2011/10/18

WHATSAPP!!!

Badakit taldekide guztiok ez daukatela aplikazio hori, baina harremanetan jartzeko modu berri hau erantsi behar dugu behintzat blog baino azkarragoagoa dirudielako.Horrek ez du esan nahi bloga ahaztu behar dugunik. Orain arte gure bilgunea izan da. horrela jarraitu beharko luke.


Azkenean 9 lagun azaldu ginen Beasainen biana hurrengorako saiatu beharko genuke larunbata baino lehen gure azken erabakia esaten. Aste honetan Lop joan gabe geratu zen ; gero etorri izan balitz emaitz erosoagoa lortuko genukeen… Hori bai taldearen antolaketa del eta guztion jarrera zoriontzekoa izan zen!


Zelaira nahiko goiz heldu ginen eta denbora izan genuen berotzeko eta zazpikoa erabakitzeko.Horrela atera ginen: Meri atepean, Espi Astudil(lo) atzekaldean, Aran Pablo Eneko erdialdean eta Trole aurrelari bezala. Alboan Popes eta Astainzak geratu ziren.


Partida nahiko kontrolpean hasi genuen. Beraiek bere zelaian itxoiten geratu ziren kontraerasoa egiteko asmoz. Pablok bota zun hurrunetik eta langan jo zuen. Horren ondoren, lehenengo gola etorri zen. Espik bandatik atera zuen eta Trolek buruz sartu zun. Bere lehen gola aurten. Gauzak ondo zihoazen. Baina beraiek ez zuten etsi eta gaizki defendatu genun jokaldi batean berdindu ziguten…


Guk ere gure jokuarekin jaraitu genuen eta Trolek forzatu zuen penalti bat. Enekok (bere urtebetetzea zela eta) bota zuen 2-1 markagailuan jarriz. Gero Trole lesionatu egin zen eta aldaketa bakar batekin geratu ginen. Luxu gehiegi guretzako.Horrela bukatu zen lehenengo zatia. Baina bigarrenean partida era bat erotu egin zen. Ez dakit bero egiten zuelako edo zergatik baina erotu zen. Gure indarrak jeitsi ziren asko. Ez gaudo oso ondo fisikoki; hori nabaritu zen.

Beraiek eduki zituzten aukera batzuk berdintzeko baina ez ziren oso onak aurrekaldean eta barkatzen duenari beti berdina gertatzen zaio. Aranburu falta bidez 3-1 lortu zun. Enekok bigarren aldiz 4-1 kontra on baten ondoren sartu zuen. Eta bazirudien partidua amaituta zegoela…baina… adituak gara gauzak konplikatzen eta berriro ohizko partidu batzuetan bezala, gauzak erotu ziren….


Merinok 10 minutu txar eduki zituen eta gu lur jota geunden. Bapatean 4-4 markagailuan islatzen zuen. Harrigarria baina horrela zegoen asuntua. Beraiek goraka egin zuten ; baina aurten gure taldeak ez du erraz amore ematen.

Badaude taldekide indarrarekin., lehiakorrak, eta nabaritzen da. Aranburuk (joan baino lehen) 5-4 sartu zuen jokaldi azkar batean eta bukatzerakoan Espik 6-4 sartu zun beste kontra azkar batean. Ez ziren izan gol ikaragarriak baina bai trebeak.

Denbora gehiago ez zegoen emaitza aldatzeko eta beraiek nahiz eta 4 aldaketa eduki ez ziren gai izan berdintzeko. Guk oso nekatuta bukatu genuen. Eguzkiak eta beroak eragin zigun asko. Bagenikien irabazi behar genuela eta lortu genun. Ez da gutxi. Baina hobetu defendatu behar dugu, gogor eta sendo. Bestela sufrituko asko dugulako. Geratzen naiz goleatzailekin. Nahiz eta Trole lesionatu egin besteok kapaz izan ziren bere hutsunea betetzeko 5 golekin.


NOR BAINO NOR:


Meri NAHASTUTA (4): 10 minutu horiek kenduta nahiko txukun zebilen baina konfidantza behar du, 4 hilabete jolastu gabe denbora asko da eta akats baten ondoren ezin gera behera joan. Lasai egon atezain ona zera eta. 4 hilabete jolastu gabe denbora asko da.

