Estanko Mendizabalek garaipen polita lortu zuen Berio futbol zelaian. Denboraldiak pasa arren gauza batzuk ez dira aldatu eta partiduari ez genion erarik egokienean ekin. Partiduak ez dira futbol zelai gainean epaileak txistu hotsari eragiten dionean hasten. Popesek joan zen astean maleta eraman zuen eta inork ez zuen hartu bere bila joateko ardura,garaiz esan ba- zuen ere; ez genuen atezainik eta blogean 8 jokalari geunden gure koloreak defendatzeko prest...
Gure diruzainak ekipaia berria ekarri zuen eta laranjaz jokatzeko prest gaunden baina tamalez aurkariek kolore bera zuten eta beltzez jokatu genuen azkenean. Laranaja mekanikoaren erakustaldiak astebete itxoin beharko du.
Partiduari ekin baina minutu bat lehenago Erlantzek partiduko fitxaketa egin zuen. Atezaina lortu zuen eta eskerrak, partiduko jokalari onena izan baitzen eta bera gabe garaipena askoz garestiago izango zatekeen.
Atzekaldean Gari eta Astudi(lo) hasi ziren, zelai erdian Eneeeeee(ko) Erlantz eta Espi eta Falop aurrelari. Trolebusa, Barrileton eta Arri kanpoan geratu ziren.
Azken aldian bezala partiduan sartzea kosta egin zitzaigun eta lehenengo minutuetan partidua oso parekatua izan zen.Bi taldeek gola sartzeko aukerak izan genituen. Txalotzeko markagailua mugitu aurretik gure atezainak egin zuen geldiketa!!.
Lehenengo aldaketak egin eta Estankovichek sekulako baloia jarri zion Trolebusari eta honek bere aldarrikapena zelaiaren gainean utzi zuen: ez zait ahaztu golak egitea. Honela 1-0 aurreratu ginen. Honi gutziari Arrik egindako jokaldi bikain erantsi behar zaio eta ondorioz 2-0 igoararzi zuen Berioko markagailura. Partidua bideratzen hasi ginen baina oraindik ohiturari jarraituz sufritzea tokatu zitzaigun.
Bigarren zatian ere norgehiagoka oso orekatu zen eta edozeinek izan zuen gola sartzeko aukera. Erlantzek 3-0ko sartu zuen eta garaipenak ezin zigun alde egin. Kontraeraso batean Falopek ez zuen Arriren pasea probestu eta minutu bat beranduago 3-1 sartu ziguten. Garaipena gurea zen baina duela 15 egun idatzi nuen bezala ez dugu partidu amaiera lasairik.
A ze astebukaera! Kirol emaitzei gainbegiratu bat botatzen badiogu, harro egoteko emaitzak egon dira. Alde batetik Errealak Zaragoza 3-0 menperatu zuen, bestalde igande goizean GBCren beste erakustaldi baten ondorioz Caja Laboral handia menperatu zuen, partidu ANDYa egin zuten eta azkenik Estanko Mendizabalen garaipena. Bi hitzetan laburbiltzen da...
Nor baino Nor:
Atezaina ZORIONAK (7,5) Bera gabe emaitza eta partiduaren norabidea beste bat litzateke. Zorionak eta mila esker!
Astudi(lo) SENDO (6,5) Atzekaldea sendotu zuen eta fisikoki bere momento onenean ez badago ere ustu egiten da taldearengatik.
Espi BIKOTE (6,5) Astidiloren bikotea… atzo zelaian badakizue Pin eta Pon. Senargai trajea probatzen egon omen zen. Hori bai partidu zaila eta polita!
Eneeko LASAI (6,75) Normalen bere presentzia handiago izaten da, bere itzala txikitu egin zen. Gogotsu aritu zen.
Erlantz GOLEGILE ( 7) Hiru jaurtiketa behar izan zituen gola sartzeko. Gogotsu lanean eta atezainaren fitxkaten asmatu zuen.
Gari ORMA (7) Agian estadistekek ez dute bere jokoa ona islatzen. Lehikorra eta bera gailentzea oso zaila da.
Falop ANTZU (6,25) Gola sartzearekin itxuitzen hasi da eta honek bere jokoan eragiten du. Hala ere bere presio lana txukuna da.
Trolebusa ONGI ETORRI (7) Bai golarengatik eta baita partidura etortzeagatik. Urratsak emanez egiten da bidea…
Arri BIKAIN (7,25) Gazteleraz esaera batek dio “el que tuvo retuvo…”, gauzak errez egiten ditu baina zein zailak diren. Espektakulua zelain eta aldageletan.
Barrileton LEMAZIN (6,75) Bere pase bikain batek aurkarein atea zulatzen lagundu zuen. Atzean txukun aritu zen gehiegi konplikatu gabe.
