2012/09/30

NOLA HALAKO HASIERA!!



    Uda honetako geldialdia iragan ondoren, 2012-13 deboraldiari ekin genion. Tamalez partiduari aurre egiteko baldintzak ez ziren onenak izan eta lortutako emaitza ere ez zen ona izan. Hala ere, hau guztia hasi baino ez da egin eta esperantza izateko zipristinen bat   edo beste ere egon zen.
   
    Jokalari kopurua uda honetan gehitu omen dugu, baina lehenengo partidura 7 baino ez ginen gerturatu. Atezainik ere ez genuen eta gainera uda ondorren gure giharreak gogortuak zeuden.
  
    Pablo atepean jarri zen, ez dakit zenbat hanka dituen baina lan txukuna eta duina egin zuen eskularrurik gabe jokatzeko. Atzeko lerroan, Gari eta Asteinza Red Bull, zelai erdian Montoia euskarri bere alboan Maurizzio eta Espi; Falop aurrelari.

    Gure helburua ahalik eta partidu duinena egitea zen eta jakitun ginen emaitza ona lortzea zaila izango zela. Nahiko burumakur zelairatu ginen eta  bertan sartzea eta lehikor izatea kosta egin zitzaigun.
  
   Lehenengo zatian, 3 gol jaso genituen eta guk ere gol aukerak izan bagenituen ere gure jokoak jarraipen eta  sakontasun handiagoa behar zuten.  Bigarren zatian gure jokoan sakontasun handiagoa izan genuen eta taldeak goruntz egin zuen, beraiek kontrerasoak probestu zituzten eroso jokatzeko.
   
   Bigarren zatian, bi gol sartu genituen, lehenegoa Montoiak eta bigarrena Asteinzak baina zoritxarrez beste 3 jaso genituen. Tamalez azken emaitza 6-2koa izan zen.
  
   Partiduan taldeak daukan kalitatearen zenbait zertzelada ikusi ziren. Espero dut denborak arrazoia emango didala. Bertaratu ginenoi zorionak egindako ahaleginarengatik !

Nor baino Nor:

Pablo ALAI (5,5) Egoera zaila izanda ere bere irrifartsu. Atezain izateko prest eta taldekide ona.

Gari LEHIAKOR (6) Saltsa guztitan beste behin. Azken golaL

Asteinza NEKATUTA (5,25) Bere hitzetan era bat nekatuta bukatu zuen. Erritmoa hartu beharko duzu!

Montoia GORUNTZ (5,25) Hasiera txarra baina gero eta hobeto aritu zen. Txispa falta zaio!

Maurizzio HANDIA (5,25) Atzo egindakoa ere gure historia laburrean geratuko da.

Espi GOGOTSU (5,5) Gogotsu gorputza motel badabil ere. Animoooo!

Falop ANTZU (5,25) Ate aurrean antzu hala ere taldearen mesdetan lan ona eta gol pasea. 

P.D:Hau hasi baino ez da egin!!

6 comentarios:

Antropos dijo...

Partidua 19 Ugaldetxon:

1.-Falop

Gorka dijo...

KONBO UGALDETXOn 19:00tan

BAI

1- LOP
2- POPES
3-
4-
5-
6-
7-
8-

EZ

1- ARAN
2- DLC

pablo dijo...

KONBO UGALDETXOn 19:00tan

BAI

1- LOP
2- POPES
3- PABLO
4- IBON
5-
6-
7-
8-

EZ

1- ARAN
2- DLC

4 de octubre de 2012 13:07

P.D. IBONEK ETA NIK TAXIA BEHARKO DEGU, EL JET NO TIENE SITIO PARA ATERRIZAR EN OIARTZUN....

Anónimo dijo...

KONBO UGALDETXOn 19:00tan

BAI

1- LOP
2- POPES
3- PABLO
4- IBON
5- Unai F
6-
7-
8-

EZ

1- ARAN
2- DLC

Anónimo dijo...

Anónimo dijo...

KONBO UGALDETXOn 19:00tan

BAI

1- LOP
2- POPES
3- PABLO
4- IBON
5- Unai F
6-
7-
8-

EZ

1- ARAN
2- DLC
3-Erlantz

Spirou dijo...

Tachán!!!
A new barrel is coming...

KONBO UGALDETXOn 19:00tan

BAI

1- LOP
2- POPES
3- PABLO
4- IBON
5- Unai F
6- Barrel
7-
8-

EZ

1- ARAN
2- DLC
3-Erlantz