Bi aste iragan dira azken partidua jokatu genuenetik. Oporren ostean jokatzeak hori dauka; alde batetik taldeak nola erantzungo duen ez jakitea eta beste alde batetik oporrek gure gorputzetan izaten duten eragina.
Zarautzera 10 jokalari urbildu ginen. Jokin atepean jarri zen, Astudi(lo) eta Asteinza aztean jarri ziren, Erlantz euskarri lanetan, Joseba eta Espi hegaletan eta Unai F aurrelari. Luxu handiko bankiloa: Maurizzio, Popes eta Falop.
Taldeari partiduaren erritmoa hartze kosta egin zitzaion eta hasiera oso parekatsua izan zen. Kosta egin zitzaigun baina Unai F lehenengo gola sartu zuen eta bigarrena egiteko ere minutu batzuk pasa baziren ere, partidua bideratzen hasi ginen.
Horrela atsedenaldirako 4-0 aurreratu ginen eta graipena oso gertu geneukan. Markagailuak alde handia erakusten zuen bi taldeen artean, eta aurkarien jokoak ere ez gintuen asko beldurtzen.
Bigarren zatiaren hasieran zenbait gora behera izan genituen baina minutuak aurrera egin ahala gola zaparrada gero eta handiagoa zen. Aurkariek ere gola sartu ziguten, badakizue markagailua oso alde dagoenean taldea errelaxatzen dela.
Azkenean 10-1 irabazi genuen, Unai F 5 gol sartu zituen, a ze erakustaldia berea, Erlantzek 3, Maurizziok 1 buruz, bai harrigarria badirudi ere, eta Falopek beste 1. Beste hiru puntu gehiago ditugu beraz!!
Datorren astean, Espi taldekidea ezkontzen da eta besarkadarik sentikorrena bidaltzen diogu. Partidu horretan Espi txapeldun!! Datorren norgehiagokarako zenbat gauden eta taldea nola osatzen dugun adi egon beharko dugu...
Ez ginen gehiegi busti, baina astebukaerakoa gol zaparrada handia izan zen.
Nor Baino Nor:
Jokin ONGI ETORRI (7,5) Ia ez zuen lanik izan eta agertu behar izan zuenean dituen dohaiak erakutsi zituen. Hirugarren zatiko picknicka izugarri izan zen. Muxu zure amari!
Asteinza EZKONBERRI (7,5) Ez du fisikoki ongi egon behar Bob esponjaren aurka jokatzeko. Pixkat berotu zen 11 zenbakiarekin.
Astudi(lo) GOGOTSU (7,5) Gorputzak zenbait abisu eman dizkio… ongietorri adinduen mundura!!
Erlantz GOSETI (7,8) Partidu lasaia, golarekin berriro adiskidetzeko egokia.
Joseba LANGILE (7,5) Gutxitan altsatzen du ahotsa bai zelaian baita kanpona ere, baina beti hor dago!!!
Espi EZKONGAI (7,5) Goizean korrika egitera joan omen zen… hurrengo denboraldian gurekin nahi zaitugu!!
Mauruzzio HOR (7,6) Profesionalak bezala goizean Alemanian hegazkin hartu eta 1700etan Zarutzen. Salou conection!!Handia zara!!
Popes MARATONMAN (7,5) Goizean goiz esnatu eta gainera 2 ordu padelean aritu zen… txukun a gainontzekoak bezala.
Falop TEMATI (7,6) Gutxitan azaltzen du baina gola sartu nahaiean temati aritu zen.
P.D:Ez ahaztu lainoen atzean eguzkia dagoela!!
7 comentarios:
Partidua 16:30etan Cesar Beniton.
Bai:
1.-Falop
2.-Fatman
3.-DLC
Ez:
1.-Espi
2.-Astu
3.-Asteinza
P.D: Dale Estanko, dale, dale...
Partidua 16:30etan Cesar Beniton.
Bai:
1.-Falop
2.-Fatman
3.-DLC
4. Maurizzio
Ez:
1.-Espi
2.-Astu
3.-Asteinza
Partidua 16:30etan Cesar Beniton.
Bai:
1.-Falop
2.-Fatman
3.-DLC
4. Maurizzio
5. Erlantz
Ez:
1.-Espi
2.-Astu
3.-Asteinza
4. Unai
Partidua 16:30etan Cesar Beniton.
Bai:
1-Falop
2-Trole
3-DLC
4-Maurizzio
5-Erlantz
6-Gari
Ez:
1-Espi
2-Astu
3-Asteinza
4-Unai
5-Barri
6-Jokin
7-Meri
Falta dira:
-Popes
-Pablo
-Joseba
KONTUZ!! EZ DUGU JOLASTEN CESAR BENITON
FELIX GARINEN (GROS) BAIZIK!!
Partidua 16:30etan FELIX GARINen!! (16:00 zelaian)
Bai:
1-Falop
2-Trole
3-DLC
4-Maurizzio
5-Erlantz
6-Gari
7-Popes
Ez:
1-Espi
2-Astu
3-Asteinza
4-Unai
5-Barri
6-Jokin
7-Meri
Falta dira:
-Pablo
-Joseba
KONTUZ!! EZ DUGU JOLASTEN CESAR BENITON
FELIX GARINEN (GROS) BAIZIK!!
Partidua 16:30etan FELIX GARINen!! (16:00 zelaian)
Portero????????
Bai:
1-Falop
2-Trole
3-DLC
4-Maurizzio
5-Erlantz
6-Gari
7-Popes
8-Joseba
Ez:
1-Espi
2-Astu
3-Asteinza
4-Unai
5-Barri
6-Jokin
7-Meri
Falta dira:
-Pablo
Partidua 16:30etan FELIX GARINen!! (16:00 zelaian)
Bai:
1-Falop
2-Trole
3-DLC
4-Maurizzio
5-Erlantz
6-Gari
7-Popes
8-Joseba
9-Pablo (atezain besomotz)
Ez:
1-Espi
2-Astu
3-Asteinza
4-Unai
5-Barri
6-Jokin
7-Meri
Publicar un comentario