Jakingo duzuenez datoren astebukaeran hilak 22 Estankos Mendizabalek 2007/08 denboraldia hasiko du. Aurten ere 3. mailan arituko gara eta konkretuki D taldea egokitu zaigu. Gure aurkariak Viva Inmobiliarias, Pipirita, Txapeldunen Taberna, Igartza Congelados, Congelados Orma. Ktk, T.A.G Troqueles, todopintxos.com, Jon Mujika, Bar Urdaneta, Irrati Taberna, guisasola, Natural F.C eta Estanco Mendizabal. Guztira 14 jardunaldi jokatuko ditugu joan zen urtean baino 4 gutxiago eta horrela zubiak eta festa egunak errespetatuko dira. Lehenengo jardunaldian Congelados Ormakoak izango dira gure aukariak eta ea gure puruen keak eta suak beraien izotza urtzen duten!...
Lehengo denboraldiko fitxek balio dute , fitxa horietan taldearen izena agertzen den tokian Amara kendu eta Estanko Mendizabal ipini behar da. Bai Garik eta Dabidek fitxa berria egin beharko dute eta horretarko bi argazki ekarri behar dituzte eta fitxa bete beharko dute. Zorionez taldeak urte osoko kuota ordaindu du eta horregatik antolakuntzak bi baloi oparituko dizkigu. Aste honetan jaso eta berehala taldearen izena jarriko diogu bestela BADAKIGU ZER GERTATZEN DEN!
Aurtengo kirol jarduerak zenbait berrikuntza izango ditu. Hasteko antolakuntzari eskatu diogu larunbat arratsaldetan jokatzea eta aukeraturiko futbol zelaia Matigoxotegi, toponimikoki gaizki idatzia dagoen futbol zelaia izan da. Gainera astean zehar nahi izanez gero entrenamendu orduak eskeini dizkigute. Astelehen asteazken edo ostiraletan 21:30-22:30 arte. Noizean behin, lehengo denboraldi bukaeran bezala elkartu gintezke eta norgehiagokaren bat edo beste antolatu...
Nola doaz fitxaketak? Quintana eta Dabid mugitzen ari dira. Jakinaren gainean egongo zarete 11 jokalari garela ezta? Merino atezainak ez du gurekin jokatuko , Ion Ose(i)sek baja eman du eta gainera "Barrilete Kosmikoa" edo "0 Jogo bonito" erregionalekin ari da buru belarri, eta bai Gaztak eta bai nesken entrenatzaileak zenbait asteburutan kale egin dezakete AMARA BERRI K.Earekin daukaten konpromezuagatik... Beraz, 11 jokalari denboraldi osorako LARRI!! denboraldia luzea da eta ez dugu astubukaera guztietan jendea bilatzen egon nahi!
Beno, ba Bloga aipaturiko gai hauei buruz eta zuen hausnarketak zitzilikatzeko sortu dugu. Guztien partehartzea ezinbestekoa da! Hala ere, komenigarria litzateke aste honetan lehenengo partidua baino lehen elkartzea. Zer diozue?
P.D: Ba al dakizue noren aitona jaio zen Martin-goxotegi baserrian ?
4 comentarios:
Epa!
Josu gogoratu aktak atera behar direla partidurako. Hala ere lehenago Dabiden eta Bixkiaren fitxak egin beharko ditugu eta gero aktak inprimitu. AIO!
Aupa Estanko!
Nere lagun batek ekipoan jolastu nahi du. Baloi bat zer den badaki. Atzekaldean aritzen da gehien bat. Ez da Cannavaro bainan tira... taldearen median.
Noiz da partidua? Ba al dakizute?
Rockanroll!
Pepe un puritooooo!!
Larunbatan gaueko 21:00tan Matigoxotegin...Kint! ta zure laguna etor dadila ezagutzeko ta fitxa egieko badakizu argazkiak etab...
Goazen Estankooooo!!
Epa Jentilaje!
Kint esan zure lagunari etortzeko nahi badu ze 9 gaude.... Miguelek ezin du eta Gaztak ezta ere. Bidali bere datuak eta alta eman diezaiokegu. Izena-abizenak, helbidea, N.A.N, jaiotze data e.a. Partidurako argazkiak ekar ditzala.
Pepe un puritooooooooooooo! Aioooo
Publicar un comentario