Igandean Estanko Mendizabal futbol7 taldeak aurtengo
denboraldiko azken partidu ofiziala jokatu zuen. Tamalez galdu egin zuen eta
Play Offetan sartzeko aukerarik gabe geratu zen.
Futbol
zelaian ikusitakoaren arabera, bi taldeen artean zegoen aldea markagailuan
islatu egin zen. Gainera honi gure partidu makala gehitu behar zaio…
Hasi
eta berehala 1-0ekoa sartu ziguten.
Taldea ahalegindu zen, baina ez zuen joko ona egiteko bidea aurkitu eta
aurkariek gainera ez ziguten eroso jokatzen uzten. Horrela, baloia lapurtu eta
kontraerasoen bidez gure atera urbiltzen ziren. Atsedenaldira 3-0 iritsi ginen
eta okerrena taldekideen aurpegiak erakusten zuten etsipena zen.
Bigarren
zatian ere ahalegindu ginen, baina aurkariak irmo aritu ziren defentsan eta
bere gol aukerak probestu zituzten. Gure ahalegin horretan Erlantzek bere atea
zulatzea lortu zuen markagailua pixka bat txukuntzeko.Partidua bukatzear
zegoela epaileak Popesi bigarren txartel horia atera zion eta jokalari bat
gutxiagorekin bukatu genuen partidua.Azkenean 5-1 galdu genuen.
Aurtengo
denboraldia polita izan da; alde batetik talde barruko giro ona, bestalde gure
kirol proiektua sendotzen ari da. Etorri direnak gure kirol maila igotzen lagundu dute eta oso ongi
moldatu dira gure taldera. Bejondeizuela!!
Leiha
ofizialak bukatu dira baina udako oporrak hartu aurretik patxangaren bate edo beste
antola dezakegu.
Nor Baino Nor:
Merino SALDUTA (5) Gol askotan ezin izan zuen ezer egin. Zenbait merituzko geldiketa egin
zituen.
Asteinza
TXOKOLATEZKO PALMERTIA (5,25) Ez partidu
goxoa izan zuelako, bezperakoak faktura pasa omen zion. Langile.
Astudi(lo) HOBETO (5) Konfiantza gehaigo izan du eta
partidua bukatu du. Ongi etorri!!
Espi MAKARRA (5) Ezkontzeak ez dio lasaitzen lagundu. Taldearen Back stage-ean lanean.
Eneeeeee(ko) MALDA (5) Partidu zaila eta taldeak behar zuen
tentsio igorri nahi izan du.
Joseba TEMATI (5,25) Langile eta haserre… noizbehinka azaldu
da.
Erlantz LANGILE (5,3) Golegile eta langile. Saiatu zen bain
aurkariek ez zioten utzi.
Maurzzio LARRI (5) Denboraldia eta ikasturtea luze doa. Animo oporrak hortxe daude!!
Unai F THE BOSS (5,25) Batzutan baloia gehiegi gidatzen du
eta ondorioz galdu. Hala ere arriskutsua da aurkarientzat.
Popes KANPORATUA (4,5) Partiduan sartzea egin zaio eta erraz
atera da. Eutsi goiari popes!
P.D: Lana ondo egin dugu eta ZORIONAK!!!
2 comentarios:
Aupa Kuadri!!!
Estatistika GUZTI GUZTIAK eguneratuta!!
bueno!!! que subido! golden Falop 2011-2012!!ja
Maurizzio
Publicar un comentario