Astebukaera honetan E.M futbol7 taldeak denboraldi honetako azken norgehiagoka jokatu zuen. Gure aurrean Amara Berri K.E aritutako zenbait jokalari oi zeuden. Alex Aristi, Alvaro, Landa …
Cesar Benito futbol zelai berrira bederatzi jokalari urbildu ginen. Gure btaldeko 6+1 eta Astudilok bikainki ekarritako beste bi jokalari. Egia da agian aurtengo giza baliabideak urriak izan direla eta sarri jendearen bila aritu behar izan dugula baina astebukera batzutan izan ezik nahiko ongi bideratu dugu egoera hau. Egindako lanarengatik mila esker!
Zelairatu genuen zazpikoa: Atezain berria ekarri zuen Astudilok eta benetan oso sentsazio ona utzi zuen, bere aurrean G handia eta Astudi(lo), saiatu ziren baina ez daude bere onenean, Barrilete euskarri, Falop eta Alvarito hegaletan, tamales zaila izango da azken honek gure artean jarraitzea eta Trolebusa Barrebusa aurrelari. Txomin , Asturen beste fitxaketa, kanpoan garitu zen eta Robogari berandu iritsi zen.
Aurkariak gogotsu ekin zion norgehiakorari eta guri partiduan sartzea kosta egin zitzaigun. Epaileak gure aurka lehenengo penaltia pitatu zuen eta 1-0 galtzen hasi ginen. Hala ere, berdintzea lortu genuen. Taldearen jokoa ez zen bat ere ona baina joko eskasa egin arren bizirik mantendu ginen…
Berriro ere markagailuan atzean jarri ginen baina aurkarien jokoak eta indarrak behera egin zuten; une hori probestuz Garik eta Txominek aurretik jarri gintuzten. Bazirudien garaipena lortzeko aukera genuela baina tamalez azken unean epaileak gure aurkako beste penlati bat adierazi zuen … Honela azkenean markagailuak 3-3 adierazi zuen.
Taldeak egin duen bigarren fasea benetan aipagarria izan da. Datorren denboraldiari begira zenbait egoera argitu beharko lirateke. G handiak gurekin aritzeko proposamena jaso du, Astudi(lo)k erregionalekin aurredenboraldia egin nahi du, Alvaritok agian bere lagunekin atreko du fubol7 taldea, Popes ere bere lanarengatik gutxitan etortzen da partidutara…
Bi aste barru taldeko afaria antolatuko dugu eta bertan gauza hauetaz eta beste zenbaitetaz hitz egin dezakegu… aurtengo lanarengatik mila esker guztioi!
Nor baino Nor:
Atezaina ANONIMO (6) Itsura bikaina eskaini zuen. Geldiketa bikainak egin zituen et talde bizirik mantendu zuen
Astudi(lo) LARRI (4,75) Denboraldi amaierara nahiko larri iritsi da. Hau ikusita erregionalekin aurredenboraldia egingo du.. guk ere behar zaitugu!
G handia BADATOR (4,5) Defentsa lanetan saiatzen da baina baloia hanketan duenean bihotza airean jartzen digu.
Barrilete TXUKUN (5) Bere presentziak taldeari kohesio handia ematen dio. Ez da lehengoa baina bere izaera handia da
Alvarito MILA ESKER (5) Ez zuen partidu onena egin baina gurekin egindako guztiarengatik mila esker. Talderik ez baduzue ateratzen gurekin beti izango duzu tokia.
Falop GOGOTSU (4,75) Aste gora beheratsua pasa arren gogotsu eta kementsu aritu zen. “Barrio sesamo”ko atelan bat galduko zuen ezker eta eskubiarekin arazoak izan bazituen, eh Gari!
Trolebusa ANTZUTOF (4,75) Azken boladan golak sartzea kosta egiten zaio. Abreu, Abreu! Zelaietatik kanpo beste gauza bat da. Zorionak eta dena ondo joan dadila!
Gari KOV (4,75) Gogotsu artitzen da baina gehiegi berotzen da. Gure taldean oso garrantzitsua da bere ezaugarriak dauzkan jokalaririk ez bautaukagu.
Txomin GORUNTZ (5) Makal hasi bazen ere goruntz egin zuen, hasiera eskasa baina amaiera polita.
Nire kamiseta marroia eraman zuenari (0) ez zaizu niri bezain ondo geratuko.
P.D1:Oraindik lortu ez duen arren zorionak ERREALARI!
P.D2: Ea Trolek joan zen astean idatzitakoak ekintzetan bihurtzen diren.
6 comentarios:
Astu!! Etorri zen atezainaren izena behar dut tablatan jartzeko.
Nola izena zuen??
Basamortua dirudi!
Gobi, Sahara edo Kalahari??
Iosu,atezainaren izena PAKO da.
Afariarenaz hitzegin behar dugu.hilabete honetan egitekotan geratu ginen eta hori esan nahi du bi aste ditugula bakarrrik,zeren ni Uztailaren lehenengo asteburuan kanpora noa.
Kaixo talde!
Nire partez 22tik aurrera izango beharko da. Azterketak ditut aste hontan (y encima tengo el puto curso de ascenso a Tercera).
Igandean kalean ikusiko gera de fijo.
Moverse reala moverse...
Otirala 25 ?
Bestela edozein eguna astean zehar.. niri berdin zait...
Publicar un comentario