Espi MORE (6): Kostatu zitzaion partidan sartzea baina azkenean nahiko txukun aritu zen. Atzekaldean sedotasuna ematen dio baina indartsuago sartu behar da jokaldietan. 3. zati polita egin genun. Inplikatuta.

Astudi(lo) SERIO (6,25): Sendo atzekaldean goraka doa nahiz eta fisikoki ez egon bere momento onean. Taldegizona. 3 zatian ere egon zen gustora.

Astainza INDARTSU (6,25): Sendo ere borrokan beti behar genun jokalaria da. Gustora ikusten zaio taldean eta eskertzekoa da bere jarrera beti. Bejondeizula!

Eneko ZORIONTSU (7,25): Urteak bete eta partidu borbila egin. Bi gol (penaltiak sartu egin behar dira) eta erdialdean sendo. Kaliteta ikusten zaio eta pixkanaka forma hartzen ari da. Zorionak!

Aranburu BETIKOA (7): Hor dago beti. Momento garrantzitsuetan. Bi gol ere. Taldearen arima.

Pablo GOGOTSU (6,5): Erdialdean gehiago gozatzen du. Baina asko laguntzen du atzekaldean. Gustora iksuten zaio eta inplikatuta. Pixkanaka forma hartzen. Aurten egin dezake denboraldi polita egin dezake.

Popes NEKATUA (5,75): Fisikoki larri eta askotan lekuz kanpo saitau zen baina ez zen bere partidua izan. Hobetu beharko du. Oso nekatuta bukatu zuen.

Trole MIN HARTU (6,25): Gol bat eta penaltia behartu ez dago batere gaizki 15 minuturako. Lasai hartu, behar zaitugu eta.


P.D: Bi aste ditugo partidarik gabe. Zerbait antolatu beharko genuke. Partidaren bat edo afari/bazkari edo biak. Ahal dutenok behintzat.





11 comentarios:

Erlantz dijo...

Maurizio pitxitxi????? Apaga y vamonos!!!!! Barkamena eskatu nahi diot talde osoari!!!! Ta zorionak garaipenarengatik!!!!

ENEKO dijo...

Kronika borobila!!
Orain bi aste gure aldetik entrenatzeko (fisikoki asko daukagu hobetzeko) eta bazkari/afariren bat antolatzeko!! Aupa Estanko!!

Anónimo dijo...

Hemen pitxitxia!!!!
Jo me acabo de comprar 1 IMPRESORA y UN MARCO !!! pa que todo el mundo se lo crea!!ja,ja

2 aste jolastu gabe!! beraz, erritmoa ez galdu, eh!!!!
ESTANKERS 4 EVER!!
MAURIZZIO

Anónimo dijo...

por cierto, VAMOS PRIMEROS EN EL FAIR PLAY!! Y EL DRINK TEAM GANÓ!!!( OSTRAS COMO ESTA EL PATIO...)
MAURIZZIO

por cierto, pa ls recien llegaus, Maurizzio , soy yo, Haritz!!je,je

Trole dijo...

Pertsonaiak!!

Den den dena, eguneratua dago. Estatistika guztiak! Baita bakarkako fitxak ere.

Eta hemendik aurrera astero eguneratuko dira.

Zuen gustokoa izango dela espero det.

Goazen Estakuaaaaa!!!!

Merinocrata dijo...

Suspenso para el portero. Se queda a recuperar la asignatura para junio.


Lo compensare con unos chistes en la proxima afari que se haga. Es una puta indirecta para hacerla de ya. Se acepta comida como animal de compañia gastronomico-cultura.

Gorka dijo...

Vuelvo a comentarlo ( y lo haré via whatsupp tb) que ya que la Real juega el domingo a las 16:00 Lop me comentó de comer en Ikasbide... Para eso hay q resevar y saber si cuantos...y si no os apetece pues na ya comeremos el Lop y yo!!!!

Anónimo dijo...

api!! yo el domingo tengo tema familiar..., asi k no puedorrr!!!
propongo afari despues del puente de l 1 noviembre, ese sabado viernes, vayamos los que vayamos...
Maurizzio

Espi dijo...

yo no estoy, me voy pa los logros, coños

Antropos dijo...

Aupa Popes!

Nahi duzun bezala! ni edozer egiteko prest. Printzipioz Igandean Anoetara noa nire anaiarekin. Hitz egingo dugu.

Aio pelaio!

Trole dijo...

Bazkari earra in deu gaur!


Aupa ekipoooo!!