2012/04/22

ESNATU GINENEAN BERANDU ZEN...

Larunbat arratsaldean aukera polita izan genuen E.M futbol7 taldeak sailkapenaren goi postuetara urbiltzeko… tamalez taldeak ez genuen egun onena izan eta hiru puntuak eskuratzea ezinezkoa izan zen.

Felix Garin futbol zelaira atezainik gabe gerturatu ginen. Pablo jarri zen atepean eta benetan eskertzekoa da bere jarrera. Inori ez zaigu atepean jartzea gustatzen eta horrexegatik bederen mila esker!! Hala ere taldeak eta bere jokoak dezente igartzen dute atezinaren gora beherak. Honek ez du gure emaitza txarra era bat justifikatzen.

Bai lehenengo zatian eta bigarren zatian ere taldeari norgehiagokan sartzea kosta egin zitzaion. Horrela markagailuan atzetik joatea egokitu zitzaigun. Konturatzerako 1-0 galtzen jarri ginen; ez genuen jokoan nola sartu asmatzen

Pixkanaka norabidea aurkitzen joan ginen nahiz eta joko onena ez burutu. Erlantzek jaurtiketa on batekin bere atea zulatzea lortu zuen baina ordurako 2-0 geunden…atsedenaldira 2-1 iritsi ginen eta aurrean aurkari lehiakor bat genuela jabetu ginen.

Bigarren zatiaren hasiera esan bezala ez zen ona izan. Gola jaso genuen , jokoz kanpo zegoen aurrelaria!!! eta garaipena asko garestitu zen. Orduan, taldeak bere amorrua azaldu zuen… trolebusak 3-2 jarri eta taldeak partidua galdutzat ez zuen eman. Orduan gure barruan dugun irabazteko grina kaleratu genuen eta berdinketaren bila burubelarri jarri ginen.

Berdintzeko aukera izan genuen eta penalti bat ere huts egin genuen besteak beste. Ez genuen berdintzea lortu eta partidua bukatzeko 5 minutu falta zirela beraien kontraeraso baten bidez 4-2koa sartu ziguten.

Gehiegi tartadu genuen partiduan sartzen, hasieratik erakutsi izan bagenu irabazteko grina eta tentsioa emaitza beste bat litzateke.

Bi partidu geratzen dira denboraldi honi amaiera emateko, ea ondo buktazen dugun!!

Nor Baino Nor:

Pablo ATEZAIN (5,5) Atepean jartzea ez da erraza. Ez zuen egun onena izan baina hala ere mila esker.

Eneeeeee(ko) AHUL (4,75) Partiduari ez zion ondo ekin eta honek bere norgehiagoka era bat baldintzatu zuen. Hala ere buruak etagozpenei aurre egin behar die.

Maurizzio ANTZU (5) Penaltia huts egin zuen eta ateraren aurrean ez zuen asmatu. Denboraldi hasiera ona egin zuen baina amaiera luze doa. Hirugarren zatia handia izan zen!!

Erlantz GOLEGILE (5,5) Zenbait momentutan taldeari sakontasun eman zion. Hala ere auspoa bete zuen zenbait kasutan.

Joseba LANGILE (5,25) Lan eta lan aritu zen denboraldi osoan bezala. Batzutan ardura gehaigo hartu beharko luke.

Trolebusa ERREFERENTEA (5,5) Aurrean dagoenean taldeak errefente argia du. Gola sartu zuen eta goitik baloi asko jaso zituen.

Popes HASERRE (5) Horrela amaitu zuen..

Falop ITZALITA (5) Hasieratik sentsazioak ez ziren bat ere onak izan… saiatu zen baina ez zuen asmatu

GARI GRINA (6,25) Taldea kili kolo zegoenean ardura hartu zuen… leihakor eta taldearen motorra izan zen.

P.D1: Trole, zuk eman al duzu inkestan azkeneko botoa? je,je,je...

P.D2: Datorren denboraldirako lehenengo fitxaketa egin dugu. Bajarik ba al dago?

19 comentarios:

Trole dijo...

Kronika earra Lop.

Zein da fitxaketa berri hori??

Gorka dijo...

