Donostiara hurbiltzen ari naizen heinean Abuztuan izandako oporraldietan izan ditudan zenbait kezka, zalantza eta gozamen zuekin konpartitu nahi nituzke.
Abuztuaren 3an Espainiako hiriburuan hegazkina hartu eta lau ordu eta erdi igaro ostean Jordaniako hiburura, Ammanera iritsi ginen. Zuzenean aeroportu inguruan zegoen hotel batetara joan ginen , hurrengo egunean Petra ikustera joateko aukera baikenuen. Aspaldidanik nuen amtetsa betetzeko zorian nengoen…
Gau horretan kirioak dantzan nituen, nire sorterritik hain urruti egotearen kezka eta hurrengo egunean burutu beharreko bisitak sortzen zidan zirrara, nahasketa bitxia! Orduak azkar iragan ziren eta gosaldu eta gero gure zain zegoen autobus txikira igo eta hiriburutik Petrara zeuden 250 Km egin genituen. Atera orduko konturatzen zara basamortu hitzaren esanahiaz.
Eguerdi aldera iritsi ginen , bero handia egiten zuenez ura etengabe edaten genuen baina beroa ez zen gure ahoa zabaltzen zuen eragile bakarra. Bertan zaudenean gizakiak bizirauteko duen gaitasun harrigarriaz jabetzen zara. Berdin da nongoa zaren eta zein baldintzetan bizi zaren…
Arratsaldean Colombora eraman behar gintuen hegazkina hartu genuen. Milaka kilometro egin behar genituen gure helmugara iristeko, Sri Lanakara hain zuzen. Indiar penintsularen hegoaldean dagoen uharte txikira. Hegaldia luzea zenez momentu batean esku liburua hartu eta bertako zenbait datu esanguratsu gainbegiratu nituen. Argazkiei ez nien gehiegi erreparatu momentuko harridurak gozamen iturri izaten baitira.
Hara iritsi eta lehenengo inpresioa hezetasuna eta bertan antzeman daitekeen errepideen kaosarena da. Hezetasuaneran bagenekien eta egia esan, uste baina hobeto jasan dut. Bigarrenera ere ohitzen zara ,baina bertako errepideetan ibiltzea zoramena da.
Bidaia hasi eta berehala jabetu ginen bertako egoera zein den. Gerra zibil batean murgilduta egon omen dira urte askotan Tamilak eta Zingalesak ; herrialdea garapen bidean sartzen ari da. Honi duela bost urte izandako tsunamiak eragindako heriotza eta suntsipena gehitu behar zaio.
Bertan eman ditugun egunetan gurekin “Antonio” ezizena zuen bertako biztanle egon zen. Borondate handia zuen baina gixajoari horrelako lana burutzeko behar den jakinduria falta zitzaion. Gaztelera nahiko txukuna zerabilen baina ikusten genituen gauzen azalpenak ez zizkigun ia eman. Hori bai bertakoak nolakoak diren ezagutzeko adibidea esanguratsua zen.
Animalia asko ikusi ditugu. Bertan karreteran zoazela edozein animaliarekin topo egin dezakezu, elefante, tximu, behi e.aekin. Arratsalde batean safari batetara joan ginen eta elefante batekin ere gora behararen bat izan genuen. Animali ezberdinez beteta dago Sri Lanka.
Bertako zenbait bizi ikusmolde ezagutzeko aukera izan genuen. Bertan kristauak, induak eta budistak bizi dira besteak beste. Ezezagunak zaizkigun zenbait erritu ikusi genituen... gizakia ezberdina den arren, bere kezkak oso antzekoak dira. Berdin da zein izen jartzen diogun, Jesus, Buda…
Hala ere, guztia ez da hain polita. Bertakoek esaten dute pobreziarik ez dagoela eta gehienek dutela jateko eta janzteko zerbait. Egia da, baina hortik bizimodu duin bat izatera urrats handia dago.
Ausnarketarako bide eman didan beste gauza bat bertakoen eta atzerriterrek duten hartu eman berezi hori da. Atseginak dira eta beti dute irrifar goxo bat ezpainetan baina zerbaitetan laguntzen bazaituzte bere azken keinua eskua luzatzea da.
Gure diruak laguntzen al du beraien garapen bidean aurrera egiten? Guztiei dirua ematen zionez, gure Antoniori ere ,dirua eman behar genion. Guk diru gutxiago eta hiztegi bat eta bertako gida oparitu genion bere lana hobeto egin dezan. Garapenaren bidean urratsak eurek eman ditzatela!
Lerro hauek idazten ari naizen henien jabetzen ari naiz bidaia honek zein nolako eragina izan duen nire mundu ikuskeran. Badira aipatu gabe utzi ditudan zenbait xehetasun baina ,agian, beste batean argitaratuko ditut.
Petra ikustean amets bat bete nuen. Eguneroko bizitzak ere, badauzka bere Petra txikiak. Beraiek desiatzeaz gain bizitzea hobe da. Zer da bizitza bidaia polit bat baino? Eskerrak bidaiakide onak ditudan alboan…
1 comentario:
Aupa Bikote, Ongi etorriak, irakurtzen dedanez bidai ona izan dezue eta esperientzi ezin hobea izan da zuentzat, pozten naiz.
Amets hau bete ta gero orain erronka polit bat dezue esku tartean, disfruta zazue ta ea noiz egiten degun inagurazioa...
Beste guztiei barkamena eskatu asteazkeneko hutsarengatik, lapikoa joan zitzaidan ta erabat ahaztuta nengoen hurrengo egunean Josuren deia ikusi arte. Anestesiaren efektuarengatik izango al zen ? ... ja, ja, ja
Gora estankotarrak !!!
Publicar un comentario