Joan zen larunbatean gaueko 21:00etan Estanko Mendizabalek bere lehenengo norgehiagoka jokatu zuen. Berrikuntza asko izan ziren, futbol zelaia Martin Goxotegia berria zen taldearentzat, David, Enrike eta Merino taldekide berriak ziren ... Hasieratik zalantza asko genituen ez genekielako taldeak nola erantzungo zuen.
Aurreneko zatia azaldutako guztiaren isla izan zen. Zelairatu genuen zazpikoa honako hau izan zen: Oier atezain, Falop , Gari eta Enrike atzean; Quintana eta Aritz zelai erdian eta aurrelari Trole. Congelados ORMAk baloiaren jabetza izan zuen baina ez zuten sakontasun handirik erakutsi eta nahiz eta partiduaren tenpusa izan gol bat bakarrik sartu ziguten. Bizirik geunden!
Taldea apurka apurka sendozten joan zen eta bigarren zatia oso bestelakoa izan zen. Baloiaren jabetza asko parekatu zen eta gol aukerak izaten hasi ginen. Partidua berdintzea lortu genuen eta orduan jabetu ginen zerbait lortzeko gauza ginela.Amaieran ez zegoen zelai erdirik eta azken txanpako ia joko guztia bi porterietatik urbil gertatu zen. Orduantxe sartu genuen bigarren gola!! a ze poza! Sendo aritu behar genuen defentsan eta kontraerasoren bat aprobetsatu. Sufrituta baina gol gehiagorik ez jasotzea lortu genuen eta hirugarren bat sartzeko aukera ere izan genuen.
Lehenengo garipena uste baino lehenago iritsi da eta honek taldearen eta jokalarien psikea indartu beharko luke. Oraindik eraiki gabeko taldea gara baina eraikuntza sendo bat egiteko aurreneko urratsa eman dugu. Bigarren jardunaldian Txapeldun Taberna Usurbilen aurka jokatzen dugu eta ea sailkapenaren azkeneko postuan jarraitzen duten.
NOR BAINO NOR:
Merino: (6) BERMEA Baldintza honetako atezain bat izateak onura handia egiten dio taldeari. Eskerrak bigarren gola ez zela markagailura igo... horrelakorik egin izan ez balu ez litzateke betiko Meri izango.
Kike: (6) IRMO Defentsa lanetan ondo baina baloia hanketan duenean zailtasun handiagoa du. Talde lanerako jokalari interesgarria.
David: (6) TXUKUN Zalantza asko genituen baina bertan ikusitakoak poztu gintuen. Bejondezula!
Oier: (6) ZALANTZA Lesioek errespetatzen badute aurtengo fitxaketa izan daiteke. Defentsa lanetan sendo!
Falop: (6) URDURI Egokitzea kostatu zitzaion, bigarren zatian askotan goruntz jo zuen...
Quint: (6) OREKA Bere aldamenean nork joatzen duen oso garrantzitsua da. Lan txukuna burutu zuen.
Gari: (8) BIHOTZA Toki guztietan, borroka guztietan.. Atzean ondo baina defentsa indartzea lortzen badugu aurrerago joka dezake.Oso interesgarria!
Aran: (7) AGINTARI Ezkutuko lan asko egiten du eta talde antolaketan pisu handia du. Aztetik badator min handia eragiten du!
Trole: (7) ERREFERENTZIA Bota genizkion harri koskorrak ederki borrokatu zituen! aurrelari peto petoa.
P.D: Gogoratzen al zarete Erlantzetaz? bai, bai bide bazterrean utzi gintuenaz... ba bere futbol7 taldea gurekin astezkenetan 21:30tatik 22:30tara Martin Goxotegian patxangak jokatzeko prest daude. Zer diozue?
18 comentarios:
ZORIONAK exlagunak!!!!!!!lehenengo partidua-lehengo garaipena!!!!! gainera, orain nik lasaiago egingo dut lo, ze orainarte beldur nintzan. Ez nekien gai izangongo zinaten ala ez ekipoa aurrera ateratzen ni gabe. Baina ikusten dut zuek baina ekipo txarragoak daudela. Zorionak eta animo!!!!! Muxu danoi!!!
P.d: Gari, oraindik gure ekipoan jende ona behar da, nahi baduzu benetzako ekipo batera etorri....