P.D: Zaletuen animorik gabe taldea txikagoa litzateke… BEJONDEIZUELA!
17 comentarios:
Aupa Trole!!
Tartetxo bat hartzen baduzu estadistikak eguneratu... bestela nola eguneratzen diren azaldu beharko didazu. Gora talde lana!!
Arrazoi duzu Falop!
Alkatetzak aldatu nau!
Egia esan hemendik aurerra hobeto ibiltzea espero det. Gaur gauean agian denbora ematen dit, eta aurrerantzean astero saiatuko naiz egiten.
Sorry!
Zorionak ekipo!!
Ianluk asko posten naiz zutaz!!
zorionak garaipenagatik eta aipamen berezia gure alkate txit gorenari!!
Gola iritsi da, merezitako saria!!!
jo, parece que estoy peloteando para que el alcalde me "done" unas tierras para especular, baina egia da, pila bat pozten gara!!!!
stankovitx-en asistentzia ere osoona izan omen zen, bejoindizuela!!!
Pd, pasa den astean, adunako sagardotegi batean egon ginen batzuk. STOP. alkate berriari buruz galdetu al genien bertako langileei??STOP
Ea hurrengo partdura ager naitekeen k I MISS YOU!!!!
Maurizzio
Inork ez du igandean goiz esnatu nahi!!!!
Igandean 9atan UDALDETXO:
1.-Falop
Bai
- falop
Maurizzio ( atsedenaldirarte ziur, 2.zatia osorik ez, futbol sala daukagulako)
Bai
- falop
Maurizzio ( atsedenaldirarte ziur, 2.zatia osorik ez, futbol sala daukagulako)
Ez
- Espi
Bai:
1- Falop
2- Maurizzio (2.zatia osorik ez)
3- Trole
Ez:
1- Espi
IGANDEAN 9tan UGALDETXOn:
BAI:
1- Falop
2- Maurizzio (2.zatia osorik ez)
3- Trole
4- Popes
5-
6-
EZ:
1- Espi
2-
IGANDEAN 9tan UGALDETXOn:
BAI:
1- Falop
2- Maurizzio (2.zatia osorik ez)
3- Trole
4- Popes
5- Astu
6-
EZ:
1- Espi
2-
IGANDEAN 9tan UGALDETXOn:
BAI:
1- Falop
2- Maurizzio (2.zatia osorik ez)
3- Trole
4- Popes
5- Astu
6-
EZ:
1- Espi
2- Erlantz (jendez gaizki bagaude....)
IGANDEAN 9tan UGALDETXOn:
BAI:
1- Falop
2- Maurizzio (2.zatia osorik ez)
3- Trole
4- Popes
5- Astu
6- Gari
EZ:
1- Espi
2- Erlantz (jendez gaizki bagaude....)
Como que "jendez gaizki bagaude..." Ezin da joan edo joan daiteke!!!!!!!! Como que "bigarren zatia osoa ez". Ay, Ay, Ay...
IGANDEAN 9tan UGALDETXOn:
BAI:
1- Falop
2- Maurizzio (2.zatia osorik ez)
3- Trole
4- Popes
5- Astu
6- Gari
7- Jokin
EZ:
1- Espi
2- Erlantz (jendez gaizki bagaude....)
3- Joseba
4- DLC (seria duda, más no que sí)
Como que "jendez gaizki bagaude..." Ezin da joan edo joan daiteke!!!!!!!! Como que "bigarren zatia osoa ez". Ay, Ay, Ay...
Futbol salako partidua daukagulako 10.10tn egian, y ahí tb andamos justos, horregatik da
Maurizzio
IGANDEAN 9tan UGALDETXOn:
BAI:
1- Falop
2- Maurizzio (2.zatia osorik ez)
3- Trole
4- Popes
5- Astu
6- Gari
7- Jokin
EZ:
1- Espi
2- Erlantz (jendez gaizki bagaude....)
3- Joseba
4- DLC (más no que sí)
5- Unai F.
6- Barri
7- Ateinza
FALTA DIRA:
-Pablo
-Meri
CHANGES!!!!
IGANDEAN 9tan UGALDETXOn:
BAI:
1- Falop
2- Maurizzio (2.zatia osorik ez)
3- Trole
4- Popes
5- Astu
6- Gari
7- Jokin
8- Unai F.
9- Pablo
10- Erlantz
EZ:
1- Espi
2- Joseba
3- DLC (más no que sí).
4- Barri
5- Ateinza
6- Meri???
Aupa mutilak, os debo una disculpa enorme, sobre todo a ENEKO que le dejau con el culo pelau, hoy me he sobado, y no hay escusa, benetan, BARKATU!!
Publicar un comentario