere ustez, gehiago disfrutatuko degu!!!
ufaaaaaa!! ikusten det aprobatzeko modu bakarra golak sartzen dela. Viva el Falop de ORO!!
2-3-1 ondo iruditzen zait probatzea (mientras yo sea el 1) jejeje, pero no las teo todas conmigo. Zerbaitegatik esaten didate TROLE ez?
Gora estankeroak!!
Eupa!!
Astebukaera luzea dator eta Erlatzek komentatu zuen beraien aurka jokatuko al dugu patxangaren bat? Prest? Pepeeeeeeeee....
..........Merino - Julen..........
......Gazta-Miguel.....Gari-Oier.....
Lop-David....Quintana-Miguel....Haritz-Popes
..........Trole............
Popes por la Izquierda? pero si es un negao por ahi !!Y Josu sin recambio?? hay q buscar un sustituo a la voz d ya!
ieup, cuando se puede jugar????? el sabado no, y aun mas importante, donde se puede jugar?????? me podeis ayudar????? zorionak por el partido del sabado.
Pa la gente que no tiene ni idea de escribir en un foro...
Si despues de escribir un mensaje, en la identidad pinchais en otros podeis poner el nombre a mano abajo.
Y dejar de poner ya tantos anonimos...
Y para los que sí tenemos idea y
no queremos hacerlo ????
hay hay esea ultima preguntea mola!! hay rekambio suficientes pa trole... quien seré? alguien que no sabe o no quiere ser conocido?? stankeros 4 ever!!!
Epa!
Gauza pare bat, garrantzitsuena ez da nork non jokatu behar duen baizik nola jokatuko dugun eta gero partiduz partidu izenak jarriko dizkiogu demarkazioei... eta Erlantz eta hauen aurka jokatzeko prest? baina non? Osteguna epea jarriko dugu antolatzeko bestela EZ GARA BETIKOAK azken ordura arte gainontzekoen zai egongo.
Trole urduri jartzen al zea? jeje ez gea hasiberriak...zure postua kili-kolo al dabil?...
jejeje
ke gentuza!! k no da la kara.
Ni ez nago urduri. Pero tampoko me kreo Van Nistelroy, no como otros ke se kreen Messi etc...
ah!
y kien vas a ser? pos aranburu tokando lo buebos!!
Kon ese grito de guerra al final del mensaje no hay que ser Sherlock Holmes pa adivinar.
Muxus
Hi ziur al zaude?...encima borrando comentarios...uyuyy josu...badakit ez zarela van nistelrooy pero iwal fichamos alguno q te haga sombrita jeje
Algun crack de este ekipo cumple hoy la mayoria de edad..q como todos sabemos ya no esta en 18 años sino en ... Beno ba hori gure partetik ZORIONAK, egun on bat pasa ta ondo ospatu(q yo no lo dudo ni lo mas minimo claro)
Besarkada handi bat jabat!
p.d: una pista, el q cumple es zurdo y algunos dicen q va de Messi y tal jiji
Nik jokatzeko prest nago. A futbol sala aunque sea. Lop, eskerrik asko por el gol.
Zorionak, ¿Messi?!!!
Yo creo que el 3-2-1. El mejor ataque es una buena defensa.
ValdaKint.
Ni ere gustora jokatuko nuke...
Zorionak HARITZ!!!!!!!
Publicar un comentario