Asteazkenetan gustora jungo nintzan korrika pixka bat egitea ta horrekin batera Erlantzen talde berriari hamaika gol sartzea. ;)
Prest egongo nintzateke.
Aupa estanko!
Lop: A este paso vas a necesitar un servidor para tí solo.
Juer... ya me habéis soplau la primera merienda!!!
Si es que con tal de que os salgan gratis las patatas bravas sois capaces hasta de ganar el primer partido!!!
Aupa Estanco!!!!
Erlantz ez ukitu potroak...Gari oso gustora dago gurekin ta berak ez daka arazo handirik dirua ordaintzeko...Lasai egon ez zaitugu faltan bota ezta pittin bat...erdialdean jende ona daukagu, orain jaurtiketak porteriara dijoazte zuzen...Ta nahi badezu egiaztea, jolastu genezake asteazkenetan...
Aupa Estanko! Hori bai dala hastea caguentodo!!
Harro nago!!
Lop laister kazetari!!
Pepeeeeeeeeeeeeeee....lo bueno no tiene precio...!!
Tamalgarria da, baina beti horrela izaten da. Diru gehien duena da xuhurrena. Berriz diot, tamalgarria Erlantz. Baztuk Lengokoak-era joan ginen aspaldi (15 urterekin, flipatu xamarrak) eta beste batzuk orain, ia 30 urterekin. Segi horrela!! kontu korrontea haunditzen.
Muxuak
Pepe purito bat!!!
Jakingo duzuenez igandean 12 Usurbilen! ea lidertzari eusten diogun! Erlantz sigo pensando que es mejor ser cabeza de ratón que no.... Je,je,je! Igandean bazkaria antola dezakegu, ze iruditzen? Dale Bruesa dale,dale....
Bazkaria??? ze ondo!!! me apunto!!!
Erlantz ez det uste jungo nahi duzun...bazkaria ez daka babeslerik orduan ordaindu beharko da...eskerrik asko zure asmo ona zen baina...
jejejejeje
hori da popes!! eman gogor!!
bueno, fitxan ahorratu dudanarekin, iristen zait afaria ordaintzeko. Gainera, bi ensalada, bi esparrago ta hiru xolomo jateko....ez da asko behar. Muxu handi bana, ta suerte azkenekoen aurka. Partidu erraza dezute (jeje).
P.d: josu ta gorka, cuanto rencor....por dios!!!
aurreko anonimoa ni naiz, erlantz.
bagenekien anonimoa nor zen erlantz...ez gea hain motzak..ta menu hori izango da zure ezaguera gastronomian baina guk biltzen garenean taldea gehiago indartzeko da ta ez sabelkeriaz..dirua edukiko izango duzu baina gurekin bazkaltzeko dirua ez da behar dena...konpremezua bai ta hori ez da erosten...zure diru guztia ez da nahikoa jeje baina gogo asko badaukazu etortzeko gonbidatzen zaituztegu lasai mutil lasai
Ke venga! ke venga!
;)
Etor dadila! Etor dadila!!
:P
Que pasa chavales???!!!!
"O Barrilete C�smico" tiene bastantes posibilidades de aparecer el domingo a las 12:00h. en el remozado campo de Harane -Usurbil- para aportar presencia y (ejem) calidad al valios�simo equipo "Estanco Mendizabal". Y eso, a pesar de celebrar su cumplea�os el s�bado noche con una suculenta cena -y posterior sobremesa-.
Adem�s, y en caso de que haya comida post-partido, quiz�s podr�a aportar tambi�n unos cuantos solomillos sobrantes de la noche anterior... a cuenta del patrocinador (jejejejeje!)
solomillos gratis????? ahora si que voy!!!!!! teneis sitio en el equipo????
AUPI TALDE: igandean a la busca y captura del liderato, la segunda esta mas cerca, aunque la directiva me ha comunicado que bajemos el piston xk no llega el presupuesto, asi que habrá que perder algún partido noizean behin!!je
Estanco Mendizabal, YOU WILL NEVER WALK ALONE!!!
Claro q si desertor claro q tenemos sitio para ti ...hemos comprado una maleta wapa con ruedas q para ti es muy facil d llevar..YA TENEMOS UTILLERO!!
p.d: creo q tu con un par d ensaladas unos esparragos y unos lomos vas mas q listo...
IGANDEAN GUZTIA HEMANGO DUGU!!
GORA ESTANKO MECAGOENTODO!
Publicar un comentario