Larunbat honetan arratsaldeko 19:30etan E.M futbol7 taldeak 2010 urteko azken norgehiagoka jokatu zuen. Partidu guztietan gertatzen da zerbait baina momentu honetan taldea zertan datzan jakiteko partiduan geratu zena besterik ez da ikusi behar.
Partidua 8 jokalarik hasi genuen, Merino atepean, zu zara gure atezain titularra, Astudi(lo) eta Gari katua atzean, Pablo euskarri lanetan, hau ere gero eta integratuago dago, Mikel eta Falop hegaletan eta Trolebusa aurrelari. G handia beroketak egiten jarraitu zuen eta partidua hasita Barrilete Do Ron eta gure Mesi handia.
Egia esan partidua ez genuen bat ere gaizki hasi eta partiduaren tenpusa guk jarri genuen. Ez genuen sakontasun handirik baina gure aukerak ere izan genituen. Baina batzutan geratzten ari zaigun bezala beraien ia lehenego jokladian gola sartu ziguten, eta a ze nolako gola. Ez genuen etsi eta gurearekin jarraitu genuen baina beraien 2. gola iritsi zen. Sinestezina zen baina tamalez horrela iritsi ginen atsedenaldira.
Atsedenaldian gure presioa goragotik egitea erabaki genuen. Horrela ekin genio bigarren zatiari, gure taldea bere atea begipean zuela eta baloia ahalik eta azkarren lapurtu nahaian.
Honela zuhaitzen fruta bezela, partidua heldu egin zen eta gol aukerak sartu egin genituen. Bai Mikelek, Mesik eta Trolek golak sartu zituzten eta markagailua iraultzea lortu genuen. Aipagarria da egindako presioa, ez dakit hain ondo egin genuen baina tira, baina azpimarragarria ere gure defentsek egin zuten lana, gure presioa iragaten zutenean beraien kontarerasoak oso arriskutsuak baitziren.
Azkenean garaipen polita lortu genuen sailkapenaren sailkapenaren erdian kokatzen gaituena. Hiru partidu geratuko zaizkigu urtarrilean lehenengo fasea bukatzeko ea ondo bukatzen dugun eta bigarren faseari hobeto ekiten diogun.
Urte amaierarekin batera ere, balantzea egiteko ordua iritsi oi da. Era guztietako zaporeak utzi dizkit aurtengo futbol denboraldiak baina azken aldian bizitzen ari garen une goxoa ez da nolanahikoa.
Urrian hasi genuen denboraldi honetan emaitzak nahiko onak izan dira. Hori dela eta pozik egon gaitezke baina hori baino garrantzitsuagoa iruditzen zait talde izaera indartzen ari gara eta giroa suspertzen hasi da.
Nor Baino Nor:
Merino TITULAR (6,5) Denbora dezente gurekin jokatu gabe, baina benetako atezain bat izateak taldearengan eragin handia du.
Astudi(lo) HESIA (7) Ze pena orain bi aste gelditu beharra. Ez jan turroi askorik! Nabaritzen da aurredenboraldia egin duzula.
Gari KATUA (7) Garagardoa edaten kontatu zenigunak ez du hitzik... gorputzak uzten badio taldeak eskertuko du bere itzulera.
G handia ERTAIN (7) Txikitasuna utzi eta ertain izatera iritsi da. Postuz aldatu behar al dugu?
Pablo GORUNTZ (7,25) Bere inplikazioa eta integrazioa oso ondo doa. Taldean euskarri lanetan txukun aritu zen.
Falop GOGOTSU (7) Defentsan aritu behar zenean ere harritzekoa baina langile aritu zen. Taldearen mailan.
Mikel KALITATEA (7,5) Baloia hanketan duenean gure jokoa asko sakontzen du. Gola egitea ez zaio kostatzen, baloia pixka bat gehiago askatuko balu GALAKTIKOA.
Trolebusa ROCIÍTO (7) Gol polita sartu zuen eta nahiko langile aritu zen. Gabonetan zer edango dugu Don Perignon?
Barrilete PRESENTZIA (7) Bera dagoenean nahiz eta gaizki jokatu taldeak asko nabaritzen du. Joko ona erantsiko balio...
Mesi NEKATUTA (6,75) Gola sartu bazuen ere, erregionalen partidutik oso nekatuta iritsi zen. Bere presentzia ere eskertzekoa!
P.D1: Duela hiru urte arte ez nuen Olentzerorengan sinisten, baina ekarri zidan oparia ikusita ...
P.D2:Gabonetan txintxo ibili eta ondo pasa!
12 comentarios:
Aupa jende!!
Oso pozik bukatzen ari gera "apertura" lehiaketa!!
Nere ustetan, eta taldea konpaktatzen joan dela ikusita, "clausuran" edozer gauza lor genezake eta igoera jarri beharko genukeela helburu bezala uste det.
Blogean gauzatxo berriak sartuko ditut, Falopek baimena ematen badit, partehartzea bultzateko eta giroa alaitzeko.
Jendeak parte hartzea espero det.
Goazeeeeeen Estankeruak!!
Exitazo de participación!!
Lo gaude hala?????
Aupa talde!!
Guztiz ados nago trolerekin!!! taldea bikain dago, jarrera ta joko aldetik, ta gainera, especializandonos en remontadas!!ja,ja.
trole, yo encantado de participar, pero nose en que, no soy capaz de ver nada!!ja,ja
maurizzio
Aupa taldekideak!
Nik dakidala taldeko hiru jokalarik , Popes, Maurizzio eta Falopek San Silvestrean parte hartuko dute. Nor iritsiko da lehenengo?... beno animo eta ondo pasa egun hauek.
Ba hor doa inkesta bat nork irabaziko duen jakiteko!!
Aupa ekipo!!!!
Nere ustez ere denboraldi ederra egiten ari gara eta partidutik partidura emaitza politak lortzen. Hala ere, aurretik pixkat berotuko bagenu hasi baino lehen, ez genuke hainbeste aldiz remontatu beharko.....ordun, zer iruditzen puntualidadea ta beroketa ariketa batzuk kontuan hartzen baditugu?? Hori, edo bestela orain arte bezela jarraitu, baina animadorak eramaten baditugu???
Bestalde, nik ere San Silvestre-a korritzeko intentzioa daukat, ea zemuz bukatzen degun urtea! Erdi mozkor behintzat seguru baietz!!!!
Ondo ibili!!
Mikel
Maurizzio!!! ni Mikelekin guztiz ados!!
Ya se que nadie daria un euro por mi,pero porsiaka, mi objetivo es llegar el ultimo, voy a ir disfrazado de escoba!!ja,ja
Mikel!!
Ados nago zurekin. Beroketa eta kontzentrazioa!!
San Silvestreko inkestan ez dizut dagoeneko sartuko, bestela badakigu nork irabaziko zukeen, ezta??
juajuajua
Urteberrion guztiei.
Que el 2011 nos haga disfrutar minimo los mismo que el 2010 futbolisticamente hablando!!!!!!
Ale, yo tambien voy a correr la san silvestre!!!!!!!!
Ondo pasa ta urteberrion!!!!
Urteberrion denei!!
Ea San Silvestreko denbora horiek jartzen dituzuen!!
JOsu, lo importante no son los tiempos, sino la armonia y el buen rollo!!!!! y que en nochevieja hay estabamos varios del ekipo haciendo deporte para mantenernos sanos!!!!!!
Por cierto....yo hice 38.56!!!!!
Cambiar "hay" por "ahi", porfavor.
Publicar un comentario