Larunbatean aspaldiko partez garaipen polita lortu genuen; igande
bezpera izan arren partiduari aurre egiteko baldintzak ez ziren egokienak izan.
Gainera partidua hasi eta gure defentsaren zutabe garrantzitsu bat lesionatu
egin zen.Zailtasunei aurre eginez, Iboni garaipena eskeintzea lortu genuen.
Ali atezain lanetan aritu zen eta nahiko txukun aritu zen;
Asteinza eta Astudi(lo) atzerlari lanetan baina partidua hasi eta berehala Bob
Astein lesionatu egin zen ; Pablo Handiak bere tokia hartu zuen eta ondo bete
zuen hutsunea. Dlc euskarri lanetan aritu zen, Joseba eta Falop hegaletan;
Trolebusa beti bezain Barrebusa aurrelari.
Partidua hasi eta berehala ohartu ginen zerbait lortzeko aukera
izango genuela. Baina markagailuan aurretik jarri arren bagenekien sufritzea
egokituko zitzaigula. Partidua hasi eta hamargarren minuturako Asteinza gabe, 7
jokalari bakarrik partidu osorako. Badakizue gure taldearen egoera fisikoa zein
den… Zalantzak areagotui ziren!
Orokorrean hartuta partidua nahiko kontrolatua izan genuen
eta zenbait unetan zalantzak sortu baziren ere partiduaren irakurketa egokia
egin genuen. Ez ginen zoratu, taldearen lerroak nahiko gertu egon ziren eta
fisikoki ahal genuenean goruntz joan ginen.
Azkenean 5-3 irabazi genuen eta bigarren fase honetan
lortzen dugun lehenengo garaipena eskuratu genuen….
NOR BAINO NOR:
Ali BERMEA Lana txukun egiten du, batzutan baloia hartzen
duenean azkarregi ateratzen du.
Astudi(lo) KAISER Lan izugarria egin zuen,fisikoki hobeto
dago eta atzean ez zen gehiegi konplikatu. Ahal zuenean aurrera egin zuen.
Asteinza MINDUTA Kili kolo zebilen eta azkenean krak! egin zuen.
Fisikoki gainonmtzekoak bezala hobetu behar du. Taldeak behar zaitu!
Dlc GIDARI Taldearen lemazaina izan zen eta irakurketa ona
egin zuen. Taldea handitzen asko lagundu zuen.
Joseba GOLEGILE Oso
langile eta umil gainera gol polita sartu zuen. Zorionak golagatik eta
datorrenagatik!
Falop IMPLIKATUTA Taldearen ezaugarriak zeintzuk ziren
ikusita lasaiago jokatu zuen tokia galdu gabe. Taldea orekatzen lagundu zuen.
Trolebusa KILLER Aurrean erreferentzi handia izan zen. Golak
sartzea ez zaio ahaztu!!
Pablo LANGILE Indartsu eta sendo. Eskerrak motoa martxan
jarri zela bestela…garaipen egarriz!
Unai Dlc HARROBIA Baloiari ondo ematen dio, harrobi ona dugu!!
P.D:Zauriak lehenago isten dira garaipenarekin!