2011/12/21

Gol zaparrada

Nire eztarrikoa anginek pakean uzten ari direnean, tartetxo bat hartu dut ordenagailura gerturatu eta joan zen larunbateko kronika idazteko. Eskerrak bertan ikusitakoak eta azken emaitzak ez duela azalpen handirik behar. Hori bai a ze zaparrada!

Azken orduko gorabeheren bat tarteko 8 jokalari urbildu ginen Matira. Migelon atepean jarri zen, BRAVO! oihukatzen zuen gu ikustera urbildu zirenak, a ze geldiketak! Asteinza, nola laguntzen duen taldea sedotzen eta Gari ez zen atzean geratu atzelari ; baloi guztiak borrokatu zituen. Ene(ko) zelai erdiko errege, Maurizzio eta Falop hegaletan eta Messi aurrelari. Popes beste behin non geratu zen?...

Lehenengo zatian badira aipatu beharreko zenbait gauza. Markagailuak mugitu gabe zegoenean a ze geldiketak egin zituen gure atezainak. Nahiko errez iristen ginen bere areara eta bi gol sartu genituen.Bikaina gol hauetako batean Ene(ko) a ze erdiraketa jarri zion Marizziori eta honek asmatu zuen. Gariren gola ere sekulakoa. Atsedeneladira ez ginen era bat lasai joan 2-1 sartu baitziguten.

Bigarren zatian aurkariak fisikoki behera etorri ziren eta kontraeraso asko egin genituen eta honela etorri ziren gure gol gehienak. Aipatzekoa da era guztietako golak sartu genituela eta aurrean talde sendorik izan ez bagenuen ere golek taldeak duen izaera anitza adierazten dute. Mesik 2 gol sartu zituen, Garik 1, Ene(ko) 1, Mauruzziok 1 eta Asteinzak 2.

Azkenean 7-1 irabazi genuen eta baten batzuk eztarria utzi bazuten ere garaipen polita lortu genuen. Taldea haunditzen doan seinale da nahiz eta baten batek “San Patricio-Bob Esponjen lagunak” partidua izan zela esan bazuen ere.

Gabonak datoz, pentsatzen dut taldekide guztiek olentzerori idatziko zeniotela, espero dut zuen desio guztiak edo gehienak betetzea. Muxu eta besarkada handi bana guziei! Urte berri on!

Nor baino Nor:

Migelon MVP (7,5) Taldeari izugarri lagundu zion eta geldiketa onak egin zituen. Merinoren atea badugu nork zaindua bejondeizula!

Asteinza KAISER (7,25) Ze lasaitasuna taldearentzak bera hor ikustea. Amara berriko lagun on batek esan zidan behin Martuteneko futbol zelaiari bere izena jarri beharko litzaiokela.Je,je...

Gari POZIK (7,25) Saltsa guztitan sartuta eta era bat entxufatuta, a ze bikotea osatzen duten atzeko bi hauek. Ez dugu nolanahiko hesia!

Ene(ko) LEMAZAIN (7,25) Partiduari nola ekin behar diogun argi izaten du eta komunikatzen badaki. Erabaki guztitean ez asmatzea normala da. Oso lehiakorra da.

Mauruzzio LARRI (7,25) Etorri zen eta gola sartu zuen, gero GBC ikustera joan ginen eta arratsaldea ondo ez bazen hasi, hobeto bukatu zen.

Falop MUTU (7) Egun batzuk pasa ditut hitz egin gabe. Taldearen beharretara egokitzen da. Fisikoki hobeto.


Unai GOLEGILE (7,25) Amara Berrirekin ere gola(k)? sartu zituen eta gurekin ere. Gero sartu al zenuen azken gola?

Popes TEMATI (7) Bera ere taldearem mesdetara egokitzen da, taldearekin batera gora doa.

P.D:Ondo pasa maspasa!


10 comentarios:

Antropos dijo...

Aupa Trole!

Zer moduz alaba txikia? Ondo izan!

Trole dijo...

Bueno, aste earra pasa deu.

Alaba bat operatua, bestea sukarrakin gaixo eta Ametsek hankeko behatz bat puskatu estufaren kontra (violencia de género).

Kriston panorama!!

Zorionak denoi garaipen zitalagatik!!

Ea estatistikak eguneratze ditudan!!

Trole dijo...

People!!

Estatistika GUZTIAK aguneratuta!

Baita indibidualak ere!!

Gora Estankeruak!!!

Trole dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Trole dijo...

Respecto de las camisetas...

Hace falta un voluntario para pasarse de una "L" a una "M". Sobra una "M" y no nos llegan las "L"

Una XL que quedaba se la he adjudicado a Erlantz, no por gordo sino por grande y feo.

Si alguien quiere cambiarlo por considerarse mas guapo pero un poquito mas anchote todavía se puede. Hasta que pongamos los números.

;)

Animo!

Spirou dijo...

Yo creo que Popes podría llevar una M y si hay algún problema yo me intercambio la talla con Erlantz.

Gorka dijo...

Gracias por mirarme con bueno ojos...no soy d llevar camisetas en plan lycra pero si hay q hacer un esfuerzo me pongo a régimen de ipso facto...

Anónimo dijo...

urte berri on estankers!!!!

yo kon 1 m komo k no me veo...je,je,
estadistika politak... ja,ja
animo lop , trole ere, besarkada 1 a toda la family!! oso ondo izan!!!!
maurizzio

Trole dijo...

Maurizzio. A ti te hubiera kedau bien la "M" cuando volviste de Peru. Juajua.

Anónimo dijo...

si, la M de MOLE!!!

jo que tripon!!!!!aunke estas navidades me estoy gerturatuando...ja,ja
Maurizzio