2012/05/13

ZERGATIK EZ??


  Igandean jokatutako futbol partiduarekin 2011-2012 denboraldia bukatu zen. Apertura eta Klausura txapelketetan Estanko Mendizabal oso lehiakor aritu da eta sailkapenaren goikaldeko postuetik gertu. Egindakoagatik zorionak!

   Larunbatean talde osoak joko erakustaldi bikaina burutu zuen. Bakoitzak taldean duen rola zein den badaki eta beste behin erakutsi genuen talde izaeran dagoela gure indarra. Jokalari batzuk dizdira berezia izan arren, ez lirateke ezer gainontzekorik gabe.

   Jokin atepean jarri zen eta beste behin taldeak asko nabaritu zuen. Bera eta Merinok oso ondo zaintzen dute gure porteria, ea biek hurrengo denboraldian atea zaintzen jarraitzen duten. Aztean Asteinza eta Astudi(lo), Erlantz euskarri, Falop, Unai F hegaletan  eta Trolebusa ez zen hain Barrebusa izan. Kanpoan Maurizzio, Gari eta Barrilete Do Ron, Estankovich asteazkenetan.

   Aurrean genuen taldea ez zen nola halakoa. Sailkapenean goikaldeko postuetan borrokan ari den talde gaztea. Hala ere larunbatean talde sendo batekin topatu zen hasieratik. Ondo jarri ginen eta hortzak asko estutu genituen.

   Lehenengo zatia orekatu izan zen,  bi edo hiru gol aukera garbi izan genituen. Iosuk   eta Unai F gurel gol aukerak  probestu zituzten eta 2-0 aurreratu ginen. Aurkariek baloiaren jabetza hartu eta asko ahalegindu ziren gola egiten baina  Jokinen geldiketak eta  taldeak erakutsitako defensa sendoarekin topatu ziren.

   Atsedenaldira horrela iritsi ginen. Argi zegoen ordura arte ikusitakoaren arabera, taldea partiduan erabat sartuta zegoela. Zorionez horrela jarraitu zuen.

   Bigarren zatia hasi eta nahiko berehala Erlantzen jaurtiketa on batek 3-0 igoarazi zuen markagailura. Aurkarien amorrua beraien jokatzeko eran nabaritu zen eta oso estu hartu gintuzten. Baina orduan taldeak defentsako lan ikaragarria egin zuen, gainera  honi baloia mugitzen zentzua eta sakontasuna erantsita oso talde arriskutsua bihurtzen gaitu.

    Honela, Trolebusak bere bigarren gola sartu zuen , polita benetan, eta partidua era bat bideratuta utzi zuen. Aurkariek ere gola sartu ziguten. Guk gure azkena kontraeraso on baten ondorioz lortu genuen. Partidu eta garaipen borobila beraz!! 5-1

  Hankak lurrean eduki behar ditugu baina larunbateakoak nola eta noraino iritsi gaitezkeen erakutsi behar digu. Oraindik aurten estreinatuko den Kopa jokatu behar dugu, orain artekoa berresteko aukera  izango dugu eta …

Nor Baino Nor:

Jokin BERMEA (8)Benetako atezaina izatea taldeak asko igartzen du. Hurrengo urtean gurekin nahi zaitugu. Bi atezain izatea luxua da!!Bejondeizula!!

Asteinza LANGILE (8,25) Taldeak asko igartzen du bera atzean dagoenean. Taldeari irmotasun eta indarra ematen dio. Ole, ole y ole!!

Astudi(lo) TXUKUN  (7,75)Fisikoki bere onenean ez badago ere, etengabe borrokan aritu zen. Defentsa lan txukuna TXATXIN!

Gari  CORRECAMINOS MECK -MECK!! (8) A ze garra eta indarra transmititzen duen!! Baten bat lehikorra bada bera da. Es la ley…

Erlantz LANGILE  (8,25) Gol polita eta defentsa lanetan oso inplikatuta.

Barrilete HIZTUN (8) Zenbait momentutan taldeak lemazain bat behar du eta bere presentziak taldea orekatzen du. Eskuzabal gainera…

Unai F EZBERDINA (8,5) Guztiak gara ezberdinak baina Unaiek badu zerbait ezberdin egiten duena. Golegile eta umil!! Mesiiiiiiii….

Trolebusa ANDYA (8,6) Zentzu guztitan, Panko bezala MVP!! 2 gol eta asitentziak ematen. Adunan ongi etorria egin al zizuten?

Falop TALDEKIDE (7,75) Gol aukerak huts egin zituen baina defentsa lanetan ere lagundu zuen.

Maurizzio HEGALARI (8) Denboraldi amaiera luze badoa ere, taldearen mesedetan oso langile aritu zen.

P.D: Garaipen hau guztiona da bertaratu ginenena eta taldea osatzen duten guztiena.

10 comentarios:

Trole dijo...

Estatistikak eguneratuta!! Jokalarien fitxak falta dira. Biharko fijo!

Anónimo dijo...

kronika polita lop!! fitxak falta dira ?? ahaztu zaizkigu??
maurizzio

Antropos dijo...

Aupa ekipo!!

Alde batetik ezkontz eta bestalde Jokin ez datorrela eta Meri ez dakit... ea konbokatoria lehen bait lehen egiten dugun jendea behar badugu makinaria guztia martxan jartzeko.

Ugaldetxo larunbata 16:30
Bai:

1.-Falop


Ez:

-Jokin
-Maurizzio
-Unai F
-Barrilete
-Erlantz

P.d: Badakit asteazkena dela oraindik, bina moving, all the people moving...

astu dijo...

Ugaldetxo larunbata 16:30
Bai:

1.-Falop


Ez:

-Jokin
-Maurizzio
-Unai F
-Barrilete
-Erlantz
-astu

Anónimo dijo...

Ugaldetxo larunbata 16:30
Bai:

1.-Falop


Ez:

-Jokin
-Maurizzio
-Unai F
-Barrilete
-Erlantz
-astu
-Gari

Espi dijo...

Ugaldetxo larunbata 16:30
Bai:

1.-Falop
2- Espi

Ez:

-Jokin
-Maurizzio
-Unai F
-Barrilete
-Erlantz
-astu
-Gari

Trole dijo...

Kanpora noa! Finde romantico sin hijas!!

Ugaldetxo larunbata 16:30

Bai:

1-Falop
2-Espi
3-
4-
5-

Ez:

-Jokin
-Maurizzio
-Unai F
-Barrilete
-Erlantz
-Astu
-Gari
-Trole

Antropos dijo...

Eguerdiko Whats uppak eta gero, oraingoz...

Ugaldetxo larunbata 16:30

Bai:

1-Falop
2-Espi
3-DLC
4-Joseba
5-Pujol

Ez:

-Jokin
-Maurizzio
-Unai F
-Barrilete
-Erlantz
-Astu
-Gari
-Trole

Zalantza:

-Asteinza (Badirudi ezetz..)
-Pablo??
-Popes (txungo)
-Merino??

Gauza nahiko larri dago. Mugitzen jarraitu beharko!!!

ANTROPOS dijo...

Bai:

1-Falop
2-Espi
3-DLC
4-Joseba
5-Pujol
6.-Pablo
7.-Gazta

Ez:

-Jokin
-Maurizzio
-Unai F
-Barrilete
-Erlantz
-Astu
-Gari
-Trole

astu dijo...

Ni partidura noa