MAIL DE GURESPORT

Estimados participantes en el torneo DV - F7,
A petición de algunos equipos, queremos plantearos la oportunidad de prolongar un poco mas la temporada participando en una competición de Copa. El formato sería el siguiente:

* Grupos de 4 equipos, a una vuelta (3 partidos de clasificación)
* Se clasifican los 2 primeros de cada grupo
* Calendario: 19/20, 26/27 y 2/3 de junio (partidos de clasificación). El 9/10 de junio, eliminatorias y finales.
* Sorteo entre todos los equipos inscritos, sin tener en cuenta las categorías de la liga
* Inscripción: 180 euros por equipo. Incluye los partidos de la Fase Final.
* Premios: Trofeos y Material Deportivo a elegir al equipo campeón.
*Plazo de Inscripción: hasta el viernes 11 de mayo al mediodía.
* Forma de Pago: En la cta. habitual de Gure Sport
*Forma de Inscribirse: Por e-mail a info@futbolsiete.com, comunicando el nombre del equipo y delegado responsable
* Listado de jugadores: Se podrá modificar y presentar un nuevo listado de jugadores
* Seguro de Accidentes: Los equipos con el seguro contratado, tendrán cubiertas todas las contingencias hasta la Final.

Esperando que esta propuesta sea de vuestro grado, quedamos a vuestra disposición para ampliaros la información que necesitéis.

ENEKO dijo...

Palo en toda regla a DLC en la crónica, tiritando me has dejado Lop... Si fuera profesional te dejaría de hablar...

Por mí lo de alargar la temporada está bien...

Trole dijo...

DLC. Eso creo ke es porque tu mismo te estas poniendo el liston muy alto this season!!

Trole dijo...

DLC. Eso creo ke es porque tu mismo te estas poniendo el liston muy alto this season!!

ANTROPOS dijo...

Aupa elementos!!

Eneko ahaztu zitzaidan jartzea penaltia zuri egin zizutela... (Si eso te consuela ok!!!)

Ni ere luzatzearen alde. Portzierto Trole dirurik geratzen al da denboraldi honetan gure kaxan? Hala ere 180 euro denen artean ez da ezer!!! Hitz egingo dugu!!

Anónimo dijo...

Neregatik ere luzatzea wai!!!!
Estanko mendizabal

Antropos dijo...

Partidua Igandean 13:00etan Ugaldetxon:

Bai:

1.-Popes
2.-Trolebusa
3.-Unai F
4.-Merino
5.- Jokin
6.-Falop

Ez:

1.-Maurizzio (kanpoan)

Antropos dijo...

Astebukaera honetan hitz egingo dugu baina astebete geratzen da nahi izanez gero izena emateko denboladia luzatzeko...

Antropos dijo...

Astebukaera honetan hitz egingo dugu baina astebete geratzen da nahi izanez gero izena emateko denboladia luzatzeko...

Anónimo dijo...

DENBORALDIA LUZATZEKO ASMOTAN? OF COURSE...NEREGATIK BAI
ETA IGANDERAKO PREST BAITA ERE!

Anónimo dijo...

AZKEN KOMENTARIOA ASTEINZAK IDATZI DU - KONTUAN HARTU

IGANDERARTE MUTILAK!

Trole dijo...

Partidua Igandean 13:00etan Ugaldetxon:

Bai:

1-Popes
2-Trolebusa
3-Unai F
4-Merino
5-Jokin
6-Falop
7-Asteinza

Ez:

1.-Maurizzio (kanpoan)

Anónimo dijo...

arga dago!! denboraldia luzatzera!!!!

ESTANKERS!!!

Anónimo dijo...

Partidua Igandean 13:00etan Ugaldetxon:

Bai:

1-Popes
2-Trolebusa
3-Unai F
4-Merino
5-Jokin
6-Falop
7-Asteinza
8-Gari
Ez:

1.-Maurizzio (kanpoan)

2 de mayo de 2012 21:50

Eneko dijo...

Partidua Igandean 13:00etan Ugaldetxon:

Bai:

1-Popes
2-Trolebusa
3-Unai F
4-Merino
5-Jokin
6-Falop
7-Asteinza
8-Gari
9-DLC
Ez:

1.-Maurizzio (kanpoan)

pablo dijo...

Aupa Team!! El domingo me toca comida con la family, y aparte, el hombro me está dando problemas.. Tengo la mochila (mochilón) en casa, asi que a ver con quien puedo quedar el sábado o el domingo in the morning para el intercambio...

Partidua Igandean 13:00etan Ugaldetxon:

Bai:

1-Popes
2-Trolebusa
3-Unai F
4-Merino
5-Jokin
6-Falop
7-Asteinza
8-Gari
9-DLC
Ez:

1.-Maurizzio (kanpoan)
2.-Pablo

Merinokracia dijo...

Iré con clavazo... por comentar :)

Anónimo dijo...

Bai:

1-Popes
2-Trolebusa
3-Unai F
4-Merino
5-Jokin
6-Falop
7-Asteinza
8-Gari
9-DLC
10-Joseba
Ez:

1.-Maurizzio (kanpoan)
2.-Pablo